BERTSOLARITZAREN ezaugarri nagusietakobat da buruz buru jardutea,tabernan edo plazan batak besteari adarrajotzea. 30eko hamarkadatik hasitaantolatzen diren txapelketetan ere, oholtza gaineanbertsolari gehiago egon arren, bakarka lehiatuohi dira. Hala ere, taldekako modalitatea ez dagauza berria, urte hasiera honetan batera suertatudiren Arabako Koadrilla artekoak eta NafarroakoBardoak 2012k, bertso molde hori zaleenbegietara ekarri duten arren. Arabako BertsozaleElkarteko sustapen eragileak, Asier Lafuentek,onura ugari ikusten dizkio taldeka lehiatzeari,batez ere Araba moduko herrialde batean, “jendeberriak parte hartzen du, baita alde batera utzitazeukaten batzuek ere bai”.
Izan ere, berezitasun ugari dauzka ArabakoKoadrillaarteko Txapelketak. Talde bakoitzak,bertsotan ez ezik, antolakuntzan ere lagundubehar du eta, beraz, ingurukoen parte-hartze aktiboaezinbestekoa da. Saio bakoitza ikuskizunberritzailea izaten da, abesteaz gain, antzeztu egitendituzte bertso batzuk. “Entzuleek ere ondoerantzuten dute, badakite txapelketa herrikoiadela, oso izpiritu parte-hartzailea dauka eta kutsatuegiten da hori”, dio Asier Lafuentek.
Oraingoa, bigarren edizioa du Arabako Koadrillaartekoak eta, Nafarroan, aurten ekin diote taldekakoenabenturari lehenengoz, Bardoak 2012izenarekin. Herrialde biotan, lehendik egon dirabanakako txapelketak baina bertsolaritza indartzekopausu bat harago joan behar zelakoan zeudenantolatzaileak. “2009koArabako Txapelketarenondoren hausnarketa bat egin zen”, oroitzendu Lafuentek, “parte-hartzea errazten zuen formatuberri bat behar zen, herrikoiagoa”. 2010ean,hortaz, Koadrilla artekoaren ibilbidea hasi zeneta, orduko arrakasta ikusita, aurten bigarrenezdator, berrikuntza batzuekin: Esaterako, batbatekoanaritzen diren taldeek saio bana antolatubehar dute. Bat-batekoan, bost eskualdetako ordezkariak daude, baina ida-tzizkoan, Arabakozortzi eskualdeetakoak batu dira, Trebiñu barne.
Modalitate biak kontuan hartuta, 38 talde eta 300lehiakide dira. “Astindu handia da Arabakobertsolaritzarentzat baita gizartearen eta euskararenarloan ere, herrien arteko harremanak,eskualdeen sentimentua indartzeko...”, dioLafuentek.
BAT-BATEAN EDO IDATZIZ Sailkapen faseak etafinalaurrekoak jokatu dira orain arte eta, gaur,finalaren unea iritsi da.Koadrilla artekoa modalitatebitan banatzen da, bat-batekoa eta idatzizkoa.Jendaurreko txapelketetan ohikoa denbat-bateko jardunari aurrez prestatutakobertsoak gehitu dizkiete, parte-hartzearen izenean,Asier Lafuenteren arabera: “Jendearenaurrean kantatzea zaila da, abilidadea behar da”.
Taldeka kantatzeak animatzen ditu batzuk, bainaidatzizkoan aurkeztu ahal izateak askoz koadrillagehiago erakarri ditu, “bertsoak idaztekogaitasuna dutenak askoz gehiago dira eta osogozagarria da”. Bertsoak aurretiaz prestatutadaudenez, kantatzen dutena antzeztu egiten dutetaldeek eta ez da arraroa parte-hartzaileakmozorrotutaagertzea, saioak jai giroan egiten baitira.
Bestalde, Koadrilla artekoan parte-hartzeabultzatzeak, onurak dakartza Arabako bertsolaritzarakooro har. Asier Lafuentek azaldu digunez,“2009an, Arabako Txapelketa Nagusian 18lagun aurkeztu ziren, eta 2011n, 31”. Are gehiago,epaile, gai jartzaile eta aurkezleen kopuruaere handitu egin denez, era guztietako saioakantolatzeko aukerak ugaldu dira eta, aspaldikopartez, Araba herrialde autonomoa da epaileenarloan, hau da, txapelketetako epaile guztiak bertakoakdira.
Honenbestez, Arabako bertsolaritzaren loraldiaagerikoa da eta Koadrilla artekoak badauka eraginikhorretan, zalantzarik gabe. Zoritxarrez, oroez da urre eta Gasteizko Udalaren erabaki batekkolokan jarri ditu Arabako Bertsozale Elkartearenegitasmoak. 2008tik hiriburuan bertsogintzasustatzeko zeukan hitzarmena bertan beherauztekotan zela iragarri zuen Udalak ez aspaldi.Aurten 30 urte beteko dituen Gasteizko bertsoeskola, zazpi ikastetxetan bertsolaritza lantzea,bertso-jaialdiak eta txapelketak, dena airean geratuzen. Gizartearen presioari esker, badirudi GasteizkoUdala, erabakia hobeto hausnartuta, norabideazuzentzeko prest dagoela. Beraz, ArabakoBertsozale Elkartea, hitzarmena luzatu etaetorkizuna bermatzeko bidean da, aurrekoarekinalderatuta %20ko murrizketa egongo bada ere.Dena dela, azken 30 urteotan bertsogintzan egindakoberebiziko ahaleginaz konturatzeko balioizan du sustoak, eta datorrenari indarrez begiratzeko.Asier Lafuentek ziurtatu duenez, “indarrakhandik edo hemendik aterako genituzkeaurrera egiteko, ez daukagu dudarik”.