GONZALO Etxebarria (Bilbo, 1954)ez da edonolako artista. Sortzezbilbotarra, sortzaile zuberotar gisadefinitu genezake, bere margolari,marrazkilari eta eskulturgile ibilbide oparoalurralde honi lotuta baitago erabat.1983an sorterritik ihes egin behar izan zuenarrazoi politikoak tarteko. Aldi batez Parisenegon ostean, Zuberoako Mendikota herrixkankokatu zen eta geroztik huraxe du bizitokieta inspirazio iturri. Baionako Black andBasque jaialdian topatu dugu azken urteotaneuskal artean nabarmentzea lortu duenartista emankorra.

Black and Basque jaialdian parte hartu duzubeste behin. Zer moduz joan da?

Oso ondo. Hirugarren aldiz parte hartzennuen festibal honetan. Beste urteetan bezala,Iker Valle, Peio Goello, Neuvième concept taldekografistak eta beste margolari batzuekinbatera obra kolektibo bat osatu dugu. Horretazaparte, Topaketak izeneko erakusketa antolatudugu Euskal Museoan, elbarritu taldebatekin eta Patxi Laskarai argazkilariarekin.Esperientzia aberatsa eta emankorra izan da.

Deban ere izan duzu erakusketa uda honetan. Hain justu, bertako Arte Eskolan eginzenituen ikasketak gaztetan.

Bai, eta polita izan da Debara bueltatzea.Lehen eguna benetan hunkigarria izan zen,eskolako lagunak hor zirelako. Gainera, SantaMaria Elizaren klaustroaren inguruan jarrinuen erakusketa, inguru paregabean. Iazko obra erakutsi nuen formatu desberdinetan etaoso harrera ona izan zuen.

Etengabe jaialdi eta erakusketetan parte hartzeaklan berriak egin beharra dakar. Presiobat sortzen du horrek?

Ez derrigor. Nik uste gauzak era fluido bateanpasatzen direla eta inprobisazioa ere kontutanhartu behar dela. Hala ere, ez da pentsatu beharsorkuntza egin daitekeela beti. Jaialdietan ideienhartu-emana presente da beti. Aldiz, erakusketetan,denbora behar da ontsa prestatzeko. Etabai, presioa sortzen da, noski. Baina erakusketabeti da motibazioa obra lantzeko.

Euskal Herriko artista esanguratsuenetakobat zara gaur egun. Ez dira asko izango zureabezalako ibilbide oparoa egiten dutenak.

Ez nuke erranen artista esanguratsuenetarikobat naizenik, hitz handiak dira horiek. Tintatzenjarraitzea da niretzat garrantzitsuena.

Egiazko lana sorkuntza da. Horrek gero izanditzake ondorio mediatikoak baina niretzat ezda hain garrantzitsua. Harro eta pozik nago gaur egun nire lana egiten jarraitu ahal dudalako,besterik ez.

Zuberoan finkatu zinen orain dela 30 urtebaino gehiago eta denborarekin zure bizitokiabilakatu da. Zer ematen dizu leku horrek?

Gauza ainitz. Serenitatea, isiltasunarekin harremanberezi baten ukaitea eta gauza sinpleeiberaien balorea ematea. Zuberoak ematen ditgaur daukadan sorkuntzarako libertatea. Bertan,askatasun handia sentitzen dut sortzeko.

Zuberotar sentitzen zara honezkero?

Badakit ez naizela sekula zuberotar osoa izanen,nahiz eta ene biziaren eta arimaren erdiaZuberokoak diren. Ene bi semeak Joanes etaPette hemengoak dira, Zuberoako kulturanbarnatuak dira eta hemen bizi nahi dute. Zuberotarrasentitzen naiz, gero eta gehiago. Zuberotartzenari izango naiz beti, amaitu gabekobide luze batean.

1983an sorterritik joan behar izan zenuen etageroztik errefuxiatu izan zara. Gertaera horrek izan du eraginik zure sorkuntzan?Uste dut baietz. Esaten da sortzailearentzat ihesaemankorra dela.

Errefuxiatuaren egoerahauskorra da, aldakorra. Nortasunarentzat pisuhandia du eta hori hala izan da beti, izan PlatonKortsikan zelarik edo gaurko afrikarrentzat.Seguruenik gertakari horrek garrantziahandia ukan zuen nigan ere. Ene sorkuntzaneragina izan du, nahiz eta ene margoetananekdotismo gabe agertu. Baina aurten herriraitzuli naiz eta nire egoera osoki aldatu da.

