EUSKARA zenbait dialekto nagusitanbanatuta dago, baina gauza jakina daeuskalki horiek ere aldaerak dituztela,herri edo ibar bakoitzean euskara motabat egiten dela. Hortaz, gure hizkuntzak azkenaldianjasan duen atzerakadarekin, tantakatantaka, herrietako hizkera asko ere desagertzenjoan dira. 1863an Bonaparte printzeak egindakoeuskalkien mapari begiratu eta, gaur egunekoegoerarekin alderatuz gero, erraz ohartukogara hozkadarik latzena non jaso duen hizkuntzak:Nafarroa erdialde ia osoko hizkerak galdudira mende eta erdian, euskararen hegoaldekomugak kilometro asko egin ditu atzera, Iruñetikiparraldera. Nafar Pirinioetan ere galeranabarmena izan da, Araba iparraldeko eta Bilboinguruko eremu batzuk ahaztu gabe.
Euskara galdu berri duten herri eta ibarretakohizkerak jasotzen ibiltzen direnek, beraz, Nafarroaerdialdean ikerketa ugari egin izana ez daharritzekoa. Aitor Arana hizkuntzalari etaidazleak, esate baterako, Jaitz eta Gesalaitzekoeuskararen hiztegia argitaratu berri du. Inguruhartan ikertzeak badauzkala abantailak azaldudigu, “Nafarroa Garaian, zorionez, testu dezentegorde dira, nik gustura egingo nuke lan bera Araban,baina hango oso idazki gutxi iritsi zaizkigu”.
Koldo Zuazok, aldiz, Araban behinola hitz eginzen euskara aztertzeko erronkari heldu dio,“jakin-min hutsez hasi nintzen”, azaldu digu.Baina Arabako euskalkiak uste baino ezustegehiago zituela konturatuta, azterketa sakonagoetanere ibili da, eta bere tesiak ArabakoEuskara liburuan batu ditu Zuazok, hiztegitxoa,azalpen gramatikalak eta abar dakartzan lanean.
AZKEN HIZTUNAK Fidela Bernat, Erronkarikoeuskara etxean ikasi zuen azkena, 1991n hil zeneta, berarekin, euskalki hori itzali zen. Ordurako,baina, ikerlari askok bilduak zituzten erronkarierarenezaugarri gramatikalak, hiztegia etagrabazioak. Koldo Artola tartean zegoen, “niaurrezki kutxa bateko langilea nintzen, ez naizhizkuntzalaria ikasketaz, baina zaletasunagatik,asteburuetan-eta, Erronkari aldera joatenhasi nintzen, hango euskalkiak erakarrita”,gogoratu du. Galdezka, euskara gordetzen zuenherritarren bat edo beste aurkitu zuen eta halaxehasi zuen ibilbide oparoa. Koldo Artolak,Erronkarin lan fina egin ez ezik, Iruñerriko ibaraskotako azken euskaldunak ere aurkitu ditueta, Aranzadiko Etnografia Sailaren eskutik,hizkera horien katalogazio aberatsa egin ahalizan du. “Batzuetan, azken hiztun horiek, euskaraherdoilduta izaten dute, ez dutelako norekinhitz egin, baina datu baliotsuak lortzen dira”.Orain, Nafarroan euskararen hegoaldeko mugaizan zenari buruzko lan eskerga prestatzen dabilArtola,Aranzadirentzat 1983an egindako inkestazabal batean oinarrituta.
Hiztunik geratzen ez den eskualdeetan, beste iturribatzuetara jo behar da, idatzietara gehienbat;“testuak hustu behar ditugu, hitzak, esamoldeak,aditzen formak banan-bana atera -dio Aitor Aranak-,baina testua soilik daukagunean emaitzaaski pobrea izaten da, idazki gutxi egoten direlako”.
Batez ere, testu erlijiosoek gordetzen dutetokian tokiko hizkera, “bertako biztanleakeuskaldunak zireneko kristau dotrinak etamezatakosermoiak”, Aranaren arabera, XVIII. etaXIX. mendeetakoak.Koldo Zuazok, bere aldetik,Arabako euskara nolakoa zen jakiteko, euskalkihorren aldameneko lurraldeetan bizirik iraunduten hizkerak aztertuz ondorio mamitsuak ateraditu. Burunda, Goierri eta Deba Ibarrekoeuskarak erakutsi dio Zuazori, hein batean, Arabanhitz egin zena.
