HERRIJERI Emon Arnasaelkarteak urterik urtedakar Bizkaiko kostaldera?hain literarioa denEako urbazterrera? poesia apur bat,gogoetarako aukera bat. Gero ErramunLandak ilustraturik argitaratuohi ditu harribitxi zenbait, Zaldiarriizeneko bilduman, ahaztu ez dadinpoesia amiñi hori, ahaztu ez daitezengogoetak utzitako printzak. Argitalpenotankondentsaturik geratzen daEako egotaldiaren intentsitatea, hangomusika, lagunartea, patxada.

Zaldiarri bildumako 9. zenbakia lurrarieskaini diote, zentzu zabalean eskainiere: “Lurraren gaiaren inguruangozatzera eta pentsatzera etorri zaretePoesia Egunetara, eta bururatu zaigugaurko gure poeta zenbaiten ideiaketa doinuak ekartzea liburuxka honetara,gogoratu gaitezen azken urteotannora mintzatu diren oraintxe bainolehen lurra gaiari buruz”. Izan ere,2018ko Eako Poesia Egunek ardatzizan zuten lurra, lur okupatua, luremankorra, lurraldea. Gaia zabala etamalgua izan zen, eta zabalak eta malguakdira liburu honen irakurketaposibleak ere. Gabriel Arestik ere Eanzeukan etxea, hark idatzia da lurraestali dela etxez eta gizonez, leku batetik bestera jendea eroateko makinez,bizioz eta pekatuz.

Bada, 1966ko Joxe Azurmendiren hitzetatik?“Pobreek lurrik balute?” ?eta poesia aski sozial batetik, non aitarenetxearen aurriak baitziren lurbakar, igaro gaitezke 2017ko MartxelMariskalen Eter euria surrealistara,eta atsegin hartu lurraren geruza guztiekin.Mari Luz Estebanen poemanlurrin bat da, gorputz bat burutik ihesegin duena: “Une horretantxe intimitateakberarekin jada ez dagoenarenizena darama”.

Hagitz dut gozatu ikusirik zelanBizkaiko kostako jende honek bihurtuduen itsasoa lur, eta lurra ur, etaohoratu nau jakiteak nire poema batere sartu dutela antologian. CastilloSuarezek dio bere fineziarekin: “Ezdut balio arrangura isilean eramateko:zure etxerako bidea hartuko dut”.Lizardiren ene lur nerea, EuskalHerria bera da batzuetan lurra antologiahonetan, nahiz hankapeanhareak bezala daukan orain itxurajakin bat, orain ametsaren eitea.Horra Sarrionandiaren galdera beraere: “Baina, itzultzen dena/ abiatuzeneko lekura itzultzen da ala?”.Beste batzuetan lurra ez da aberribat, ez dago zeruaren azpian ere: “ezdut neure larrua eta hezurrak/ bestelurrik behar” (Jose Luis Otamendi,2007). Lauaxetak ere badauka:“Gogoa doa zeru argira, gorputza lurillunera”.

Lurra izan da heriotza, lurra izan dapatua, gure agurra eta itzulera ezerezera.Liburuko poema askotanlurra bera ere ez da ageri zuzenean,inplizituki dator esana. Horregatikera guztietako ikuspuntuak etatonuak eta estiloak eta eiteak kausitukoditu irakurleak. Deskripziotikfilosofiara, kontzeptua literalki hartuada pieza batzuetan, metaforikoada esanahia beste hainbatetan: “Etalurralde promestura iristea berantetsi/behar izaten delako/ (?)/ gerrarikbarik laztanez lekuz aldarazteko/lepoaren geografian diren nazioenmuga-marrak/ (Oi lepoan dirennazioak!: Garondoa, Sorbaldak,/Lepagainak/ Ilargi Hordien Harana/(?)” (Omar Nabarro, 2010).Lurra. Ez nekien nik hainbesterakoemango zutenik liburu honetara luraldatutakopoema hauek guztiek,Eakoek erreskatatuak. Zeruan bezalasentitu naiz, nahiz lurrean.