DANTZAREN irakaskuntzaz hitzegitea gustatuko litzaiguke, bainatamalez, oraindik ere, irakaskuntzahitz potoloegia da guretradiziozko dantzaren errealitaterako.Gezurra badirudi ere, 2012. urteko EuskalHerriak ez du goi mailako dantza irakasleeneskolarik. Atzera begira, gure dantzaknola heldu zaizkigun aztertzerakoan, transmisioaridagokionez, soiltzearren (asko),hiru aro ezberdin aipatu daitezke:
1- Batetik, maiz idealizatzen dugun dantzamaisu handien aroa, eta dantzaren tradiziozko-berezko transmisioarena. Ezaugarriak:a) dantza maisu-musikari espezialistarenfigura; b) espezialista izateak zekarrennolabaiteko profesionalizazioa; c) dantzakinguruan (kulturan-gizartean) zuen indarraeta funtzio garrantzitsua, bai erritualetaneta bai gizarte-dantzetan edota erromerietan;d) horren ondorioz, inmertsioz, berez,autodidakta modura ere ikasten zen.
2- Bestetik, XIX. mendeko iraultza industrialarenondorioz ziztu bizian aldatzenzihoan mundu batek gurera ere aldaketaugari ekarri zituen; eta hori gutxi balitz, XX.mendean sartu eta 1936ko guda zibila etaharen ondorioak... Gure dantza eta musikairaunarazteko eta hedatzeko dantza taldeaksortu ziren. Beraien lan isil, militante, ugari,zintzo eta esku zabalari esker hemen gaudenokzertaz hitz egin eta zertaz aritu erebadugu.
3- Dantzak iraunarazteko asmoz, gure dantzakoholtza gainera eraman genituenean,dantzaren funtzioa aldatu zen, eta dantzakeraridagokionez, ballet edo dantza klasikoahartu genuen eredutzat, “unibertsalagoa”egiteko asmoz. 60. hamarkadan, JuananUrbeltzen eraginez batez ere, dantzanegiteko eta dantza uler-tzeko beste bide batireki zen: berriz tradizioaren iturrietarabueltatzearena. Eta horrela datu bilketa etaikerketa ugari martxan jarri ziren, hor, haneta hemen, gaur egun esku artean darabilgunondare eta jakituriaren oinarri.
Hau guztiaren ondorioz -edo hau guztiariesker-, tradizio aberats eta anitza jaso dugu,dantzari eta musikari sare zabal batekin.Dantza eta musika tradizionala gure identitatearenoinarri bilakatu dira eta gure kulturarenadierazpide nagusietako bathizkuntzarekin batera. Esku artean dugunerronka nagusia, jaso dugun ondarearentransmisioa gaur eguneko gizartearenbehar izanetara egokitzea da