BERPIZTEKO ASMORIK EZ Euskararen historianeta berezitasunetan sakontzea abentura zirra euskara ragarria da ikerlari guztientzat, baina hizkeragalduak aztertzen dituztenek garbi daukateberen helburuen artean ez dagoela euskara motazaharrak berpiztea, berriro herritarren ahotaraekartzea. Are gutxiago, euskara batua finkatzenari den sasoi honetan. Aitor Aranak dioenez,“nik ez daukat euskalkiak berpizteko asmorik,ibar horietako jendeari beti aholkatzen diotbatua ikastea, Euskal Herri osorako egokienabaita”. Koldo Zuazok ere bat egiten du iritzihorrekin, “galdutako hori berpizteak ez daukaezelako zentzurik -azaldu du-, esaterako, Arabaniramon hitza erabiltzen zen jaurti esateko,eta errexal, zuhaitza esateko, nik ez nituzkehoriek erakutsiko eskola eta euskaltegietan”.
Koldo Artolaren ustez, galdutakoa ezin duguberreskuratu, “euskarak beste erronka batzukdauzka orain”. Euskara batua erakutsi beharkolitzaieke lehenik herritarrei eta, ondoren, lehenagokoforma zaharrak sartzen joan, “hori ez dahizkuntza baten prozesu naturala, zaila da bideegokia asmatzea, ez du merezi”, onartu du Artolak.
Asko jota, euskara batuan gorde direnlekuan lekuko hitzei lehentasuna eman dakieke,Koldo Zuazoren aburuz, “Araban odoloste, lapikoeta bialdu erabili badira, Mendebaldean bizirikdauden hitzak, zergatik baztertu eta horien ordez odolki, eltze edo igorri erabili?”. Hala ere,Aitor Aranak onartu du, gero eta euskaldunberri gehiago daudela berak ikertzen ditueneskualdeetan eta, naturala denez gero, batzuekjakin-mina izaten dutela antzinako herrikideekhitz egiten zutenari buruz. “Agiritegietan sakabanatutadauden testu zaharrak batu eta hiztegiedo ikasliburuetan argitaratuz gero, irakurrinahi dituenaren esku geratzen dira, herritarrakberak nahi duen etekina aterako die”, Aranarenustez. Gehienek, ordea, interes larregirik ere ezomen dute izaten, “ez dakit zenbateraino estimatzenduten, urrun egiten zaie”, Artolak adieraziduenez.
Salbuespenak badira, izan ere, Koldo Artolakkontatzen du, behin, Zaraitzuko Espartza herrikoneska batengana joan zela, haren amonareneuskalkiari buruz hitz egiteko. Bilobak oroitzenzuen nola amonak zaraitzuerazko esamolde batzukerakutsi zizkion txikitan eta Artola hitzhaiek berak esaten hasi zitzaionean, hunkituegin zen neska.
OSASUNA ETA GEROA Herritarrei beren iraganaeskura jartzen die, beraz, hizkuntzalari hauenlanak, “helburua ez da berpiztea, ezagutzeabaizik, bertako hizkera ezagutzen duenak bereburua janzten du”, Aitor Aranaren esanetan.Dena den, beste helburu batzuk ere badituzte,“niri lan horiek egitea gustatzen zait, hizkuntzamaite dudalako eta hura sakonago ikasiz neureburua aberasten dudalako”, adierazi du Aranak.
Koldo Zuazori ere, hizkuntzaren osasuna etageroa interesatzen zaizkio, “hilda dagoena berpiztuez, bizirik dagoenari bizitasun gehiagoeman nahi diot”, aitortu digu, “euskara egoerazailean ikusten dut eta egoera hobeago bateraeramaten laguntzea da nire asmoa”.Koldo Artolak,aldiz, “zaletasuna eta sentiberatasuna” aipatzenditu. Oraindik, gainera, lan handia gelditzenda egiteko, “hamabost liburu euskaraz etabi erdaraz argitaratu ditut gaiari buruz eta badakitbadagoelamateriala beste hamabost gehiagoegiteko”, azpimarratu du Aranak. Pixkanakaegin beharreko zeregina, dudarik gabe. Aregehiago gaur egun, krisi ekonomikoaren aitzakiazdirulaguntzak urritu egin baitira.