KOMIKIAK egiteko zaletasuna lanbidebilakatu du Dani Fanok (Donostia,1968).Marrazkiari buruzko ikasketakburutu gabe, komikigintza etamarrazkiaren munduan lekua bilatu du. Lapitzalagun eta komikia beti bere helburua izanik,Anubis 3.0 sortu zuen orain dela bizpahiru urte.Xabiroi aldizkariko sailean publikatutako komikiaizan bada ere, liburu formatuan kaleratzekoasmoa beti izan du gogoan. Hala, proiektuarenildoari jarraiki, azkeneko pausoa ematea erabakidu, komiki bera album formatuan plazaratzea,alegia.
2008.urtean jaio zen Anubis 3.0 eta bi urtez luzatuzen proiektua. National Geographic aldizkarikohistoria atalean irakurritako artikuluanaurkitu zuen inspirazioa autoreak. Horretan,egiptoarrek egiten zuten arimaren pisatzeari etahildakoei buruzko istorioa islatzen zen etahorren gainean, istorio bat eraikitzeari iritzizion. Emaitza: Anubis 3.0. “Oso erakargarria irudituzitzaidan, mundiala nik nahi nuena egiteko”,adierazi du donostiarrak. Sortze prozesuhorretan murgilduta zegoela, aldizkarian istorioautokonklusiboz osatutako sailak sartzea erabakizuten. Horrenbestez, eredu horretara moldatukozen istorioa behar zutela konturatu ziren.Modu horretan, komikia atalka plazaratzen hasiziren. Fanok azaltzen du hasieratik aldizkarianegiten zituzten lan luzeak zenbakietan bakarrikez gelditzea zela haien asmoa: “Beste modutxukunago batean edota gehiago iraun dezakeenformatu batean izatea beti izan da gure xedea”.
Xabiroi aldizkarian plazaratutako komikiaalbumformatu batean bilakatzea hasierako helburutzatjo du autoreak. Izan ere, haien lanazabaltzeko eta ezagutzera emateko bide “ezinhobea”dela dio.Oro har, ikastoletan eta soilik bizpahirukomiki dendetan banatzen den aldizkariada. “Horrek, azken batean, beste esparruetarakomikia ez iristea dakar”, azaltzen duFanok. Albumak edo liburu formatuetako komikiak,ordea, liburu denda gehienetan daude salgai.Bada, adierazi duenez, “bilduma batean argitaratzearekin,agian beste pertsona batzuetaraheltzea lortzen dugu, aldizkariaren bitartez heldukoez zena”.
Orobat, aldizkarian publikatutakoa liburu trinkobatean argitaratua ikusteak “ilusio handia”egiten diola aitortu du. Finean, erakusleihoaizan daitekeela uste du: “Burututako lana albumbatean jasota izateak beste hizkuntza batzuenmerkatuetan saltzea errazten du”.
Edukiari dagokionez, Anubis 3.0 saiakera “katartiko”bat izan dela dio autoreak. Komikiarenardatza gizakiaren arima zapaltzen duen makinabat da. Horren ildotik, arima gabeen istorioakkontatzeko parada izan du komiki honetan; bainabatez ere, diru zaleen eta botere zale direnhoriek “larrutzeko” aitzakia izan dela dio: “Amorratuanago bankari, esatari politiko ustelekin,giza baliabideen zuzendariekin eta gehiegikerihorietaz mendekua hartu nahi izan dut”. Bost arima gabeen istorioak Gadu izeneko pertsonaiareneskutik ezagutuko ditu irakurleak, bererobotari kontatzen baitizkio komikian zehar.
Honekin batera, komiki lan honen prozesuarenbaitan, berrikuntzak izan direla azpimarratzendu. Orain arteko proiektuetan, paperaren gaineanlan egin du. Honetan, berriz, lanaren erdiapaperez egin du, baina erditik aurrera tabletadigitalarekin egin duela dio.
Istorioa “oso erraz” atera zaiola aitortzen baduere, beste arlo batzuetan zailtasunak jasan dituelaadierazi du; pertsonaiekin, esaterako. “Pertsonaiaasko sartu nahi nituen eta hori izan da arazorikaipagarriena”, azaltzen du. Gauza asko egitekegelditu zaizkiola dio baina prozesu guztianzehar “oso eroso” sentitu dela gaineratu du.“Istorio hau ez dut buruarekin egin, Anubis 3.0oso erraietakoa izan da”. Jada salgai den komikialbumari begira, Fanok burututako lanariburuz hausnartzeko parada izan du: “Ikerketalanoso interesgarria burutu dut komiki honekineta asko ikasteaz gain, oso ongi pasatu dut”.
ASISKO URMENETAREKIN ELKARLANEAN Anubis3.0 proiektu honek iraun duen denboran zehar,Asisko Urmenetaren laguntza izan du Fanok.“Ideia bururatu zitzaidanean, elkarlanean aritzekoproposatu nion”, dio. Zirkunstantziak direlaeta, ezin izan dute guztizko elkarlana osatu.
Urmenetak lana gainbegiratu, gidoiak egin etabere proposamenak egin ditu. Aipatzekoa dabenetako elkarlana laugarren kapituluan (esataripolitikoaren kapituluan) gauzatu dutela,Urmenetak gidoiak egin baitzituen. “Nik ustedut hasieratik hartu zuela zein zen ideia etazorionez eta gozamenez, izan dut hor bidelagun”.