EUSKAL Antzezleen Batasunarekin(EAB) eta Artista Interpreteak KudeaketaElkartearekin (AISGE) elkarlanean,euskal antzerki-testuak interpretatzekoikastaroa abiatu du BilboEszenak.Hilaren 8an hasi zen ikastaroa eta geroztik asteroelkartzen dira parte-hartzaileak, arrastiko16.30etatik 19.30etara, Bilboko Udaleko Kulturaeta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BaliabideEszenikoen Zentroak Santutxu auzoan ditueninstalazioetan.

“Telebistan eta zinean gertatzen ez den bezala,antzerkian testua momentuan ulertu beharduzu. Guk esaten duguna, gura dugu horrela entzuteaeta horrela ulertzea. Komunikazio horigerta dadin, aktoretik publikora doan bideazabal eta oztopo barik egotea da helburua”, adierazidu Iñaki Ziarrusta ikastaroaren koordinatzaileak.BilboEszenak euskal antzerkia zabaldu etaeuskararen erabilera bultzatu nahi ditu ikastarohonen bidez, baina, antzerki-testuak interpretatzerakoanhizkuntza baino gauza gehiagohartuko dituzte kontuan: “Gure lehenengo premisakomunikazioa da eta hizkuntza baino kontugehiago sartzen dira komunikazioan. Pausak,etenak, hasperenak, aharrausiak, doministikuak...Komunikazioaren parte dira eta bideratudaitezke hizkuntzaren partetik -dio Ziarrustak-;ez dugu lantzen gramatika edo ondo idatzitadagoen, baizik eta antzerkiko transmisioa”.

Antzerkigintzan 20 urteko esperientzia luzeaduen Iñaki Ziarrusta antzezle, zuzendari, eszenografoeta itzultzailearen koordinaziopean,zortzi lagun biltzen dira ostegunero euskal testuengainean lan egiteko. Haien lanbideetan testueninterpretazioa beharrezkoa dutenak diraguztiak eta komunikazioaren ezaugarri eta eraginkortasunalantzen dituzte antzerki-testuakinterpretatzen ikasteko. Tailer praktiko gisaantolatu da ikastaroa, horregatik parte-hartzehandia dago eta guztien iritzi, ekarpen zein proposamenakhartzen dituzte kontuan. Ikasleekberaiek eramandako testu eta liburuak izatendituzte aztergai; “batzuk, lantzen ari diren testuak,eskuartean dituzten obrak edo orain delagutxi egiten ibili diren obrak ekartzen dituzte”,azaldu du koordinatzaileak.

PRESIOA GAINDITZEKO TRESNAK Euskaraz egindakoantzerkia ikustera doazenak, antzerkiazgozatzera baino, testuak aztertzera doazela ustedute ikastaroko parte-hartzaileek. “Gaur egun,arauen eta akademiaren presiopean bizi gara. Ez da Euskaltzaindiak eragiten duen presioa,baizik eta guk geuk geure buruari eragiten dioguna.Egoera denak eroaten gaitu aztertzerazelan hitz egiten dugun”, zehaztu du. Euskararenjoan-etorria antzezleei dagokienez, euskararenerabileran “hanka sartzeko eskubideosoa” eduki behar dutela deritzo koordinatzaileak:“Ez dugu presio hori sufritu behar, presiohori baldin badaukagu mugatuta daukagu gureinprobisatzeko askatasuna. Jolasteko askatasuna,berba berriak asmatzeko askatasuna etaume batek daukan askatasuna galtzen dugu presiopean”.

Presio hori gainditzearren, komunikazioa hartudute hizpide eta koordinatzaileak bezala, parte-hartzaileek ere komunikazioa beste gauzaguztien gainetik dagoela deritzote. Hala ere, horiondo bideratzeko denbora gehiago behar dutelauste dute. “Argi daukat testu hauek askozgehiago landu behar direla eta hilabeteak behardituzula lantzeko, hitzez hitz, esaldiz esaldi, bainaez dago denborarik”, aitortu du partaideetakobatek.

Ekainera arte luzatuko da ikastaroa eta bertaratzearidagokionez, nahiko librea dela adierazidu koordinatzaileak. “Ikastaroa ez da gaurtikekainera arte, jendeak asteka hartu dezake.Beti lan egingo dugu, work in progress modukogauza bat da. Guk beti lantzen ditugu testuak,berdin da orain zatozen, hurrengoan edo bestebatean. Ez duzu funtsezko ezer galduko”. Denaden, zenbat eta klase gehiagotara joan, orduaneta tresna gehiago eskuratuko dituzte partaideek,ikastaroari esker gero beren kabuz lan egitekoirizpideak beregatuko dituztelako, hainzuzen.