HIZKIEN eskalea poesia liburua MikelAlberdi azpeitiarraren lehen lana da.Kaosari ihes egin beharrean, bertaratuegin da bere hitzekin. Bere bizitzabeldurraren gainean ez baitu eraiki nahi eta,bere ustez, “bidaiarik aluzinanteena norberarenbarruan habitatzen hasten garenekoa” da.Adiskidetasuna eta elkarlana oinarri, liburuadohanik banatu egin du, askatasunari zor ziolakoan.

Poesia liburua da zure lehen lana. Ez duzu bideerrezenik hautatu…

Asko kostatu zait nigandik pasatu eta forma hartzenduen zera hori espresatzea. Horretarako poesiakabantaila asko ditu. Mementu bereziak erebadira. Nik Oscar Wilden De Profundis liburuairakurtzen ari nintzela garbi ikusi nuen argitaratzearena.Zerbait esan nahi nuen, nahiz eta garbiere ez jakin zer, eta urteetan idatzitako olerkieiforma ematea erabaki nuen.

Hiru geltokitan banatu duzu liburua…

Geltokiak arnas-lekuak dira, erreflexio lekuak.Geltokietan, hainbeste maite dudan RobertWalserrekpsikiatrikotik ateratzen zenean orduasko ematen zituen. Eta, geltokian, Carl Seelingnekinelkartzen zen. Nik geltokiak nire gorputzeandauden hiru indarrak espresatzeko sinbolomoduan hartu ditut: jaiotzaren, gerrateen,gaixotasunaren eta desagertzearen izua. Geltokihorietatik abiatzen naiz zerbait ulertunahian, eta, gero, bueltatu egiten dut, atsedenapur bat hartzera.

Maitasuna, beldurra eta hitzak. Batera ematenohi dira?

Bai, horrela da. Ideiak eta emozioak aldatzendoaz, gorputza zahartzen da... Eta, hala eta guztizere, naizenaren perzepzioa badut, zehazki horizer den jakin gabe. Askotan, esaten dugun guztiakhurrengo mementoan ez du zentzurik. Halaere, hizkuntza bizitzaren kaosari irtenbide bilatunahian dabil. Biziraupena bilatzen, gizarteasortu dugu. Baina, bizitzaren kaosari ihes eginbeharrean, bertara gerturatuko bagina, zeraurkituko genduke? Horrela bizi dut nik poesiarenerronka.

Heriotza nonahi aurki daiteke lan honetan. Beltzkolorekoa ikusten al duzu bizitza?

Bizitza eta heriotzaren arteko bereizte hori osokulturala da. Bizitza beldurraren gainean eraikidugu. Eta badirudi sufrimentuaren gaineaneraikitzen saiatu garela gainera. Ez dakigu aguresaten, ez dakigu harremanetan sartzen eta irtetzenminik egin gabe... Zorionez, arranguarengizarteari aurre egiten ari diren mugimenduinteresgarriak ikusten ditut, eutanasiaren aldekoak, hedonismo humanitariokoak, musika,dantza edota alaitasunaren gainean ekonomianahiz egitura politikoak antolatu nahi dituztenak.Islandian ematen ari den prozesua ere bertankokatuko nuke. Horrexegatik, nire olerkietanheriotza altxor estetiko bat bilakatu nahi izandut. Bere indar tragikoa gutxitu nahian edo...

Bidaiatzearen aldekoa zara….

Bai, asko bidaiatu dut.Australiatik Patagoniara,Himalaiatik Estatu Batuetara, NoruegatikHegoafrikara. Oso gogoko ditut basamortuak.Hainbeste kanpo estimulorekin bizi gara zereneta basamortuetan izatearen indarra errazagoaurkitzen dudan. Baina, hala ere, bidaiarik aluzinanteenanorberaren barruan habitatzen hastengarenekoa da.

Zelakoa izan da Lurdes Larrañaga marrazkilariarenkolaborazioa?

Lurdesek egindako lana goraipatu nahi dut.Aspaldiko lagunak izanda, nere hitzak inork bainahobeki marraztu zitzakela pentsatu nuen.Zentzu horretan, liburu hau adiskidetasun historiobat ere bada. Olerkiak beste indar bat hartzendute, eta bere marrazkiek bizi propioa dute.

Liburua ezin da ulertu elkarlanetik at. Nolabaitelkarrekin sortzea eta konpartitzea gizakiarenezaugarria da, eta, guk liburua jendearekinkonpartitu nahi genuen, horrexegatik debaldebanatu izan da. Badakit ez dela ohikoa, baina utopiaapur batek edertzen du egunerokoa.

Autoedizioa aukeratu duzu…

Autoedizioarena, liburua oparitzeko izatea, askatasunarizor genion, merkatu sakratuan besteirizpide batzuk nagusi badira ere. Eskertzekoada ere DROMestudiokoek maketazio eta liburuprodukzioan egindako lana. Olerki errezitaldimusikatuak eman izan ditugu, lagunartean,Errioxako Labraza herrian eta Bilboko LATALLER galerian. Eta liburua, formatu fisikoan,dagoeneko agortu da. Dohainik edonork deskargatunahi badu, sites.google.com/site/hizkieneskaleahelbidera jotzea besterik ez du.