donostia - “Poema antologia an-tzeztua” bezala aurkeztu zuen atzo Joxe Austin Arrietak (Donostia, 1949) Estalien Gradora bere liburu berria, Txalapartarekin argitaratua. “Aurreko lanen nolabaiteko sintesia da liburu hau”, adierazi zuen egileak, bertan forma berriak bilatzen, jolasten eta esperimentatzen saiatu denak.

Estalien Gradora argitaratzeko lehen pausoak zailak izan ziren; Mikel Soto editoreak liburua plazaratu behar zela uste zuen, baina eurek poesia ez dute editatzen, eta bilduma gabe kaleratzea ez zitzaion guztiz egokia iruditzen. Azkenean, hainbat lagunen babesari esker, propiektua ateratzera animatu zen. “Askotan, literatur eragileek ez dute aipatzen nire lana, baina hor dago, eta aurrera jarraitzen dut”, azaldu zuen idazleak, euskal literaturan . Liburuari dagokionez, “itsusi samarra” dela esan zuen, “baina lagungarri izan daitekela esan didate”.

Hiru agertoki ditu liburuak eta bakoitza hiru ataletan banatuta dago. Estalien gradora izenekoa “fantasia zinetiko” bezala definitu zuen Arrietak. “Antzerki gisakoa da, eta mugimendua eta begirada elkartzen dituena, eta liburuko testuak lotzeko lana egiten du”, azpimarratu zuen. Beste agertoki bat Berbatze enea izenekeoa da. “Autopsikoanalisi tirabiratsua da hau eta izenburu honen baitan jarri ditut nik sortutako poesia gehiena, nire barruko mamuen magnetismoak erakarrita”, azaldu zuen. Azkenik, Zuhandor bidean erlijiora hurbiltze eta aldentzea agertzen da. Agertoki hauetako bakoitza hiru aldiz errepikatuko da liburuan zehar.

Estiloari dagokionez, bere hitz poetiko eta politikoa agertzen dela azaldu zuen Arrietak, eta poesiaren inguruko gogoeta egin zuen. “Askotan esan ohi dute poetok haur handi batzuk garela, eta umeen hitza helduen mundura ematen dugula”, adierazi zuen, baina hori horrela izanda ere, poeten hitzak duen indarra gogoan edukitzea beharrezkoa iruditzen zaio idazle donostiarrari. “Ez dakit nola egin behar zaion aurre poesiari; batzuetan, nirea pixka bat elitista dela esan didate, eta poesia herrikoiagoak duela onarpen hobea”. adierazi zuen. Bestalde, bertsolaritzara hurbiltzen diren poesia ez egiteko esan diote, “eta beste alderantz doan bidea hartzeko”. “Argi dudana da poesiak hausnarketarako gune izan behar duela eta gainera, bertan hitzek ere izaera fisikoa eduki behar dutela, testuak haragia izan dezan”, baieztatu zuen.

Garai ezberdinetako idatziekin osatu du liburua Arrietak. “Guztiak eltzean sartu eta nahastuta atera dira”, onartu zuen. Alde batetik, duela zortzi urte, bere amaren herio-tza zela eta idatzitakoak aberi dira, eta badaude orain dela hamar urteko lanak ere. Bestalde, Estalien gradora, liburuari izena ematen diona, da geruzarik berriena. “Hauez gain, duela 20 urte inguru idatzitako testuak ere sartu ditut lan honetan”.

Izaera ezberdin asko ditu liburuko edukiak, baina bere formak ere zeresaga emango du. Alde batetik, Pazko irlako moaia ageri da azalean, “norberaren mamuen kontrako lana dela adierazten du eta”. Bestalde, barnean lumagorrien eta cowboyen panpinen argazkiak ageri dira. “Ni beti lumagorrien aldekoa izan naiz, biktimen alde gauden gizartea baikara, eta horrek ere liburuaren barnean bere isla du”, azpimarratu zuen.