EUSKAL trikitixaren historian izen etaospe handikoa izan da Maltzeta (Azkoitia,1924-Hondarribia, 2006). Trikitixateknikoki ondo menperatzeaz eta piezaksortzeaz gain, jendearengandik hurbil egotenzekien, plazetan zein plazetatik kanpo. Jendeakeskatzen zuenari erantzuten zekien etaMaltzeta gogoratzen duten guztiek bere dohaingizatiarrak azpimarratzen dituzte. Juan LuisZabalak bere bizitza ezagutzeko lanean murgildutaibili ostean Maltzeta, soinu bete bihotz liburuanaurkezten du, bere hitzetan “musikari oso”izan denaren izena eta izana.
TRIKITIXA, DIBERTITZEKO ABAGUNEA 1924ko ekainaren16an AzkoitikoMaltzeta Etxetxo baserrikoparaje malkartsuan jaio zela esanez hastendira liburuko hasierako orriak. Musikarekikozaletasuna eta bokazioa familiatik zetozkion etamutil koxkorra zenetik sentitu zuen soinu txikiarekikopasioa. Hala ere, Gelatxo trikitixa jotzenikustean, orduan, piztu zitzaion trikitixajotzen hasteko grina.Kontatzen da liburuan nolaerosi zuen lehen trikitixa, Larrinaga Guerrinimarkakoa, baserriko gaztainondoak salduta lortutakodiruaz. Kontatzen da baita ere nola utzizuen baserria herrira joateko, eta baserriko lanarilotuta gelditu ez izanagatik izan zuela euskalplazetan aritzeko aukera. Lantegiko lana ere probatuzuen, baina hango lana eta trikitixa ezinzituen uztartu. Juan Luis Zabalak dioenez, “lantegianlan istripu larria izan zuen eta lan egitekoezinduta gelditu zenean trikitixa jotzeanbakarrik zentratu zen”. Soinua jotzetik bizi zeneta horregatik gogorarazi behar da trikitilariprofesionala izan zela.
Gerra osteko belaunaldian, hain justu erromerienurrezko garaitzat har daitekeen etapan,berekin batera botoiak astintzen aritutako bestetrikitilari batzuk dira Elgeta eta Sakabi, besteakbeste. Elgeta bere maisua izan zen eta baitaMadarixa Txikixe eta Norberto ere. Gero, Maltzetabera hainbat trikiti-joleren maisua izan zen,baserririk baserri ibiltzen zelako jendea trebatzen.Plaza guztiak zituen maitatuak, baina ZumarragakoAginaga auzokoa bereziki. Juan LuisZabalak gogora ekartzen duenez, “Garai hartanez zegoen festetara egunero joan-etorrian ibiltzekoaukerarik eta askotan herriko ostatuan gelditubehar izaten zuen lotan eta ostaturik egon ezeaninguruko baserrietan”. 1945-70 bitartean jaiak osogarrantzitsuak ziren. Zabalak zehazten du: “Garaiilun hartan festarako modu bakarra erromeriakziren: kalera irteteko, lagunekin egoteko, ondopasatzeko, harremanak sortzeko, ligatzeko, dibertitzekoeta komunikatzeko”. Azken finean, trikitixazen ondo pasatzeko modu bakarra.
HIRU HAMARKADA PASAN SEI DISKO 80ko hamarraldianAzkoitia utzi eta Hondarribira joan zenMaltzeta, han beste etapa bat hasiz. Bere alabaMamen pandero-jotzaile eta lagun hartuta berrikuntzakegin zituen jotzeko estiloan, piezaberriak ekoiztuz eta etengabeko sortzaile lanariekinez. Dena den, “Maltzetak berrikuntzak ezzituen gogoko, nahiz eta errespetatzen eta estimatzenzituen”, dio Juan Luis Zabalak. Bere esanetan,“ezin esan daiteke trikitixa-eskolarik sortuzuenik, baina irakasle lanetan aritu zen, bai baserrietan baita Hondarribian ere”. 16 urterekinsoinuarekin hasi zenetik, Euskal Herrikoplazetan 35 urtez aritu zen eta askorentzakoMaltzeta eredua izan dela dio bere biografiarenegileak.
Euskal kulturari ekarpen handia egin dio joanden mendeko trikitilari azkoitiarrak. Horrenadierazle da gaur egun trikitixa-eskoletan,kalean, plazetan zein erromerietan jotzen direnpieza asko bereak izatea. Horietariko bat da Aginagaizeneko arin-arin famatua, bere plazarikkuttunenetako baten omenez eta hangojendearenganako esker ona adierazizsortu zuen abestia. Pasa den mendean, trikitixabaserri munduarekin soilik lotzenzenean, egiten zizkioten Maltzetari omenaldiak.Izan ere, sentsibilitatez, errekonozitzenzuten egiten ari zen lana. “Ekitaldiakxumeagoak ziren eta ez zutenbeharbada oihartzun handirik, bainaberak beti zuen esker ona”, baieztatzen duidazle azkoitiarrak. Guztira sei diskoutzi ditu, bakarkakoak etakolektiboak: Maltzeta aitaalabak,Eman neri eskua,Negarrez abesten dut,Euskadiko TrikitixaTxapelketa Azpeitia1980, EuskadikoTrikitixa TxapelketaDonostia1980 eta BetikoTrikitixa.