EUSKAL Herriko Bertsozale Elkarteareneta AEKren arteko lankidetza ez daberria, urteak daramatzate ume etagazteentzako bertso udalekuak antolatzen.Aurten, baina, urrats bat gehiago egiteaerabaki dute eta esparru berri bati zabaldukodiote udan bertsolaritza lantzeko aukerari, heldueneuskalduntzearen munduari hain zuzen.
Foruan (Bizkaia) izango da barnetegia, abuztuaren1etik 7ra. Bertsoa zer den eta zer osagaidauzkan erakutsiko diete parte-hartzaileei,bertso zaharrak kantatuko dituzte eta, ahal denneurrian, kopla errazak sortzera ere animatunahi dituzte, beti ere giro onean.
Iruñeko Hizkuntza Eskolako Ainhoa Aranburuda barnetegiko arduradunetako bat eta partehartzaileeilaguntzen egongo da Foruan. Aranburuaintzindaria da bertsolaritza lantzen heldueneuskalduntze sisteman, Hizkuntza Eskolandauzkan ikasleekin aspaldi hasi baitzen.“Kopla erraz bat egiten dutenean ikasleak konturatzendira eurak ere bertsoarekin gozatzekokapaz direla, baina era berean, ideiak zehatzagoadierazi ahal izateko, ohartzen dira zorroztasuneta baliabide gehiago behar dituztela, bestelaesanda, gehiago ikasi nahia pizten diebertsoak”, azaldu digu. Aranbururekin batera,Xabi Paya, Onintza Enbeita eta Esti Alberdi izangodira begiraleak.
Barnetegia euskara ikasleei zuzenduta dagobatik bat, “euskaldun zaharrek nonahi dituztebertso eskolak”, oroitarazi du Ainhoa Aranburuk,“gure nahia da bertso eskolara joateko askiausardiarik ez duen euskara ikasleari bertsoazer den erakustea”. Programazioa euskaldunberrientzat propio prestatuta dago, ikasleakeuskara erabat berea ez duela kontuan hartudute. Dena dela, euskaldun zaharrei ez diete ateaerabat itxiko, “proportzio egoki batean aberasgarrilitzateke denontzat”, azaldu du.
LANA ETA AISIA Jardueren aldetik, Foruko bertsobarnetegian lau atal nagusi bereiziko dituzte.Hasteko eta behin, bertsoaren osagaiak identifikatzenerakutsiko diete, hau da, doinua, puntua,neurria, poto egitea zer den eta abar. Bigarrenpausuan, bertso saioez gozatzeko tresnakemango dizkiete. Horren ostean, bertso zaharraklanduko dituzte, aurreko bi ataletan ikusitakoabaliatuta. Amaitzeko, laugarren urratsean, parte-hartzaileek bertsotan egiten ikastea nahi dute,“ikasleen maila kontuan hartuta egingo duguhori beti ere”, Ainhoa Aranburuk zehaztu duenez.Gainera, ikasleen interesen arabera, bestejakintza batzuk azaltzea ere ez dute baztertzen.Ikasleek opor sasoia baliatuko dute barnetegirajoateko, hortaz, lanarekin batera aisialdia ereoso kontuan hartuko dute, “teoria eta praktikauztartuko ditugu, goizetakoa ikasgela barrukojardun formala izango da eta arratsalde etagauekoa, berriz, gelatik kanpokoa”.
Ainhoa Aranburuk azpimarratu duenez, “euskaraikasten ari direnei bertsoarekin gozatzen hastekogiltza ematea dugu helburu”. Haatik,asmoak betetzea ez da erraza izango, helduenbertso barnetegiaren lehenengo aldia baita hau.Aranburuk Iruñeko Hizkuntza Eskolan pilatuduen eskarmentua balio handikoa izango da.Bertsoak lantzeko hizkuntza gaitasuna etaeuskara zorrotza beharrezkoak dira, hain zuzenere, euskara ikasleek ez daukatena. “Irakasleaknolabait konpentsatu egin behar du ikaslearenberezko hutsunea”, azaldu digu, “ongi jakinbehar da zein den ikasle bakoitzaren abiapuntua,bai euskarari dagokionez, bai bertsoez zerezagutzen duen”. Ikaslearen nahiak eta interesakkontuan hartzea ere funtsezkoa da.
Aranburuk laburbildu digunez, “bertsotan egitenikastea den urrutiko helburu potoloa, eskuragarriakdiren helburu txiki baina anitzetandekonstruitu behar du irakasleak; sekulako harmailapiloa duen eskilara gisa irudikatzen dutnik prozesu guztia, aise-aise igotzen direnak, baina”.Euskalduntze prozesuan ari direnei onuranabarmena dakarkie bertsolaritza lantzekoaukerak eta badirudi Ainhoa Aranburuk behinolairekitako bidea zabaltzen ari dela.