Zuberoara iritsi eta denbora gutxira Uztarotailerra montatu zenuen. Erronka polita, ezta?

Uztaro kolektiboaren esperientzia oso ederraizan da. Ofizio eta mundu desberdinetatik etorritakojende askok parte hartu zuen proiektuhorretan, ideiak eta laguntza partekatzen.Hori esperientzia handia izan zen formulaaldetik. Duela 28 urte izan zen hori. Garai hartanelkarte eta kolektibo desberdin ainitz bazireneta leku handia zuten gizartean. Gauregun aldiz, arte mailan, talde gutxiago badiraene irudiko, gauzak aldatu egin dira.

Zure lanak egin eta saltzeaz gain, klaseak ereematen dituzu tailer eta eskoletan. Zer aportatzendizu horrek?

Zorte handia daukat hori egin ahal dudalako,ez baitut saldu behar bizitzeko. Artista askoangustian bizi dira, saldu ahal izateko zer eginbehar duten pentsatuz. Nik libertate hori dut.Diru iturri garrantzitsua ere bada niretzako,baina ez da hori soilik. Politikoki, sozialki etakulturalki ere garrantzitsua da niretzat. Gainera,jakintza eta motibazio iturri bat da ikasleekinharreman hori ukatea.

Ez duzu zure margolanen gaineko esplikaziogehiegi eman nahi izaten. Zergatik?

Erreakzioa bilatzen dut publikoarengan,erreakzio hori edozein dela ere. Ikusleak zerbaitsentitzea nahi dut, hunkitzea. Maite dutene margoetan ere aztarnak ematea, bainagiltza osoki eman gabe. Gainera, konplikatuaegiten zait obra esplikatzea, irudiaren polisemiansinesten dut, horrela bakoitzak bere irakurketaegiten du irudi eta ikonoak deskodifikatzeko.

Hori da, azkenean, ene lana, polisemiabaliatzea. Ikusleari irakurketa anitzeskaintzea da ene gogoa, irudiari zentzu etainterpretazio ezberdinak eman ahal izatekoberak. Ez dut erranen hori aski dela obra ezagutzeko,zeren badira Artearen Historia, Kultura,Filosofia eta beste hainbat alor sorkuntzabatera hurbiltzeko, baina lehen ikuspegiapropioa izan behar da ene ustez.

Zure obretan maiz jarraitzen duzun ildo edogai nagusiren bat?

Naturak asko inspiratzen nau, batez ere Zuberoakopaisaiak. Gaiak beti nahiko errepikakorrakizaten dira: zerua, lurra, mendiak etaespektroak. Lurraren eta zeruaren artekolotura horrek asko inspiratu nau. Badira halabergauza kaotikoak eta organikoak eta,ondoan, linealak eta ordenatuak. Bilatzen arinaiz hizkuntza plastiko bat figurazioaren etaabstrakzioaren artean.

Margolaritza korronte jakin batean sartukozenuke zure estiloa?

Espresionismo abstraktua zen iturria hasieran,baina gero garapena izan da ene lanean. Garaidesberdinetako artista ainitzengandik hurbilsentitzen naiz: Eva Hesse, Greco, Caravaggio,Thomas Helbig, Baselitz, Kippenberger, AlbertOhelen, Sarah Lucas... Denetarik maite dut, bainagehien maite dudana sorpresa bat ukateada. Estiloa ez da kriterioa niretzat.

“Margolari batek behar du lan egin eta soegin, ainitz behar du bietarik”, esana duzu.

Hala da. Nik arte asko ikusten dut erakusketenbidez eta asko mugitzen naiz. Asko gustatzenzaizkit erakusketak eta niretzat inspirazioiturri garrantzitsua dira. Artista anitzekmarkatu naute, klasikoek gehienbat, arte barrokoakedo Caravaggio bezalako artistek. Artistaalemanak eta iparraldekoak ere gustatzenzaizkit, espresionistak esaterako.

Gaur egungo mundu globalizatu honetaneuskal arte bat badela uste duzu?

Zaila da esatea zeren Artean gauzak asko nahastendira, globalizatua dago erabat. Ez dakiteuskal artea edo arte euskaldun bat definitzenahal den, baina euskal artistak badira, asko etaonak. Artean interesgarriena da konexioakbadirela. Munduaren beste puntan eginiko obrabat ikus dezakezu eta hurbileko artista batekegindako obra batekin konexio anitz ikus ditzakezu,nahiz eta biek elkar sekula ez ikusi.