Kultur ekitaldi desberdinak gaur eta bihar Araban
Gaur, Bengolarra parkean, Sarini Zirko konpainiak, ‘Txoriak txori’ interpretatuko du
- Vital Fundazioak antolatutako Vital Araba Zehar programazioaren barruan (93 kultura-programazio antolatu zituen), uztaileko programazioa amaitu da asteburu honetan. Bi ekitaldi kultural izango dira gaur eta bihar, abuztuko programazio berriari hasiera emateko.
Hala, XVII. edizioak Ondategin eta Pobesen agurtuko du uztaila eta abuztuan Pobes, Lantziego, Villanañe, Ekora, Okondo, Armiñon, Mañueta, Navaridas, Berantevilla eta Sarria bisitatuko ditu berriro. Esan bezala, gaur Ondategiren txanda izango da. 20:00etan, Bengolarra parkean, Sarini zirko konpainiak Txoriak txori interpretatuko du. Familiarentzako ikuskizun bat da, lengoaia unibertsala, poetikoa eta dibertigarria duena. Pertsonaia emozio desberdinetatik igaroko da, eta umorearekin jolastuko da, beti bere bidelagun bereizezina izango den txoritxo batekin batera. Uztaileako Vital Araban zehar programa bihar amaituko da, Pobesen egingo den emanaldiaren eskutik. 22:30ean, Goiti tabernako plazan, La pulga y compañía flamenko koadroak egingo du agurra. Ekitaldi hauek bukatuta, Lantziegok eta Villanañek hartuko dute lekukoa abuztuan, Vital Fundazioaren programan azaltzen denez.
Temas
Más en Cultura
-
Las bandas que subirán al escenario del Azkena Rock Festival 2026
-
Aitana Sánchez-Gijón, Imanol Arias y Toni Acosta, protagonistas de la temporada de la Red Municipal de Teatros
-
La exposición 'Izango balitz, baina ez bada' de Jenni Alvarado llenará Zas Kultur
-
El mánager de Robe denuncia falsos homenajes con ánimo de lucro tras la muerte del músico