BILBO. Zinemaldiaren aurreko egunetan preFANTen barruan eskaini ziren zortzi filmez gain programatu diren 50 proiekzio baino gehiagotik ?guztira 130 zine ordu baino gehiago?, lehiaketan parte hartu duten nazioarteko film laburren saioan, Sekzio Ofizialeko hainbat filmetan ?“High Rise”, “Sun Choke”, “Green Room”?, “Rendezvous” lanaren emanaldi berezian eta Ikus-Entzuneko Abentura zikloko hiru filmetan, “Copcar”, “Bone Tomahawk” eta “The Devil’s Pass”, aretoa beteta zegoela zioen kartela jarri behar izan da.

Dagoeneko ohikoa denez, lehiaketara aurkeztutako euskal film laburren aukeraketa izan da ikus-entzule gehien bildu duenetako bat, eta baita Sekzio Ofizialeko 20:00etako saioak ere. Sekzio horretan ia leku guztiak bete dituzten lanak “The Mind’s Eye” eta “Scare Campaign” izan dira.

Halaber, Gonzalo López Gallego zinegilearen “The Hollow Point” lanaren Europako premierea jaso zuen Campos Antzokiko inaugurazio saioa ere ia erabat beteta egon zen. Jende gehieneko egunak, maiatzaren 6a, FANT 22 inauguratu zen eguna, lehenengo asteburua eta asteazkena, maiatzaren 11, izan dira.

Beste alde batetik, 1.600 ikaslek hartu zuten parte FANTEskola programan, eta 800 ikus-entzule joan ziren aurreko astean egin zen PREFANTera.

FANTen edizio honen film irabazlea, Valentín J. Diment zinegile argentinarraren “El eslabón podrido” (Argentina, 2015), ostegun honetan, maiatzaren 19an, arratsaldeko 20:00etan, eskainiko da berriro, Golem-Alhóndiga zine aretoetako 1. aretoan (4 euro).