Síguenos en redes sociales:

Lurretik maitasunari kantuz

Jon Gerediaga idazle bilbotarrak ‘Zentaurohankak’poema liburua aurkeztu berri du, azkenlau urteetako bizipenak biltzen dituena, hain zuzen

Lurretik maitasunari kantuzJUAN LAZKANO

LURRERA jaitsi da Jon Gerediagaidazlea (Bilbo, 1975). Bere azken lauurteetako bizipenek eraginda zentaurobaten apatxak bereganatu eta 24 maitasunpoemek osatutako Zentauro-hankak idatzidu. Pamiela argitaletxearen eskutik, BilbokoElkar aretoan aurkeztu berri du bere hirugarrenpoesia liburua. Zentauro-hankak lurrariatxikitako sorkuntza dela esanez aurkeztu duJose Angel Irigarai editoreak liburua. Azalduduenez, sorkuntza berrian Jon Gerediagaklurralde zehaztuagoetara jo du, baina, bere poetikaaldiz, “osotasunaren xerka grinatsuki gaineraizaten” jarraitzen du.

Jon Gerediagak 2004 urtean aurkeztu zuen berelehenengo poema liburua, Fitola Balba,KarpukiTui (Pamiela) izenburupean. Osotasunareninguruko hausnarketa bat eginez, hizkuntzabaten bila ibili zen. Jainkoa harrapatzekotranpa (Pamiela, 2007), berriz, existentzia, bizitzarengozamena eta heriotza nahasten dituenliburua da.Aurreko laneko gaia garatuagoa ekarrizuen bigarren honetan.

Bilakaera pertsonalak eraginda idatzi du Gerediagakhirugarren liburua. Bizitza ikustekomodu lurkoi bat aurkitu du eta azaldu duenez,maitasunari esker izan da. “Liburuaren motorramaitasuna da”, argitu du, “Jainkoa harrapatzekotranpan gauza bera gertatzen zen, bainabeste maitasun mota bat zen, espiritualagoa.Maitasun hau da mundutarragoa, lurtarragoa,zehatzagoa, izena daukana”. Liburua bere emazteIdoiari eskainitako olerkiek osatzen dute eta“maitasun kantu ikaragarria” da Irigarairenustez.

Jorge Oteizaren Itziar, Elegia y otros poemas daGerediagarentzat maitasun poemarik onena:“Oso potentea iruditzen zait, baina niretzakoarazo bat dauka: ez dagoela garaiz idatzita, hauda, Itziarrek ez zuela poema hori irakurri.Horregatik, nik garaiz idatzitako elegia bat eginnahi nuen”. Bere maitasun istorioa mistifikatzeko,Idoiak olerkiak irakurtzeko eta bere bizitzaneragiteko, orain idatzi ditu. “Nik mitoakbehar ditut bizitzeko eta poemaren bidez niremaitasun istorioa mito bihurtzea helburu izandut”, azaldu du.

Hainbat urtez, FTI-Antzerkiola Imaginarioarekinbatera ibili izan da Gerediaga dramagilelanetan. Konpainia honek taularatutako hainbatantzezlanen gidoian hartu du parte, eta berepoemak taula gainean entzuteko parada izanzuen orduan. Antropologian doktore, egun filosofiakoirakaslea da Lauro ikastolan.

ALDAKETA Poesia liburu baten gaia bi indarrenarteko lehia dela deritzo idazleak, bizitza etaheriotzaren artekoa. Eros eta Tanatos jainkoakizan ditu inspirazio iturri nagusi, eta liburuagaraiz idatzita dagoenez, maitasunaren indarragailendu zaiola azaldu du. Izenburuko eta liburuailustratzen duen Odilon Redonen zentauroakbikoiztasun hori iradokitzen du. Zentauroarengizaki alderdia zerura begira dago etaanimalia alderdia, berriz, lurrean kokatzen da.Irigaraik azaldu duenez, lokatzetan, baina bihotzaeta burua beti argi, beti hegan duena da.Naturari egindako erreferentziak ere ugariakdira liburuan. Izan ere, Gerediagak lurraridagokion alderdi hori onartzea lortu du azkenlanarekin.

LEXIKO PROPIOA Poesia izendatzeko hiztegi aberatsaerabili izan du beti, baina, aurreko liburuekinalderatuz, honetan olerki luzeagoak sortuditu. Ondutako ibilbide poetikoaren barne,Gerediagak lexiko propioa sortu duela deritzoIrigaraik. Bizitzan izan dituen aldaketen ondorioz,hitz jarioei askatasuna eman eta bere idaztekomodua ere aldatu baita. “Poemak, formaaldetik, hitz jarioari askatasuna ematen ziotenakizan dira gehienak eta ikusi dudanean -duelagutxi izan da hau-, forma hori apur bat aldatzenzela eta poema berriak zertxobait ezberdinakzirela bukatutzat eman dut liburua”, adierazidu Gerediagak.

Azken olerkiek hilkortasunaren patua onartueta lurtarragoa bihurtu den Gerediaga islatzendute. Lehenago zeukan desesperazioa bereemaztearekiko maitasunaren bidez isiltzea lortudu, eta oinarrituagoa den liburua egin du.“Ez du esan nahi zeru lurrei kantatzen ez diedanik.Kantatzen diet nire maitasun haragizkoarenbidez -argitu du-, oraingoan komatxoartean hilkor bihurtu naiz”.