INES Osinaga, Jon Zubiaga Osoron eta IñakiBengoa arrasatearren taldeak bosgarrendiskoa kaleratu berri du. Juan Sueiro etaMoli (SPAM) ekoizle madrildarren eskuaeta inoizko hitz kañeroenak dira disko laranjahonen zutabeak.
Hitzetan diozue, altxa lurretik eta egin dantza,egin iraultza.
Ines Osinaga. Bada esaldi bat behin emakumebatek esan zuena eta geure egin genuena: ezinbada dantzatu, ez da gure iraultza. Horrekin guztizbat gatoz. Triki bat daukagu taldean eta dantzarakomusika egiten dugu, dantzan egin nahiduenarentzat behintzat, baina ez dugu ez zortzikorik,ez fandangorik ez arin-arinik egiten.
Elektronika egiten dugu geuk elektronikarekinegiten dugulako dantza.
Jon Zubiaga, Osoron. Batzuetan euskaldunoi kostatzenzaigu mugitzea eta dantza egitea oso formatujakineko musiketatik aparte, horrek ez duesan nahi gustuko ez dugunik baina hala gertatzenda.
Manifak ere isilak izaten dira, oro har, EuskalHerrian.
I.O. Hori da, eta dantza Aristerrazuko erromerianbakarrik egiten da.
Zuen letrak beti izan dira egurra ematekoak, baina,zer sentimendu azaleratu dituzue disko laranjahonetan?
I.O. Azken hiru urtean kantu dezente egin ditugu,baina enkargurako izan dira, Korrikarako,Bonberenearentzat, eta abar. Orduan bageneukangauza asko esateko. Beti bezala, hitz egiten duguarduratzen gaituzten gauzei buruz, hasi larrujotzetiketa egoera politikotik pasatuz egoerasozialera, berdinak izaten jarraitzen dugu.
Osoron. Disko honetan ere denetik dago, bainaletrak bortitzagoak dira, egoera bera bortitzagoadelako. Euskal Herri mailan testuinguru estatalbatean gaude, estafa ekonomiko baten pean, etasaldu digute denok egin behar dugula esfortzu bat.Euskal Herria berezia da hor barruan bizi dugun bake prozesu horrengatik, baina inora ez doaladirudi horrek ere. Zentzu guztietan inpas eta konfusiohorretan bizi garelako dira letrak bortitzagoak.I.O. Europari ere abesten diogu, Europa hil da etahori ospatzeko zerbait da, herri txikientzako onabaita.
Kapitalismoa ere hil da, ezta?
I.O. Hil da, hil da! Diruaren heriotzak akabatuditu lapurrak.
Osoron. Gu saiatu gara gure ikuspegia islatzen,argi pixka bat eman nahian. Egia dena da, ordea,lehen albistegiak groteskoak baziren, orain geroeta groteskoagoak direla.
I.O. Krisia ona da ordea sorkuntzarako, sortzaileeigai asko ematen dizkigu.
Krisi, gainbehera eta desesperazio horretan, zerda gelditzen zaigun irteera?
I.O. Larrua jotzea, dantza egitea, barre egitea etaoihu egitea, inongo dudarik gabe.
Osoron.Kontua da ez gelditzea, mugitzea, sortzea.
Horrelako egoeretan bonbardaketa mediatikohandia izaten da eta blokeoa bilatzen dute; kontrakoaegin behar da orduan.
I.O. Ordenadorea noizean behin itzali eta iraultzakalean egin, ez saretik edo telefonotik. Iraultza ezda twitteatua izango!
Letren intentsitatean aldaketak egon diren bezala,musikan ere nabari daiteke aldaketarik. Betikoteknoaren barruan, baina, ukitu desberdinarekin.
Osoron. Normala da teknoak pisu gehiago hartzea,jo dugulako teknoko bi ekoizlerengana. Guztizpremeditatua izan da gainera, hori nahigenuen. Orduan baliteke nahasketa horretan soinuteknoa aurrerago egotea eta instrumentu organikoakapurtxo bat atzerago jartzea.
I.O. Gose talde tekno bat da, eta inongo konplexurikgabe gainera. Gure zuzenekoan entzutenduzunaren erdia aurrez grabatua dago, laborategikotalde bat da. Hau da, makinaren aldea makinaizatea nahi dugu eta alde humanoa, berriz,humanoa.
Osoron. Teknoak gara, baina saiatzen gara zuzenekoakenergia rockeroagoa eduki dezan, Prodigy,Justice edo Chemical Brothersek lortu dutenmoduan.
Disko laranja eta borobila, mokadu batean jatekoaala zukutzen joatekoa?
Osoron. Egia esan, sentsazioa izan daiteke mokadubatean jatekoa dela, abesti nahiko pop kutsukoakdaude, ez dago sinfonikorik ala hamarminutuko kanta kontzeptualik. Baina, diskoakbadu buelta dezente eta orain artekoa sugerenteaizan bada, orain are sugerenteagoa da.
I.O. Lehenengo kapan gelditu nahi baduzu, lehenkapan gelditzen zara, bainahamabosgarren kaparainojoan nahi baduzu, joan zaitezke, eta han eretopatuko duzu zerba