EDOZEIN artista hiltzen denean,berehalakoa izaten da laudorio-sorta,ahobatezkoa goraipamena. Aldiz, artistahorrek berak (pertsona orok, beharbada),bere bizitzaren azkenean errepasoa egitenduelarik, alde batean jarriz gauzatutakolanak, lorturiko emaitzak, jasotako uzta, eta besteanmamitu gabeko ametsak, proiektuak etailusioak, errazago aterako du ondoriotzat berebizitzaren balantzea porrota izan dela. Frakasoarenmingostasun hori oso garbi zeukanAntton Ezeizak. Donostia eskuindar eta erdaldunbatean hazi zen Ezeiza; zentzu kritikoak edoetikoak antifrankista bihurtu zuen, edertasunarenbilaketak zinegile, bere umetako lagunElias Querejeta bezala. Gazte ausart, argi etasortzaile zela, Madrilen nabarmendu zen zuzendarigisa, eta aldi berean PCEren inguruan hasizen lanean.

Ezkertiartasun hori itxurazkoa iruditzen zitzaionordea, edo txikitako euskalduntasunerauziaren mina sentituko zuen; horrek eramanzuen euskal erresistentziarekin kolaboratzera(zerikusirik ez Querejeta beti espainolarekin),eta horren ondorioz Mexikora erbesteratu.Franco hilda Euskal Herrira itzuli zenean, garbizeukan Ezeizak zer egin nahi zuen, pertsonalkieta kolektiboki: Euskal Zinema Nazionala sortu,Euskal Herriaren askapen eta eraikuntza prozesuarekinbatera, berak loturik ikusten baitzituenarte-lana eta kontzientzia soziala. Proiektualdi berean apal, anbizio handiko eta ongi pentsatubati ekin zion: Ikuska film dokumental laburrensorta, eta argi ezarri berauen izaera, baldintzaeta ezaugarriak: euskal zinemak euskarazizan behar zuen, bertako jendeak egina(teknikari eta artistak trebatzeko ere balio beharzuen), eta gaien aldetik ere pil-pilean zegoenherriaren sentimenduekin bat egingo zuena.Laboraleko Luis Iriondoren babesarekin (gizonhorri ere aitortu beharko zaio egindako lan guztia),70eko hamarkada amaiera eta 80ko hasierabitartean hogei bat labur sortu ziren, Ezeizakkoordinaturik, hainbat gazteren trebaleku izangozirenak: Uribe, Armendariz, Olea, Agirresarobe,Elorriaga, Berasategi, Bakedano, Izagirreeta beste asko ageri dira kredituetan, ondokourteetako zinemaren protagonista izango zirenak.

Gauzek, baina, ez zuten hartu Ezeizak nahizuen bidea. Euskal zinema nazionalaren ordez,Cine Vasco -a sortu zen 80ko hamarkadaren erdialdean,Jaurlaritzaren laguntzaz: Uriberen Lamuerte de Mikel, Olearen Akelarre , ArmendarizenTasio ... Euskal gai eta estetika bazeuden hor,nolabait, baina uko egin zitzaion euskaldun izaerari(bikoizketa txepelen bitartez makillaturik);herri aske bat eraikitzeko proiektua ere urardotuageratu zen (ez dira aparte ibiltzen prozesupolitikoak eta artistikoak), eta, azkenbatean, porrotaren sentipena geratu zitzaionEzeizari, bloke komunistak eta hari loturiko ideologiakerreka jo zutenean areagotua.

Munduak jiraka segitzen du ordea, ezer ez dabetiko. Ezeizaren asmo kolektiboak beste garaibatekoa dirudi, euskal gizartea asko aldatu da,zinema egiteko moduak ere bai. Gaur egun erezaila dago zinema egiten, baina, pentsatzen jarrita,zinema erdaraz egin nahi zutenak Madrilerajoan dira denak, eta hemen lanean ari diren sortzailegehienak (Altuna, Esnal, Almandoz, Arregi,Garaño, Goenaga, Rayo, Gabilondo, Gorritiberea,Rueda, Elortegi, Olasagasti, Martinez,Elordi...), dena delako arrazoiengatik, euskarazari dira. Seinale, Ezeiza ez zebilela hain oker, etaporrotak ez direla inoiz erabatekoak.