BILBO. MIN Musika Independentearen Sariak banatu ziren astearte gauean Madrilgo Apolo antzokian, eta Jabier Muguruzak eskuratu zuen Etxepare Euskarazko Disko Onenaren Saria, "Barnasants 2015" lanarekin, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.
Mikel Urdangarin ("MMXV"), Sorkun ("Ziklomorphosia"), Ken Zazpi ("Phoenicoperus") eta U.K.Bill ("Ez Nago Lo") euskal taldeak ere finalistak izatera heldu ziren atal horretan. Sari nagusiak publikoak internet bitartez emandako botoen arabera ematen dituzte.
Beste alde batetik, Belako taldeak Artista Onenaren Saria eta Zuzeneko Onenaren Saria izateko aukera lortu bazuen ere, ez zuen azkenik saririk eraman. Hala ere, Mungiako taldeak bere kantak jendarteratu zituen galan eskainitako emanaldian.