Síguenos en redes sociales:

Kooperatibak dantzan

Kooperatibak dantzanIrati Atxa

ORAINDIK gogoan dut nire lehenaldia. Ni dantza gelan nengoen.Ez dut gogoratzen zertaz ariginen, egia esan. Badakit musikaeder bat zegoela jarrita, pasodoble bat agian?Eztabaida bat izan genuen jorratzen ariginen gaiaren inguruan, gure artean ohikoadenez. Horrelako batean, bere hitz-jarioaapaintzeko seguraski, berak, bere besoindartsuekin, eskutik heldu ninduen, etabere gorputz sendoaren tartean lotuta gelditunintzen. Musikarekin eta bere nahiekinurtu egin nintzen; ordurarte sekula santansentitu ez nuen zerbait. Berak neraman,berak agintzen zuen eta ez nik. Nere betebeharrabere urratsak jarraitzea, bere proposamenakerraztea eta osotzea. Batzutanbere asmoak susmatu eta aurreratzeko gainintzen, beste batzuetan erabat ustekabeanharrapatzen ninduen. Oilo bat hankaz gorabanintz sentitu nuen neure burua.Horrela edo gogoratzen dut Patxik dantzaneraman ninduen lehen aldia. Ordura arte,bikote dantzetan, beti agintzen ohituta nengoen,eta Patxiren besoetan mundu berri bataurkitu nuen: harremanen mundua dantzan.Geroztik, gai honen inguruan iritziezberdinak eta esperientzia aberasgarriakjasotzen saiatu gara, eta ahal den guztietanikasten.

Bagenekien arren, argiago dugu dantzabikotean lana osagarri dela, inor ez dela inorbaino gehiago. Agintzen duena ez da nagusiaeta kidea morroia, elkar lanean ari dira,bakoitza bere lanpostuan. Agintzen edo proposatzenjakin behar du Bartolok, etaMaritxuk agindutakoa ulertu eta lagunarekinbat egiten. Esan beharra dago,Maritxuren lanak Bartolorenak baino meritugehiago duela sarritan, batez ere zeinagindu eta nola ematen diren ikusita.Konturatu gara, andrazko bikoteetan, emakumeakelkarrekin kooperatiban dantzanegiteko jarrera dutela (seguramente biziarenbeste eremuetan bezala), biak goitik heldueta berdinetik berdinera ekinez. Bainatradizioko esperientziak dio, horrelakoetan,gauza asko egitea konplikatua dela, gehienetan“el uno por el otro la casa sin barrer”gelditzen garelako. Gure dantzaldietan,andrazkoen bikote mordoa izaten dugu.

Horrela, derrigortuta, gelditzen zaigunbakarra bikoteetan, rolen definizioa elkarrekinzehaztea da, zu Bartolo eta niMaritxu, eta parekotasuna lantzeko (emakumezkoenbalore handi bat) roletan txandatzeabehar dugunean. Baina, diot nik, nondaude Bartoloak?