Salbatore eliza eta frontoiaren artekoDema plaza da Usurbilgo bihotza, etabertan dago Potxoenea kultur etxeberria. Hainbat urtetan hutsik izanondoren, handitu eta guztiz eraberritu dute. Edo,zehatzago esanda, Potxoenearen jatorrizko fatxadanagusiari eraikin berri bat erantsi diote;proiektua ez baita legeriaren betetze automatikoanerori: hainbat legediren oztopoak bananbanangainditu ditu, hauek bere mesederakoirauliz. Esaterako, Dema plazarako jatorrizkofatxada mantentzea eskatzen zuen herrigunekoPlan Bereziak, eta horixe egin dute arkitektoek.Hala ere, eskakizun hori ez da bihurtu, inertziaz,eraikin osoaren estilorako inposizio: bi aurpegiarras ezberdineko kultur etxea proposatu da,jada zegoenaren eta egungo hizkuntza garaikideaduen eraikin berriaren arteko elkarrizketaezin aberasgarriagoa osatuz. Dema plazara,harrizko fatxada sendoa, ohiko leiho txikiekin;Askatasuna plazara, ordea, beltzez margoturikozurezko fatxada arina, bao handiekin.

Zaharra eta berriaren arteko jolas hori oinarri,eta legeria proiektuaren mesederako bihurtzekoasmo berdinarekin, arauak baimentzen duen 30zm-ko hegala proposatu da hegoaldeko fatxadan,soilik zurezko tartean, zaharra eta berriarenarteko ezberdintasuna estetikoki oraindik gehiagoareagotuz. Sotoa eraikitzeaz gain, albokokarkaba ere behe-solairuko sarrera atontzekobete da, guztira 500 m2 inguruko eraikina lortuz,non barneko eraikuntza-xehetasunak erenabarmentzekoak diren. Eskailera, adibidez,argia pasatzen uzteko ahalik eta gutxien itxi da.Materialen trataerak ere bertatik bertara ikustekoakdira. Mimo handiz egindako proiektuabaita Usurbilgo kultur etxe berria.