Síguenos en redes sociales:

Topografia artifiziala

Nerbioiaren itsasadarra bor-bor dagoBarakaldo inguruan. Galindo ibai-ahoareneta Arrontegi zubiaren arteko eremu zabala,gutxi arte industriak erabat beteta zegoena,guztiz eraldatzen ari da. Hiri-eraberritzeprozesu horren emaitza da Pormetxeta plaza

Topografia artifiziala

Arakaldarrek ezin izan dute azken urte hauekarte itsasadarraz gozatu, hiru oztopo nagusizirela medio: Labe Garaiak, trenbidea eta topografia.Industriatzarraren desagerpena etagero, beraz, trenbidea eta maila-aldaketa ziren konpondubeharreko arazoak. Pormetxetako plaza funtziogarrantzitsu horiek betetzen laguntzeko sortu da, besteakbeste, goiko hiriguneko Pormetxeta kalea etabeheko itsasadarreko Bizkaiko Labe Garaiak hiribideaarrapala-segida baten bidez lotzen baititu, trenbideairagan ondoren.

Dena ez da berria, ordea, ia 3 hektareako Pormetxetakogunean: zutik utzi eta birgaitu egin dira BizkaikoLabe Garaiak enpresaren bulegoak biltzen zituzten bieraikin, 1911n eta 1946an Manuel Maria Smith Ibarraarkitekto ezagunak diseinatu zituenak. Plaza berrikoarrapalek bi eraikinok inguratzen dituzte, besarkadaarkitektoniko baten moduan. Arrapalak, gainera, lokalkomertzialen estalkiak osatzen dituzte, 2.300 m2-ko azaleradutenak, egiazko magal hornituak osatuz.

Arrapalen amaieran altzairuzko zuhaitzak daude, basoartifizial bat eratuz, non barakaldarrek atseden hartueta jolastu daitezkeen. Etorkizun gertuan, 20 solairukodorre zeharrargi bat altxatuko da alboko orubean, etxebizitza,bulego eta komertzio gehiago bilduko dituena,plazari hiri-erreferentzia handiagoa emanez.