JADA 25 urte dira 1987. urte urruti hartatikhona. 25 urte Abadiñoko Gorakadaantzerki konpainia etengabeko gorakadanabiatu zenetik. Durangon, garai hartanbazegoen helduentzako antzerkia ekoiztenzuen Geroa taldea. Baina haurrentzako eremuangabezia bat bazegoela ikusirik, zortzi antzerkizalegaztek Gorakada sortzea erabaki zuten JulioPerugorriak eginiko proposamenari baiezkoaemanez. Gaur egun, baina, Alex Diaz da urteenjoanean konpainiaren barnean iraun duen bakarra.“Lehenik txotxongiloekin hasi ginen lanean,bi urte pasa zirenean aktoreak ere tartekatugenitzakeela pentsatu genuen eta ondoren bigarrenobra etorri zen. Horrela joan dira urteakpasatzen, proiektu batetik bestera, eta 1990. urteinguruan Julio Perugorria eta biok baino ezginen geratu hasierako talde hartatik; berak produkzioaneta distribuzioan ziharduen bitartean,niri alor artistikoa zegokidan”.
Baina apurka-apurka hasierako proiektu huraforma hartzen joan zen eta eszenografoak, musikariaketa abar gehituz joan zitzaizkion taldeari.“Geroan etaKukubiltxon aritutako Javi Obregónbatu zitzaigun eszenografia lanak egiteko,Julio Perugorriak zuzendari lan batzuk ere eginzituen… eta hurrengo pausoa zuzendari bat kontratatzeaizan zen, Mikel Gomez de Segura”.
Gomez de Seguraren kontratazioa mugarri bezalakokatzen du Alex Diazek eta zuzendari berriarekinbatera ikuskizun osoago bat sortu zutelauste du. “Baina lehen urteetan gabeziak agerianegoten dira, antzezpenean akatsak, dramaturgianere bai…”.
Hala ere, huts egite horietatik sortu da 25 urtehauetako historia, akatsak zuzendu nahi izatehorretatik taldea sendotu egin dela irizten baituDiazek, Gorakadaren inguruan talde egonkor batsortzeraino. Bertan koka daiteke urteotako eboluzioa.“Garapena gabeziak onartzetik heltzenda. Ikuskizun bat sortzerakoan ikaskuntza prozesuabizkortasunez gauzatu behar da; baina, horidena metatzen joaten da, ideiak biltegiratzen joandira, bai gure buruetan, eta bai kutxa fisikoetan,eta azken finean horrek sortzen du eboluzioa”.
Urte hauetan guztietan pertsona bezala -bainabaita profesionalki ere- hazi egin dela azpimarratzendu Diazek; 25 urte, 23 ikuskizun, 95pertsona… urte asko, lan ugari eta gutxienekokalitate bat izango duten antzezlanak sortzekosaiakera eta Euskal Herritik kanpo ere beraienlana plazaratzeko aukera izan dira emaitzetakobatzuk. Eta, hala ere, ideien iturriak ez daukaberehalakoan isuririk barik geratzeko itxurarik.“Orain dela gutxi antzezlan bat aurkeztudugu eta dagoeneko hurrengoan pentsatzen arigara. Sorkuntzaren momentu hori da guztietanpolitena, irudimenari lanean uzten diozun unea.
Nire kasuan behintzat, hori guztia antzezpenabera baino atseginagoa da. Gainera, gaur egungoegoerak horretara bultzatzen gaitu; lehenobra bat bi urtean behin edo sortzen genuen,gaur egun, berriz, merkatuaren murrizteak seihilero sortzera garamatza”.
HAURRENTZAKO ANTZERKIA “Antzerkigintzanhasten diren asko eta asko haurrei zuzendutakoantzerkiarekin hasten dira, eskuragarriena delakoanedota kontratazioak lortzeko orduanerrazena delakoan”, uste du Alex Diazek, bainaantzerkigilearen arabera, “gerora ohartzen zarahori ez dela horrela”, eta argitzen du: “Gorakadakonpainia haurrei zuzendutako lanekin hasizen Durangaldean horrelakorik ez zegoelako,baina gerora ni neu behintzat mundu horretanmantendu izan banaiz kalitate gutxi zegoelakoizan da; bazirudien umeentzako lanak zirenezdenak balio zuela, atal dramatiko ahula zeukatenlanak zeuden, istorioen edukiak ez ziren sendoakizaten eta horri guztiari buelta eman nahiizan diot”.
Haurrei zuzendutako kalitatezko antzerkiarenalde lan egin nahi izan du urteotan Diazek, etaaitortzen du kalitatezko gero eta antzezlan gehiagodagoela. “Umeak helduak bezalakoak dira etatratu bera eskaini behar zaie”. Baina kontratazioenaldetik erraztasun handiagoa ote dutengaldetzerakoan, Diaz ez dator guztiz bat. “Badirudiabantaila apur bat izan dezakegula heldueibideratutako antzerkiarekin alderatuz gero, bainahainbeste ikuskizun daudenez umeei begiraeginikoak, programa desberdinak ikusterakoanohartzen zara talde amateurrak gero eta gehiagokontratatzen direla, batik bat prezio merkeagoaeskaintzen dutelako. Eta kalitateagaltzen ari da, badirudi denak balio duela arazoekonomikoak tartean badira”.
Alex Diaz da Gorakada konpainiako kide bakarraegun, atzean lan-talde sendo bat duen arren.Eta nahiz eta garai errazenak izan ez kulturarentzat,badirudi Abadiñoko konpainia honeketorkizunik baduela antzerkia bizitzeko modubezala daukan gidari baten eskutik, “antzerkia,azken finean, bizitzaren beraren isla baino ezdelako”, ondorioztatzen du.