skok, guztiok ez esatearren, Eganen kontzertuak udarekin erlazionatu ohi ditugu. Xabier Saldiasek gidatutako taldearen edozein abesti (edo bertsio) aproposa litzateke, beraz, zutabetxo honetan komentatzeko. Oraingoan, ordea, lurralde eta garai ezberdinen arteko lotura proposatuko dugu. Bilintxen Behin batian Loiolan bertsoak musikatuz Loiolan jai jai abestia grabatu zuen Hemen gaude diskoan. Horretarako, John Denver-en Annie's song abestiko melodia erabili zuen Eganek. C.D.