Kongoko Errepublika Demokratikoari buruzko hitzaldia
Vital Fundazioa Kulturuneak hartuko du hitzaldia bihar eta Idoia Morenok emango du
- Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea 5, Dendarabako 1. solairua), bihar Kongoko Errepublika Demokratikoaren egoerari buruzko hitzaldi bat egingo da. 19:30ean hasiko da eta Idoia Morenok emango du, herrialde horretan lanean diharduen Jambo Congo GKEren presidenteak.
Izan ere, hilaren 2tik aurrera, Vital Fundazioa erakusketa-zentroa (Posta 13-15) Mugarik gabeko Koloreak plataforma osatzen duten hogeita hamar artista gasteiztarren talde-erakusketa eskaintzen ari da. Elkartasun-jarduera da, eta oraingoan, Jambo Congo GKE gasteiztarrak Kongoko Errepublika Demokratikoan egiten duen lanetara hurbildu dira. Jambo Congo Kongoko Errepublika Demokratikoko zenbait biztanleren garapen integralean lan egiten duen tokiko GKE bat da. Funtsean, emakume, gazte eta haurren bizimodua hobetzeko proiektuetan murgilduta daude, Sud-Kivu probin-tzian, Ruandako mugan. Haien proiektuek premiarik larrienak konpondu nahi dituzte: lehen hezkuntzako eskola, bat amatasun eskola bat edo institutu bat eraikitzea, nahiz ura ekartzea edo putzu bat irekitzea, edo osasun-zentro bat altxatzea. Jambo Congok Hermanas del Divino Maestro erakundearekin elkarlanean dihardu bertan. Ahizpa misiolari horien artean gasteiztar batzuk daude, eta horietako batzuk berrogeita hamar urte baino gehiago daramatzate han. Hitzaldian, gauzatzen ari diren proiektuak azalduko ditu GKEko presidenteak.
Temas
Más en Cultura
-
Udaberriak dakarren loraldi goiza
-
El mundo de las letras lamenta la muerte de Paul Auster
-
Muere el escritor estadounidense Paul Auster a los 77 años por un cáncer de pulmón
-
“Puedes hacer música durante un tiempo y acertar. Pero que la gente te siga durante 20 años, es algo que no se puede describir”