USKARAZKO jardueraludiko batekin ondo pasatzekoasmo xumearekinjaio zen 1980an ALBE,Algortako Bertso Eskola. Orduanereindako haziak emaitza bikainaeman du eta adar ugariko zuhaitzsendo bihurtu da. ALBEren baitakolagun giroan, bertsoaren sekretuakezagutzeari ekin dioten ume zeinhelduek bat egiten dute eskolatikirtendako txapeldun ezagunekin,etenik ez duen katean. 35 urte igarota,Bizkaiko bertsolaritzan ezinbestekoardatza da eta Uribe Kostakoeuskalgintzari ekarpen mardulaegiten dio.

1980ko hamarkadaren hasierak ilusioazabaldu zuen Bizkaiko bertsogintzan:Xabier Amuriza etxanoarrakEuskal Herriko txapela jantziberri zuen, ikuspegi berritzailebatekin. Trino Azkoitia eta AndoniIriondo gipuzkoar getxotartuekAlgortara eraman zuten olatu harenaparra. Haiek sortu zuten ALBE etaberehala batu zitzaien lagunarteederra, Joseba Santxok gogoan duenez.ALBEko kidea eta 35. urteurrenekoekitaldien arduraduna da bera.“Hasierako helburua ezin apalagoazen: euskal giroan ondo pasatzea”,dio Santxok.

Denboraren joanean, baina, ALBErenhelburuak egokitzen joan dira.Azkoitia eta Iriondo AlgortakoZabala ikastetxean hasi zirenbertsogintzaren oinarrizko teknikakneska-mutilekin lantzen eta,pixkanaka, bertsolari gazteen harrobiaosatzen hasi ziren. Bertso-tradizioluzea duen eskualdea da UribeKosta eta orain dela hamarkadabatzuetako tradizio horri lotu zaioberriro eskualdea. Joseba Santxorenesanetan, eskualdeko eskoletanbertsolaritza irakasteko ekimenaarrakastatsua izan zen, “gaur egunALBEren inguruan dabiltzan askoorduko taldeetan hasitakoak dira”.“Bertsolariak sortzea dugu xede,baina bestelako helburu apalagoeimuzin egin barik”.

BAT-BATEKOAREN MAGIA Eskualdekoeskoletan ehunka ikasle dituALBEk gaur egun. Laupabost irakasleari dira umeei bertsogintzarenoinarriak irakasten. Beste alde batetik,bat-bateko taldeak dituzte, hirumultzotan banatuta: Hasiberriak,aritutako gazteak eta aritutako helduak.

Bertsotan inprobisatzearenmagia ezagutzera dei egin duSantxok: “Inork mikrofono aurrekoinprobisazioaren zirrara adiktibohori probatu gura badu, datorrelagurera”. Bertso-puenting, edo batbatekojardunerako jauzia egitekolaguntza eskaintzen dute. “Ingurukoenbabesa garrantzitsua dahasierako urratsetan, hori ereeskaintzen diogu plazan hasi nahiduen bertsozaleari”.

Uribe Kostako herritar, elkarte etaerakundeekin harreman estuadauka Algortako bertso eskolak. Esatebaterako, Joseba Santxok nabarmendudu 35. urteurreneko egitarauoparoa antolatzea ez zela posibleizango eskualdeko eragileenelkarlanik gabe. Hitzaren Dantzaikuskizun berezia gogoan duteALBEko guztiek, inguruko dantzatalde eta musikariek lan izugarriaegin baitzuten. “Elkarlanarenaldekoak gara, eta izango gara beti”.

ALBEk berak ere, bertsoetatik haragodoan ekarpena egiten dio UribeKostako ondareari, antzinako bertsotradizioa berreskuratu eta aisialdianeuskara hedatuta.

Gainerako kultur elkarteen moduan,ALBE ere militanteen lanak atera duaurrera. 35 urtera sasoi betean iritsidiren arren, garai latzak igaro beharizan dituzte. Horregatik, “ilusioz etaharrotasunez” ospatu dute urtemuga.“Makalaldiak gainditzeko gaiizan gara eta haietatik indartutairten gara”. Beraz, etorkizunari sendoheltzeko kemenez ikusten duALBE Santxok, orain dela 35 urteereindako haziak fruitu gozoak ematenjarraitu dezan. “Bertso-familiabat osatzen dugu, kolore desberdinasko dituena, eta horixe da luze irautekoegiturarik sendoena”.