KALEAN edo antzokietan aritzen diraDantzaz plataformako kideak. Gainontzekokonpainiek bezala, dantzagaraikidea egiten dute, baina ez betikomoduan. “Zentrifugagailu” bat dela diokonpainiako Fernando Saez de Ugarte zuzendariak.Jira eta bira dabilena. Dantza munduanlehen enplegurako aukera da, eta dantzariaklan merkatura ateratzeko helburua dauka.“Zentrifugagailu batean sartzen dira eta abiadurahandia hartzen dute, lan merkatura ateratzearren”,argitu du.

Donostiako Artelekuko baliabideak aprobetxatuz,Gipuzkoako Aldundiak Dantzaguneaproiektua jarri zuen martxan 2009. urtean. Hariesker, dantza garatzeko baliabideak eskaintzendizkiete hainbat konpainiei. Dantzaz haietakobat da, plataforma izateaz gain, konpainia erebadelako. Duela bost urte sortu zen, eta geroztik57 dantzari izan ditu. “45ek utzi egin dute,eta horietatik %90 lanean ari da jada”, diozuzendariak. Bost urte horietan egin duen lanariesker, dantza munduan erreferente izatea lortudu Dantzaz-ek. Europako herri askotako antzokiekhaien ikuskizunak eskatzen dituzte, bainazuzendariaren iritziz, ez dira hain ezagunak:“Euskal Herriko jendeak galdetzen digu: Nolahemen dagoela? Donostian?”.

Egun, hamar dantzari aritzen dira konpainian:bost neska eta bost mutil. Eta profesional mailan,lehendik dantzan aritu izan ez direnak diradenak. Hala ere, dantzariek ez dute denboraasko ematen plataforman. “Denboraldi bat edobi egoten dira, normalean”, zehaztu du zuzendariak.Lana aurkitzen dutenean konpainia utziegiten dute. Utzi egiten duten arren, pozik dirakonpainiakoak: “Plataformako kideei esatendiegu konpainia profesionalen audizioetara joateko.Hori da gure lehentasuna”.

Irailean MUGI ekimena sortu zuen plataformak.“Errendimendu handiko zelula bat da”, azaldudu Saez de Ugartek. Hamasei urtetik gorakoentzakozelula da, eta Arabako, Bizkaikonahiz Gipuzkoako dantzariak bilatzen ditu.“Hemengoak direnak edo duela sei urtez hemenbizi direnak nahi ditugu”. Euskal Herriko dantzariakhazi nahi dituzte, gerora konpainiara sartzeko erraztasuna izan dezaten. MUGI ekimeneanlau lagunentzako lekua dago. Oraingoz bineska aurkitu dituzte, eta bi mutilen bila dabiltza.EUROPA HELBURU Euskal Herritik Europarabegira egiten du lan Dantzaz-ek. Horregatikmundu osoko jendea biltzen saiatzen da. Dantzarienartean suediar bat, holandar bat, italiarbat, bi frantses, bi kataluniar, madrildar bat, beasaindarbat eta donostiar bat daude, eta Europakokoreografoekin ere aritzen dira lanean.

Urtean zehar bi programekin egiten dute bira,eta estreinaldia beti Donostiako Victoria Eugeniaantzokian egiten dute.Adriana Pous da Dantzaz-eko zuzendari artistikoa, eta bera da dantzariaketa gonbidatutako koreografoak aukeratzeazarduratzen dena. Gonbidatuek koreografiairakasten dute, eta gero Pous da dantzariakprestatzen dituena bira bitartean. “Tokiraegokitu behar da ikuskizuna, eta dantzariak ererolez aldatu egiten dira”. Dena ongi ateratzekolan asko egin behar dela dio, dantzariek sei edozortzi piezekin egiten dutelako lan.Aurten ARTE-AN eta Naufragoak programekinari dira biran. Euskal Herriko egoera koreografikoanaire erakargarria eta indarberritzaileaematen jarraitu nahi dute, eta horretarakoARTE-AN programa egiteko Itzik Galili koreografoisraeldarraren eta Lukas Timulak eslovakiarrarenlankidetza izan dute. Hiru piezaditu lanak: Earth Apples, A Place Between etaFlash Deluxe. “Mercedes Sosaren musika daukalehenengoak, eta lurrari, erritoei eta tradizioei buruz hitz egiten du”, azaldu du zuzendari artistikoak.

A place between pieza Timulakek sortudu. “Berak dio gizaki guztiak leku batetik besteragoazela beti, bizitza eta heriotzaren arteangaudela”. Azkeneko pieza, aldiz, Galilirena da,eta perkusioan dago oinarritua. “Txalapartarekinegin dugu lan, eta danborradaren lehenengoakordeak ere baditu”.

Jendea sentsibilizatzea ere bada plataformarenxedeetako bat. “Dantza ez da bakarrik antzokietanegiten, kalean ere egin daiteke”, dioPousek. Dantza jende gehiagorengana hurbiltzekoasmoz, Naufragoak programa garatzenari dira. Hondartza eta parkeetan dantzatzendute, eta Sarrionandiaren poemak aukeratudituzte horretarako. “Poema horieimusika jarridieten abeslarien musika erabiltzen dugu”, adierazidu Pousek. Josu Mugika koreografoarenordu erdiko performance-a da.

Antzokitarako eta kalerako ikuskizunak egiteazgain, ikastoletan ere aritzen dira Dantzaz-ekokideak. “Mahoma eta mendiaren kontua da”,dio zuzendariak. “Normalean antzokietara ezda hainbeste jende joaten, dantzak ez du horrenbestekopublikorik. Horregatik gu kalera ateratzengara dantzara”.