NAFARROA. Giusepe Verdiren Nabucco opera, Va, pensiero bere koru entzutetsuarekin, Baluartera helduko da datorren apirilaren 14an eta 16an, egungo eszena zuzendari nabarmenenetarikoa den Emilio Sagiren esku. 2016ko otsaila ? maiatza denboraldiaren baitan ikusi ahalko den Nabucco, Baluarte Fundazioa, Oviedoko Opera, Theater St. Gallen (Suitza), Palmako Antzoki Printzipala eta Gijongo Jovellanos Antzokiaren arteko ekoizpena da eta iragan urrian Oviedoko Campoamor Antzokian estreinaldi arrakastatsua lortu zuen.
Babilonian hebrear erbestaldiaren historia kontatzen duen izenburu hau, Sagiren hitzetan, "askatasunari kantua" da. Sarrerak 64, 54 eta 40 eurotan (Baluarte Joven Programarekin, 12€) ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.