POZIK eta sorpresaz” hartudu Igartza Saria KattalinMinerrek (Hernani, 1988).Eta ez da gutxiagorako.Hamabost lanen artean, Kafe beteakizeneko bere eleberri proiektuaaukeratu baitu aurten Ana Jakak,Igor Estankonak eta Danele Sarriugartekosatutako epaimahaiak.Aurretik libururik kaleratu gabea,kazetaria da Miner, hainbat hedabidetankolaborazioak egiten ditu etaMugimendu Feministako aktibismoagatikere aski ezaguna da. Oraindikeleberriaren lagin bat soilikaurkeztu badu ere, erabakien ingurukogogoeta egingo duen nobelabilakatuko da aurtengo IgartzaSaria. “Erabaki behar eta ezineankateatuta sentitzen den emakumebati buruzko istorioa”, hernaniarrarenesanetan.
Ezaguna zara, besteak beste, komunikabideetakokolaborazioetatik, bainahonakoa zure lehen liburua izangoda. Nondik eta noiztik datorkizuliteraturarekiko harremana?
Egia esan, betidanik irakurri izandut asko. Kazetaritzako 3. mailanliteraturari buruzko irakasgai batizan nuen, Iratxe Retolazaren eskutik,eta orduan sentitu nuen literaturabeste modu batera bizitzekogogoa. Karrera bukatuta, LiteraturaKonparatuko masterra eginnuen. Azken urteotan asko arituizan naiz, batez ere irakurketak egiteneta ikerketan, ez hainbeste idazten.Noizbait egin ditut nire saiakerakpoesian, baina narratiban sekulaez, eta banuen probatzeko gogoa.Ez nekien nola sentituko nintzen,baina, egia esan, uste baino erosoagotopatu naiz nobela formatuan.
Emakume gazte bat da nobelako protagonista,Jezabel. Nola deskribatukozenuke?
Hogeita hamabi urteko emakumebat da. Neska normal bat, nolabaitesatearren, arauan sartzen dena:bere lana dauka, ondo doakio,lanean nahiz bizitzan etengabe erabakiakhartzera ohituta dago... Ondodoakion horretan, baina, erabakitonto batekin trabatu eta ez aurreraez atzera geratuko da eta krisineurotiko bat izango du.
Emakume arrakastatsua, bainazalantzak ere badituena, beraz. Indartsu/ahul dikotomia hori ez da bakarraliburuan, ezta?
Ez, badira gehiago. Badago normalitatearieginiko kritika bat, eta normalitateandikotomiekin funtzionatzendugu: ona/txarra, arrakasta/porrota, emakumea/gizona, normala/anormala... Dikotomiek A edoB-n kokatzera garamatzate eta,horrenbestez, gure hainbat aspektupolarizatu edo ezkutatzera. Nahizeta normalizazio horrek horrelasailkatzen gaituen, gizakiok askozkonplexuagoak garela uste dut.Hala ere, krisi horretan dihardugugaur eguneko gizaki post-modernook:dirudigun, izan behargenukeen eta garenaren artekotalka internoan itota.
Azkenaldian, euskal literaturan lanintimistak gailentzen ari direla esanizan da. Zuk, ostera, pertsonala politikoadela diozu, eta alderantziz.
Bai, guztiz, besteak beste, feminismoarihala ikasi diodalako. Nik ez dut ulertzen pertsonala politikoagabe, eta horrela aldarrikatu nahiizan dut istorio honetan ere. Ez danobela intimista izango, hau da,protagonistari gertatzen zaiona ezda izango ardatz nagusia. Pertsonaiarigertatzen zaiona ez da berepelikula, inguruko normalitatehorrek zuzenean eragiten dio. Berarigertatzen zaiona baino, gertatzen zaion horrek ingurukoarekin sorraraztenduen gatazka izango daardatza. Zentzu horretan, ikuspuntusozial eta kritiko bat izango dunobelak.
Kazetaria zara, baina mugimendufeministako zure aktibismoagatik ereezagutzen zaitugu. Zure artikuluetansarri jorratzen dituzu feminismoa,familia eredua edo homo/heterosexualitateabezalako gaiak. Horrelakogaiek izango dute lekurik nobelan?
Bai, baina kontua da oso desberdinadela iritzi artikulu bat idazteaedo lan narratibo bat sortzea. Hasteko,ahotsa zu zeu zarelako batean,eta, bestean, ordea, ez. Dena den,liburuak izango duen asmo kritikohorretan gai asko ukitzeko intentzioadut. Gizarte kapitalista etapatriarkalari egindako kritika horegongo da, adibidez. Ahots zinikoaeta ironikoa dauka Jezabelek, nahizeta ez duen diskurtso politiko batetikgaratzen. Ez da, ni bezala, militantefeminista bat, baina beregogoetetan nire ikuspegia presenteegongo da heteroaraua, familiaeta bestelakoen inguruan hausnartzeko,besteak beste.
Xabier Mendigurenek dio idazle hasiberriekeleberri autobiografikoak lantzekojoera izaten dutela. Zurekasuan, pertsonaiarekin identifikatutasentitu zara?
Egia esan, ez gehiegi. Fikzioan murgiltzean,nahi dituzun hainbat gai jorratu arren, ezin dituzu gauzaknahi dituzun moduan esan, unebatean pertsonaiak berak agintzenduelako zure gainetik. Nik esangonituzkeen gauza asko protagonistarenahotan jarri nahi izan ditut,baina, azkenean, ahots propioa hartudu. Eta gustatu zait, gainera,momentu batean pertsonaiak berakerabakitzea nire ordez. Horrez gain,gauza batek harritu egin nau: ondodoakion emakume bat aurkeztean,nire profiletik urrundu du jendeakpertsonaia. Exekutibo edo goi-mailakolangile baten profila eraiki dujendeak, zergatik eta pertsonaialanean ondo doakion emakumebaten gisa aurkezteagatik. Horrekere zer pentsatua eman dit emakumearrakastatsuaren inguruan ditugunarketipoen inguruan.
Urtebeteko epea duzu orain liburuaidazteko. Pentsatuta daukazu nondikjoango den, nola bukatuko den?
Nobelaren egitura nahiko argidaukat. Pentsatua daukat ia-ia guztia,baita bukaera ere, baina gerobatek daki, urtebetek askorakoeman dezake... Hala ere, hasierakoideia fideltasunez mantentzen saiatukonaiz. Egia esan, gogotsu nago,niretzat erronka bat da hau. Arduraere, ez dut ukatuko, sekulakoada; proiektua egitea gauza bat da,baina orain liburua idatzi beharradago. Nire asmoa zeregin hau jokomoduan hartzea da eta, batez ere,gozatzen saiatuko naiz.