DONOSTIA. Bilbao Mendi Film Festivalek antolatu du ekitaldia Zineuskadi elkartearen laguntzarekin eta Aizkorri Mendizale Elkartearen eta Beasaingo Udalaren babesarekin.
Zehazkiago, Mendi Tour ekimenaren baitan Beasainen ikusiko diren lau filmak honako hauek izango dira: "Biziminez" (Pablo Dendaluze, 2015, Euskal Herria), "2T on Chamlang" (Karen Hughes, 2015, Espainia), "Piztu" (Iñaki Urresti eta Mikel Urresti, 2015, Euskal Herria) eta "Panaroma" (Jon Herranz eta Gerard Peris, 2015, Espainia).