22 000. urtean argitaratu zuen IgelarenBandak lehengo diskoa. 2008 urtera artekontzertu eta emanaldi ugari eskainizituen, eta pausaldi baten ondotik, kideberriekin itzuli da. “Berrikuntzarik handienaformazioa bera da”, azaldu du Martinezek.
Berak abesti batzuk zituen buruan, eta KafeTorero Zarautzeko elkarte kulturalaren proposamenbati esker egi bihurtu zituen. “Hileroegiten dute kontzertu bat, eta eskuarteanzerbait ote neukan galdetu zidaten. Kantuakbaneuzkan, baina ez neukan talderik”, gogoratudu. Hasier Oleaga eta Amaiur Caravilleriproposatu zien egitasmoa. Zarautzen kontzertuaeskaini eta emaitzarekin hain gustura geratuziren zeinen proiektua aurrera atera etadiskoa kaleratu zuten. “Oso kantari txarrakgara; gure espresiobiderik onena instrumentuakjotzea da”, dio Martinezek.
Euskal musika, abesti eta dantza tradizionaletanoinarrituta, bertsio instrumentalak egitenditu Igelaren Bandak. “Oso modu librean hartzenditugu kanta tradizionalak eta gure estiloraegokitzen ditugu, harmonizazio berri bateginez edo batzuetan erritmo berriak sartuz”,azaldu du. Igelaren Bandarenkantuen mamia direla azpimarratzendu, eta inprobisazioareneraginez diskoan topatudaitezkeen emaitzak lortzendituztela. Abestietan normaleanahotsa da istorioa kontatzenduena; Igelaren Bandan,berriz, instrumentuekhartzen dute eginkizunhori. Disko berriko abesti bat sortzeko, esaterako, San Joseri dedikatutakokantu bat izan dute oinarritzat. “Kantuahartu eta pentsatzen hasi ginen: San Jose, SanJose, aita guztien patroia.... Beraz, izan daitekekantu hori jotzen dugunean aitatasuneanpentsatzen dugula. Aita zer den, semea izateazer den...”, agertzen du Martinezek. Horrelakoloturak egiten dituzte euren kantuekin, bainabeti ere zentzu zehatz bat mantenduz. Oinarrianhartzen duten abestiaren letrari erreparatueta kontatu nahi duten istorioa pentsatzendute inprobisatzen hasteko. “Jotzen hastengarenean ez dugu pentsatzen fa, sol, la edore, mi edo si joko dugun”.
“Preguntatxo bat egiten diot nire buruari, eahelduko naizen garaiz ama birjinaren ondorasalbea entzutera”. Horrela dio Arantzazura egitendiren erromesaldietan aspaldian abestenzen kopla batek. Koplaren lehenengo bi hitzakhartu dituzte diskoari izenburua jartzeko.“Gure musikan leku handia du inprobisazioak,eta kantuak jotzen hasten garenean badakigunondik hasten garen baina gero beti behar izatendugu gure buruei preguntatxo bategin”. Inprobisazioz beteta daude IgelarenBandako abestiak: “Kantuguztiekin egiten dugunariketa da”.
HIRUKOTE KLASIKOA Musikaren munduan ibiliakdira Igelaren Bandako hiru taldekideak:Bixente Martinez, Hasier Oleaga eta AmaiurCaraville. Martinezek folka landu du gehienbat, Oskorri eta Hiru Truku taldeetan, esaterako.“Aurreko formaziotik nik bakarrik jarraitzendut”, azaldu du. Amaiur Cajaravillek,aldiz, iragan rockeroa du. Azken urteetan, baina,kontrabaxuan murgilduta aritu da, etaBenito Lertxundi, Pantxoa ta Peio edo OrekaTx taldeen laguntzailea izan da. Hasier Oleagamusikari gazteagoa da, baina jazz munduanesperientzia handikoa. Besteak beste Iñaki Salvadoredo Ruper Ordorikari laguntzen ibiliada. Igelaren Bandako kide bakoitzak estilo batlandu du, eta Martinezen iritziz estilo horiennahasketa da bandak ematen duena. “Aurrekoformazioak kontrabaxu eta perkusioa erabiltzenzituen; disko honetan kontrabaxua erebadago, baina ez dago perkusiorik, bateriadago”, zehazten du. Oraingo formazioa “nahikoklasikoa” dela uste du: “jazz hirukote batizan daiteke: gitarra, baxua eta bateria”.
Martinezek jotzen du gitarra, Oleagak bateriaeta Cajaravillesek kontrabaxua. Diskoa kaleratueta kontzertuak lortzen buru belarrijarriko dira orain. Oraindik kontzertuaskorik ez badute ere, apirilaren 5eandiskoaren aurkezpena egingo dute Gasteizeneta ekainaren 15ean Bilbon eskainikodute kontzertu bat. Diskoa prestatzekoprozesuan ibili diren arren,kontzertu asko eman dute azkenaldian,eta orain bide horretatikjarraitzeko gogoa daukatela aitortudu Martinezek.