ERROMAN filosofi ikasketak egin etaArratia bailarako Areatzako sakramentinoenikastetxe nagusira itzulinintzenean, 1967-68 ikasturtean Filosofiakoirakasle-lanak egitearekin batera ZeanurikoIpiñaburu auzoko parroki ardura eramateatokatu zitzaidan. Azken izendapen horiez zen guztiz nire gustukoa izan, Erromatikfilosofi ikasketekin jarraitzeko asmoa nekarrelakoeta parrokiarenak nik nahi baino denboragehiago jango zidala iruditzen zitzaidalako.
Hasierako nire erreparo horien kontra,ordea, ez hainbeste filosofiaren argiak baizikpastoralgintzaren praxiak jarri ninduen ingurukogizarte-errealitatearekin harreman zuzenean.Begi bat liburuetan eta beste bat herritarreneguneroko bizimoduan jarrita, ohartunintzen Arratian gauzak asko aldatu zirela nihandik aldendu nintzenetik eta urrats berriakemateko unea zela.
Aldaketaren sintomak? Bat baino gehiago.Askatasun demokratikorik ez zen garai hartanherri-mugimenduak ziren indartsuenak.Baserritarrek beren kooperatiba sortua zutenIgorren eta leku berean industriguneazabaltzen hasia zen. Zeanuriko Lanbide-Eskolak bailarako gazteak lan-mundurakoprestatzen zituen. Isilpeko mugimendu politiko-sindikalak indartuz zihoazen lantegietaneta lan-gatazkak eguneroko ogia ziren.ETA-ren aktibismoak ez ohiko jauzia emanzuen Melitón Manzanas-en hilketarekin etagobernuaren zapalkuntza sistematikoa izugarrigogortu zen, kartzelak betez eta torturakpraktikatuz.
Euskal gizartean aldaketa-zeinuak ezbakarrik gizarte zibilean, Vatikanoko II. kontzilioarenondoko euskal elizan ere nabarmentzenhasiak zeuden. Eliz mugimenduetanHerri Gazteriak azpiegitura sendoazeukan eta gizarte-arazoetan parte aktiboahartzen zuen. Era berean, belaunaldi berrikoapaiz gazteek eliz hierarkiak erregimen frankistarekinzeukan lotura salatzen zuten, horretarakopulpituak, agiriak, gose-grebak etaekintza kolektiboak antolatuz. Horietako batizan zen Gogor taldekoek 1968ko azaroanDerioko seminario handian egindako itxialdia,Pablo Gurpide gotzainak suspensio a diviniszigorraz saritu gintuena. Ekintza hartansumatu nuen lehen aldiz kausa zuzen batenaldeko ekintza solidario baten indarra.Kanta Berriaren aireak Maite Idirinen bideziritsi ziren Arratiara, besteak beste, Yupankirenpoema sakonak herriratuz. Ipiñaburukofestetan, Santiagotan, aurrean Gorbeia zuela, beste kantu batzuen artean, torturariburuzko nire poema musikatu bat kantatuzuen, eta ni hura entzutean zeharo hunkitutageratu nintzen. Herri-giroa ez ezik, parajeaere halakoxea zen. Errepide-bazterreanaparkatutako autoen ilara ia Ondurragarainoiritsi zen egun hartan.
Aktibismo politikoa ere indarrean zegoen eta,orokorrean, batez ere gazteen artean, nolabaitekomirespena zitzaion ETA-ri. Bila joangabe, hurbileko gertaerek ETA kide batzukezagutzera eraman ninduten, tartean osohurbileko senitarteko bat neukalako. Gaztehaien mistika iraultzailea, egokia izan ala ez,zuzena ala ez, mirestekoa iruditzen zitzaidan.Dena zeukaten emateko: bizia ere bai. Sinismenhark eraman ninduen erbestera, sorbaldan28 urteko eskarmentua neramala.Damaskoko nire konbertsioa orduan emanzen, Areatza eta Ipiñabururen artean. Oraindikere bihotz-erdia han daukat.