GARAIEK eta albistegiek esaten dutenarenaurka, pasioa da munduamugitzen duena, ametsak betetzekopasioa, sortzeko pasioa. Musika daJagoba Ormaetxearen (Basauri, 1986) pasio etabizitza, musika da bere etxea, eta haren inguruanbiratzen du, beretzat, munduak. Musikazer zen esplikatzen asmatuko ez lukeen adinean,9 urte ingururekin, Ormaetxeak jada bere lehenabestiak konposatzeari ekin zion eta BilbokoMusika Kontserbatorioan bere irakasleei aurkeztu.Olatua geldiezina zen jada.

2002tik musika taldetan aritu ostean, 2010eanJ.O. Estudios grabazio estudioa sortu zuen. Telebistarakoeta dokumentaletarako musika egitenhasi zen eta 2011n grabatu zuen lehen taldearekin.Urte berean, mundu osoko musikariaketa musikak bilduko zituen diskoa kaleratuzuen, Musicas del mundo y Alma. “Disko hurasortzeko lehen ideia nire ordenagailuko karpetabat ikustean etorri zitzaidan -azaltzen duOrmaetxeak-; bertan 1999tik aurrera grabatutakokantak nituen gordeak eta haiek diskobatean bildu eta kaleratzea pentsatu nuen, etajendeak gustuko zituen ala ez ikusi”. Hala, haietakohamar kantu aukeratu eta musikariei deikahasi zen. Kate Greenen You make me happyeta Ken 7-ren Zapalduen olerkia kantuarenbertsio batekin osatu zen JO Project-en izeneanzihoan lehen lan hura. Bere estudioan grabatuzituen pieza gehienak, nahiz eta kolaboratzailebatzuek euren lurraldeetan grabatu eta bidalizizkioten, Frantzian, Bartzelonan eta Madrilen,besteak beste. Munduko soinuekin osatu zuenpuzzle zabal hori mundu osoko hogei herrialdetanhedatu da eta 15.000 deskargetara iritsi dainterneten; gisa horretako diskoen artean urtekolanik hedatuena bilakatu da horrela.

Lehenengoaren esperientzia ona errepikatu etahobetzeko asmotan, Ormaetxeak JO Project-enbigarren lana du orain eskuartean. Lehenengoarenildo beretik, fusioa izango du bigarrenakere helburu, “oraingoan jazzera bidean daudenestiloak jorratuko ditut gehiago, bossa nova,bebopa eta baita chill-out ukituak ere”. Bigarrenlan honetan ere egin nahiko luke Ken 7 taldearenabestiren baten bertsioa, oraindik erabakitzekedu ordea zein izango den. “Eñaut Elorrietarekinhitz egin behar dut ea zer egiten dugunikusteko”. Bien bitartean, musikari bila dabilbizkaitarra. Bospasei musikari lotuak ditudagoeneko; bigarren honetan lehen diskokomusikaririk ez duela errepikatuko nabarmendudu. Momentuz proiektua hartzen ari den itxurarekin“oso pozik” dagoela dio. “Uste dutaurrekoa baino hobeto aterako dela, freskoagoa”,azaltzen du. Bere webgunean (www.jagobaormaetxea.

com) jarraibide guztiak baditu ere,disko berri honetan parte hartu nahi duenakinfo@jagobaormaetxea.com helbidera idatzibeharko du, bertan azaldu zein musika tresna jotzen duen, diskoari zer ekarpen egingo liokeeneta, izatekotan, curriculum labur bat ere azalduz.Jasotako proposamenen artean aukeratukoditu ondoren diskoan parte hartuko duten musikariak.

ONDO ANTOLATZEA DA GAKOA Geldirik egoten ezdakiten askoren moduan, Jagoba Ormaetxeakeskertuko luke egunek ordu gutxi batzuk gehiagoedukitzea. Izan ere, bere diskoak ez ezik, berebizitza ere puzzle baten moduan irudika liteke,piezaz osatua. Estudiora joaten da goizean goizeta bertan egoten da lanean bazkalordura arte.

Arin-arin bazkaldu eta Santurtziko Kontserbatorioanklaseak ematen ditu astean bitan. Besteegunetan estudioan jarraitzen du. Produktoreeta teknikari bezala egiten dituen orduez gain, ordea, diskoa ateratzear eta bizi-bizi dauden Jareeta Autostereo taldeekin entseatzeko eta kontzertuakjotzeko astia ateratzen du; konposatzeakeskatzen dituen orduak zenbatu gabe.Ormaetxearentzat ez dago beste sekreturik:“Ondo antolatzea da gakoa”.

Denbora ongi antolatzen jakitea abantaila izangodu datozen hilabeteetan basauriarrak, izanere, lanik ez zaio faltako. Bere etorkizuna“eder” ikusten du: “Hemen grabatu nahi dutenhiru talderen mezu bana jaso dut gaur bertaneta urtarriletik aurrera hasiko naiz haiek grabatzen.ETB-rako goiburuko abesti bat ere eginbehar dut eta bi dokumentaletarako musikakeskatu dizkidate”. Jarrai dezala, bada, munduakbira eta bira.