Síguenos en redes sociales:

Nerbioi ibaiaren hegaldia

Nerbioi ibaiaren hegaldia

ALTO egin eta lehertu egiten den likidoa:Nerbioi ibaiaren jauzia, bai, bainabaita txakolinarena ere. Urduñakoplazan edan dezakegu, pintxo batzukjanez, txangoa hasi aurretik, eta NerbioiGaraiko txakolinaren ibilbidea ere jarraigenezake, bisitak eta dastatzeak eskaintzendituzten zazpi upategietatik. Urduñak, gainera,Bizkaiko Erdi Aroko hirigunerik handienadu, baita harresien arrastoak ere, jaureginabarmenak eta Gaztelatik zetozen merkantziakkontrolatzen zituen aduana neoklasikoa,gaur hotel eta bainuetxe dena.

Turismoak, tentazioak eta alferkeriak harrapatubaino lehen, errepidetik Urduñako porturaigoko gara, Araba eta Burgos artekomugara. Kilometro bat beherago, SantiagoMendiko Monumentu Naturalera sartzekopista aurkituko dugu. Bertatik hiru kilometrojarraituz, Parketxera helduko gara, txangoarenabiapuntura.

Hantxe sortzen da Santiago iturria, paisaiakarstikoen joko tipikoetako bat: kareharrizkomendiaren zirrikitu, osin eta galerietatik barneratzenda euria, eta barrunbeak mukurudaudenean, iturburuak azaleratzen dira haneta hemen. Nerbioi ibai jaioberriaren jauzia,hain zuzen, mendialde honetako trukurikikusgarriena da: hilabetetan lehor dago, bainaneguan eta udaberrian, mendiaren erraiekurez gainezka egiten dutenean, Giturriko ahotikerreka jaio, amildegira abiatu eta 270metroko apar eta lurrunezko txirikordamarrazten du airean.

Parketxetik aurrera, ondo seinaleztatutakobide batek Nerbioiko Begiratokira garamatzapagadian barrena. Berreraikitakoharrizko horma batzuk topatuko ditugubasoan: otsoak ehizatzeko erabiltzen zituzten,piztiaren atzetik korrika eta oihuka. Otsoaikaratu eta bi horma lerro horien artera bideratzenzuten, pixkanaka itxi egiten zirenak,inbutu baten moduan, zulo bateraino. 1955anerori zen bertara azken otsoa, baina espezie hau berriz ere azaltzen hasi da inguruotan.Pagaditik irten eta berehala lurra desagertukozaigu oinen azpian: anfiteatro itzelbatean Nerbioi ibaiak salto egiten du, putre,sai zuri eta zapelatzen koreografiekin hegan.Balkoi metaliko bat dago amildegian iltzatutaeta hutsean ia zintzilik: hegan ezin dugunontzatortopedia. Baina hegan egin nahi duenakere badu aukerarik: hormatzar bertikaletakomendi hauek Meka bat dira parapenteak,ala deltak, ultrarinak eta globoak pilotatzendituztenentzat; aukera dago Salbadamendikatea zerutik ezagutzeko, eta ekaineanNazioarteko Aire Jaialdia ospatzen dutehemen. Benetako hegaztien jaialdia, aldiz,etengabekoa da: turismo ornitologikoak geroeta jende gehiago erakartzen du inguru hauetakobehatoki bikainetara, eta Urduñak BirdingEuskadi izendapena eskuratu du, jarduerahoriek sustatzeagatik.

Errekan gora abiatzen bagara, ordu erdi ingurubeharko dugu Giturriko iturbururaino iristeko:hantxe jaiotzen da Nerbioi ibaia, uremariadagoenean behintzat. Eta amildegiarenertzeko bide zorabiagarria jarraitzenbadugu, Esquina Rubén behatokiraino joangaitezke. Bigarren balkoi honetatik, beste pistabatek Parketxera bueltan eramango gaitualdapa behera (guztira, bi orduko ibilbidea).Orain bai, Urduñako plazan pintxoak eta txakolinahartzeko baimena eskuratu dugu.