EBRO ibaiaren delta paisaia magikoa izango dabeti niretzat, haurtzaroko eszenatoki irrealsamarra. Han ikusi bainituen lehenengo aldiz,hamabi urterekin, ispilatzeak: hareatza amaigabea,itsaso argitsua eta zerua nahasten diren horizontean,kotxeak airetik zihoazen, dardarka… eta gurpilakgoraka!
Askotan joan naizen arren, delta deskubritzeak harrituegiten nau beti: kostako lerro zuzena jarraituz noa errepidetik,eta halako batean kostako lerro hori zeharka barneratzenda itsasorantz gezi handi bat bezala, kontinentetikihes egin nahiko lukeen lautada berde batenmoduan. 320 kilometro karratuko eremu horretan apenasdagoen metro bateko altuera gainditzen duen lurrik(duna batek bost metro neurtzen ditu: hori da punturikgaraiena). Eta nahiko lurralde berria da: duela bost edosei mende,Monegroseko basoak bota zituzten Aragoin,armadako ontziak eraikitzeko, eta eskualde hura basamortubihurtzearekin batera, higadurak lurra arrastakaeman zuen Ebron behera, milioika tona urtero, etaorduan hasi zen delta sortzen.
Deltan urmaelak, gatzagak, dunak, kanaberadiak, lezkadiaketa hondartza zabalak daude. Hegaztien paradisuada: flamenkoak, lertxunak, ahateak, ubarroiak eta dozenakaespezie bizi dira bertan. Baina deltaren hiru laurdenakmoketa berdez estalita daude: arroz-soroak.Kanal eta ubide sare batek ureztatzen ditu arroz-soroak.Baina ez dute deltan bertan ura hartzen, itsasoko ur gaziaoso barrura sartzen delako, lur barnean 30 kilometroraino.Arroz-soroetarako ura 50 kilometro gorago kentzendiote Ebrori, Xerta eta Vinyent herrien parean, eta handikdatoz kanalak deltaraino.
Bi gizon topatu nituen arroz-soroetan belaunetarainosartuta, landareak eskutan zituztela, tarteka makurtzen.Zertan ari ziren galdetu nien. “Arroza ondo sartu ez denlekuetan berriz ere landareak sartzen. Ikusten duzu: inguru honetan berde gutxi eta putzu asko dago, horrekesan nahi du landareak ez diola ondo heldu. Uztaldia osoluzea da, badago denbora nahikoa berriz landatzeko. Baina,egia esan, soroa politago egoteko egiten dugu hau.Pena ematen du zona hau urez beteta ikusteak, berdearenerdian. Eskuz egiten dugu dena, duela mende askobezala. Horregatik Bartzelonan esaten dute Kataluniapintoreskoa eta ezezaguna garela.Katalunia ezezaguna,no te jode!
Gizonak itsasorantz seinalatu zuen. Marquesa hondartzaneta Fangar lurmuturrean zabor mordoa zegoen, itsasoakutzitakoa, eta ea paraje horiek ikusi nituen galdetuzidan. Baietz.
-Horrelako txorakeriak esan ordez, dirua bidali beharkolukete hondartzak garbitzeko. Niri iruditzen zait Kataluniapintoreskoa eta horrelako ergelkeriak esaten dituztelagu pozik gelditu eta konformatzeko.