Zuloa Irudiak erakusketa berria hartuko du egunotan
‘Desde el Abismo’ erakusketaren inaugurazioa bihar izango da, edukiera mugatuarekin
- Zuloa Irudiak Desde el Abismo izeneko erakusketa hartuko du bihartik aurrera. Inaugurazioa bihar izango da eta bertara joateko gonbidapena behar da. Erakusketa larunbatetik aurrera egongo da zabalik, atzo hedabideetan jakitera eman zutenez. Desde el abismo hasi zen Hala bedi Irratian duela zazpi urte, musika saio gisa, “musika ia entzuten ez bazen ere”. Zuloa Irudiak umorez azaldu duenez, “gidariek erabaki dute beste aurrera pauso bat ematea beraien ibilbidean erakusketa baten itxura emanez”. Umore ukitu horrekin berarekin erantsi dutenez, erakusketa honetan “sortzaileen ilustrazio psikotronikoak eta collage lotsagabeak elkartzen dira, mundu hobe bati dimentsio arteko atari bat irekitzeko asmo sendoarekin. Ziur aski kakazaharra izaten jarraituko du, baina Iker Jimenezek gobernatuko du”.
Temas
Más en Cultura
-
Fallece la actriz Rocío Bernal a los 49 años
-
“Ha sido muy bonito acompañar a ‘Los domingos’ en todo lo que ha pasado. Lo he sentido como una especie de caricia”
-
Los Rolling Stones confirman el título de su nuevo disco, 'Foreign Tongues'
-
Fallece Cruz Novillo, el diseñador detrás del logo del PSOE, Renfe y Correos y la bandera de Madrid