Síguenos en redes sociales:

Gau libreak

Urteko gau zoriontsueta lasaienak izatendira kanpatze libreanpasatakoak. Baina hasidira gozatze hutsagatikisunak jartzen

Gau libreak

BETI dago ermitaren bat: herriarenkanpoaldean, muino batengainean, panoramika ederrarekineta patxada osoz lo egitekozabalgune batekin.Kanpin denda txiki eta arin bat erosinuen duela sei urte, Vespaña bidaia egiteko(Espainiari buelta vespaz). 18 euroordaindu nituen. Afaldu ondoren etazakura sartu aurreko une lasaietan,denbora dago ermitaren inguruanpaseo bat eman eta, adibidez, dendaeskas honetan ehun gau inguru igaroditudala kalkulatzeko. Gau bakoitza,beraz, 18 zentimotan atera zaidalagutxi gora behera. Bidaiatzea garestiaomen.

Antzeko gogoetetan nenbilen duelaaste batzuk Kantabriako bazter bakartibatean, gaueko hamaiketan Guardia Zibilaren autobat agertu zenean. Bi guardiek paperak eskatu zizkidaten.Kantabria osoan kanpatzea debekatuta dagoelaeta 300 euroko isun bat jar ziezadaketela esan zidaten.“Eta bost izarreko hotel bat baino garestiago aterakolitzaizuke orduan”, gehitu zuen guardia gazteak.

Guardia zaharrak argitu zidan horrelako kasutan ezdituztela isunak jartzen. Gehienez ere, diskretuak ezdiren kanpinlariak lekutik mugiarazten dituztela. “Nibeti ibili naiz mendian, oso gaztetatik, eta edozein tokitankanpatzen genuen, lasai lasai. Ez genion inori kalterikegiten, ez genuen zikintzen eta goiz jasotzengenuen denda. Baina ez genuen gastatzen, noski. Etaorain kanpin eta hoteletako jabeak kexatu egiten dira,negozioa galtzen dutelako, eta agintariek legeak ateratzendituzte kanpatze librea debekatzeko”. Guardiakarretaz begiratu zuen nire denda txikia, bere motoarenkutxan sartuko ote litzaiokeen kalkulatu zuen, ea zakuona banuen galdetu zidan -gau hartan zero azpitik biedo hiru gradu egin zituelako- eta goizean goiz altxatzekoeta joateko aholkatu zidan.

Arazorik ez. Horixe da beti egiten dudana.

Langile autonomo egin nintzen, batez ere, goiz ez jaikitzeko.Egunsentia ikusten badut, bidaiatzen ari naizenedo mendira noan seinale. Goiz jaikitzen banaiz, egun horretan lanik egingo ez dudan seinale. Guardiazibilak etorri eta hurrengo egunean zazpietan ateranintzen zakutik, oporretan nengoelako eta goiz jaikitzekoapeta bete nezakeelako.

Eguzkia ez zen oraindik atera, zerumugan lehen argiarrosak antzematen baziren ere. Hotz egiten zuen, zeroazpitik gradu bat edo bi, inguruko belarra izoztutazegoen, eta nagikeria galanta sentitu nuen zakutik ateraeta denda jasotzen hasteko. Baina nagikeria horrenplazera ere gozatu nuen, deserosotasun hauek edozeintxokotan gaua pasatzeko askatasunaren seinale etaprezio txikiak baitira. Ez dakit ondo nondik datorkidanplazer hori: askatasuna? Apeta hutsaz jokatzekoaukera? Neure buruarekin aski izatearen poza? Zuhurkeria?Edozer dela ere, urteko egun zoriontsu eta lasaienakizaten dira niretzat. Eta urte bakoitzean pilatutakozoriontasunaren maila kalkulatzeko, faktore hori osokontutan hartzen dut: kanpatze librean pasatako gaukopurua. Aske ibiltzearen gaineko zergarekin ozpindunahi diguten zoriontasun eremu txikia.