EUSKAL kulturaz mintzo den bildumaabian jarri du Etxepare Euskal Institutuak.Euskal kultura saila izenarekinkaleratu berri du liburu sorta etaeuskal hizkuntza eta kulturako hainbat arloriburuzko saioak bildu dituzte horretan. Egitasmohonen bidez, kulturara hurbildu nahi duenorori informazioa modu erakargarri eta laburreaneskaintzea da xedea. Euskal kultura sailabilduma 2010.urtean jarri zuten martxan.“Etxepare Euskal Institutuan lanean hasi nintzenetik,bistakoa egin zitzaidan atzerrian azoka,jaialdi, elkargune, mintegi eta horrelakoetanbanatzeko moduko liburuxkak behar genituela”,azaltzen du Mari Jose Olaziregik,proiektu honen editorea.
Guztira, hamabi liburuxkek osatzen dute euskalkulturaren gaineko bilduma hau. Horienartean, XX. mendeko literatura, bertsolaritza,ikusizko arteak, euskal dantza eta euskal musikaklasikoa arloak izango dira irakurgai. Gaieidagokienez, Olaziregik dio hamabi alor horietatikat dauden beste alor batzuk ere jorratuahal zituztela, baina bildumak, bere horretan,kultura jardueraren ikuspuntu “zabal eta egokia”eskaintzen duela gaineratzen du. “Irudiugariz hornitutako liburuok begietatik sartzendira, baina irakurleen gogoan geratzeko helburuadute”, dio. Horrekin batera, proiektu honetanparte hartu duten egileen profesionaltasunaazpimarratu nahi izan du: “Euren lana azkareta ongi egin dute eta egile desberdinek egokiasmatu dute arlo bakoitzari dagokion ekarpenadeskribatzen”.
Olaziregiren aburuz, bi dira egitasmo honekhasieratik bilatu dituen helburu behinenak:dibulgazioa eta promozioa. “Kalitatezko sintesilanak eskaini ditugu, arlo desberdinetan adituakdiren egileen eskutik”, azaltzen du. Jakinada euskal kulturaren inguruan aritzen direnbeste liburuak egon badaudela. Nolanahi ere,editoreak dio bilduma honek sintesi eguneratuaeskaintzen duela arlo bakoitzean eta moduerraz nahiz ulergarrian idatzitakoa dela. Aipatzekoada Etxepare Euskal Institutuak Euskalkultura saila bilduma hiru hizkuntzatan plazaratuduela. Honen inguruan, Olaziregik azaltzendu: “Kanpora begira sortutako saila da, hegoaldekobi hizkuntza ofizialez gain (euskara etagaztelania), beharrezkoa zen ingeleserako itzulpenaere eskaintzea”. Izan ere, liburu sortareneditoreak azaldu duenez, hartzaile potentzialaEuskal Herriko mugetatik kanpo kokatu da, bainabertakoak ahantzi gabe.
Proiektua euskara zabaltzeko eta euskal kulturarahurbiltzeko tresnatzat jo du Olaziregik.Zabalkundea errazte aldera, Euskal kultura sailaargitaratzeaz gain, Etxepare Euskal Institutuarenwebgunean egongo da ikusgai. Egungoteknologiaren garrantzia ikusita, Joxerra Garziak,bertsolaritza liburuxkaz arduratu dena,zera azaldu du: “Liburuaz ari gara, baina obrahauen funtsezko zabalkundea internet bidezegingo da”. Gauzak horrela, edonork izango duaukera bilduma PDF formatuan deskargatzeko.
IDAZLEEN HITZAK Esan bezala, hamabi liburuxkekosatu dute bilduma, eta beste horrenbesteidazlek parte hartu dute proiektu honetan,bakoitzak arlo bat jorratu duelarik. Esaterako,Estibalitz Ezkerrak XX. mendeko literaturaliburuxka idatzi du eta proiektu honen inguruaniritzia plazaratu nahi izan du: “Egokia etabeharrezkoa iruditzen zait gure kulturarenhainbat arlo jorratzen dituzten liburuxkak osatzea”.Halaber, Karlos Sanchezi, Euskal musikaklasikoaz arduratu denari, kulturarenzabalkunderako tresna egokia dela iruditzenzaio: “Testuak atseginak dira, euskal kulturarekinlehen kontaktua egiteko moduan, etasakontzeko gogoa piztekoak ere badira”.
Horretaz gain, liburuxka egiterakoan izan dituztenzailtasunak aipatu dituzte. Joxerra Garziarijarraiki, ez da erraza izan hain obra txikiandenentzat egokia den zerbait egiten asmatzea.Ezkerrak, tartean, horietako bat azpimarratudu: “Iturri askotara jo behar izan dut, EuskalHerriko eta diasporako idazleei buruzko lanasakabanaturik baitago”. Sanchezek, berriz,aurkitu duen arazo bakarra une honetako “izeninportante” guztiak agertu ez izatea izan da.Proiektuaren hausnarketa orokorrean,Garziakbukatu du esanez: “Ona iruditu zait, nik erabatsinesten dudan printzipio batean oinarritzenbaita proiektua: gurean sakontzea dugula benetanunibertsal izateko bide bakarra”.