ANTZAK irakastea baino, dantzanirakatsi nahi dutela argi utzi dutePatxi Laborda iruindarrak eta SabinBikandi galdakoztarrak. Aiko taldekoirakasle hauek pozik, animotsu eta gogotsu sentitzendira egiten ari diren lanarekin. Dantzazaleeigorputza mugitzen irakatsi, musika interpretatueta harekin harremanetan jarri ahal izatekobaliabideak eskaini eta dantza eginez gozatzenjakinaraztea da taldea sortu zutenetikburuan darabiltzaten doktrinak.
Hasiera batean, erromerietan ezagutza faltasumatu eta, horri aurre egiteko, taldea osatzeadeliberatu zuten. Baina horrekin batera, bestekezka bat ere izan zuten: plazan, musikari etadantzarien arteko harremana hautsita zegoelaikusita, egoera zuzentzeko une egokia zela iritzizioten. Benetako erromeria gauzatu ahal izateko,bi pieza klabe horien arteko konexio faltariirtenbidea bilatu beharra zegoen. Hala hasizen Aiko taldea orain dela bost urte inguru. Antzinakoerromerien xarma berreskuratunahian, irribarrea berriro plazan sartu nahian.Aikoko dantza irakasleak beren ezagutzak plazaratzekonahia erakusteaz gain, beren programazioberriaren oinarriak azaldu dituzte. Etadenen gainetik Dantzaldi Ibiltaria ekimena, besteurte batez, martxan jarri izana azpimarratudute. Kaleko jendeari dantza tradizionala gerturatzeaeta irakastea da haien erronka nagusia.
Dantzaldi Ibiltaria abiarazi zutenean, programazioakPlateruena Kafe Antzokian egitenzituzten eta erromeriak eta bestelako tailerrakizaten zituen ardatz. Baina aurtengo ikasturterakoberrikuntzak izango direla aurreratu dute.Jota-Fandango mintegian eta dantzaguneetanbatik bat. Aipatu mintegia izango da ikasturtehonetarako aurkeztu duten monografikoa, etaez da zoriz izan: “Jota aukeratu dugu batez ereoso ongi islatzen duelako taldearen izpiritua”,azaldu du Labordak.
Jotaren oinarrizko egitura erritmiko eta koreografikoezgain, askatasunez inprobisatzen irakatsinahi dute. Hori egiteko, bada, dantza tradizionalarenzimenduak ondo ulertu behar diraeta erromeriekin soilik hori lortzea “ezinezkoa”dela aitortu dute. “Jendea ikasitakoaren fotokopiaegiten saiatzen da erromerietan, eta Jotahori baino askoz aberatsagoa da”, esan duLabordak. Jotaren erraztasuna ere aipatu dutartean: “Oso hedatua dago eta erraza da ulertzeasistema moduan”. Helduentzat eta gazteentzatbideratutako mintegia izango da etazerotik irakasten hasiko dira. “Askotan dantzaegiten duenak ez du esan nahi bere soina kontrolatzenduenik”, dio iruindarrak. Oinarrizko jakintza dutenentzat ere zerotik hastea ez zaielagaizki etorriko gaineratu du. “Nahiz eta mailaaltua izan beti dago zer edo zer ikasteko”.
Dagoeneko herri batzuetan Jota mintegiarengaineko aurkezpenak egiten hasi dira. Irakasleekikastaro honen inguruko oinarriak etaideiak azaltzeko antolatu dituzten murgiltzesaioakizan dira. Ikastaro monografikoa, baina,2011ko urritik 2012ko ekainera bitartean gauzatukoda, larunbatetan (hilean behin), goizeko10.00etatik 13.00etara bitartean. Urriaren 15eanhasiko da ikastaroa Zarauzko Aritzbatalde kiroldegianeta dagoeneko jende andanak eman duizena Jota-Fandangoan murgiltzeko asmoz.
DANTZAGUNEAK JAIO DIRA Ikasturte honetarakobeste berrikuntza bat aurkeztu dute DantzaldiIbiltariaren programazioan: Dantzaguneak.“Dantza praktikatzeko esparruak izangodira”, azaldu du Bikandik. Dantzazaleek ikastaroetanikasi duten guztia praktikan jartzekoaukera izango dute asteroko topagune horietan.Saio hauetan, oinarrizko jakintzak dituztendantzazaleak bilduko dira eta dantza egitekoaukera izango dute. Asteroko saio hauekhile honetan hasiko dira baita ere eta, moduberean, 2012ko ekainera arte luzatuko dira. Alabaina,eta ikastaroarerkin gertatu ez bezala,asteroko saioak antolatu dituzte egitasmo honetarako.Aipatu berrikuntzetaz aparte, aurreko jarduerenosagarri bilakatuko diren erromeriak ereizanen dira aurtengo programazioan. Aiko taldeakhileroko dantzaldi-erromeria egitenjarraituko du Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.
“Oso leku zentrala dela pentsatzendugu”, esan du galdakoztarrak. Erromeriahonetara jende asko hurbildu ohi da eta “giroona” sortzen dela azpimarratu du Sabin Bikandik.