LETRAK buruan kondentsatzendirenean, trazuak iristendira paperera. Margoaketa marra definituak diraondorengoak. Eta ez dira etsaiak, ondoulertzen dute elkar. Testuinguruhorretan sortzen da Kamutsa; hots,ilustrazioak, margoak eta letrak bategiten dutenean. Sara Zendoia (letrak),Leire Garzia (eskuz egindako ilustrazioak)eta Aitziber Galletebeitia (ilustraziodigitalak) dira egitasmo honenatzean dauden gazteak: “Izaera desberdinekohiru neska gara eta hirurokgara kamutsak. Angelu kamutsekezin dute inoiz triangelu bat osatu(ikastolan ikasitako matematikakolege haien arabera), baina gu nolabaitbeste perspektiba batetik desberdinakdiren angelu berdin horiek orekatueta triangelu bat sortzen ahalegindugara, hiruron esentzia mantenduz”,azaldu du Zendoiak.

Aipatu moduan, letrak eta ilustrazioak(digitalak nahiz eskuz egindakoak)batzen dituen praktika daKamutsa eta berarekin izaera honetakoformatuek euskal kulturan tokiabadutela erakutsi nahi dute. Teknikadesberdinen bitartez, euren artea ahaliketa jende gehiagorengana hurbildunahi dute eta, bide batez, eurenideiak eta ikuspuntuak erakutsi.Horretarako, irudiaren eta letrennahasketari garrantzia eman diote:“Batzuek mezua bisualki errazagojasotzen dute; beste batzuek, ordea,testu bitartez”, azaldu du Garziak.

Modu berean, proiektuaren kideekuste dute laminek gustu desberdinakdituzten jendea bateratzen dutela:“Horrek egiten du erakargarriproiektua, interdiziplinarra izateak”.Egitasmoa abiatu zutenetik jarraitutakofilosofia “txikitatik gustatu zaienaegitea” izan da. “Garai batean lotsaematen zigun hau plazaratzeak.

Urteak aurrera joan ahala, eta nerabezarokolotsak garaitu ostean, konturatzenzara benetan asebetetzenzaituen hori egitea dela zu izatenuzten zaituena”, esan du Zendoiak.Orain dela gutxi hasi dira lanari pintzeladadefinituak ematen eta, lotsakgalduta, laster topatu dute lekutxoa.Lekeitioko Barandiaran aretoan etaAbaroa gunean egondakoak dira, etalaster Bermeoko kantina batean erakutsikodute lana. Modu berean,interneten ere leiho bat irekitzea erabakidute. “Egokia da, batez ere,lanaren zertzeladak emateko, jendearenganairisteko eta gure hurrengoerakusketen berri emateko”, kontatudu Zendoiak.

Gai ugari eta orotarikoak jorratzendituzte praktika honetan. Zendoiak,letren arduradunak, momentuarenarabera idazten du, eta esperientziakeman dion ideia hori hartzenahalegintzen da beti: “Izan daitekesentsazio bat, irudi bat, irakurritakoedo entzundako esaldi bat,argazki bat...”. Landutako gaienartean aurkitzen dira, besteak beste,harremanak, feminismoa, bizitzakoplazer txikiak ?edo handiak?eta norbere barne-pentsamendua.

Eta horiek, Garziaren esanetan,hausnarketa sakonagoa eskatzenduten gaiak edota momentu sinplebat jasaten dituztenak izan daitezke.Bada, hirukotearentzat “ederrena”zera da: publikoak bere bizitzakobizipenekin bere interpretazio propioaegitea. “Ikuslearen eta irakurleareneskubidea dela uste dugu”,esan dute hiruek aho batez.Orobat, publikoaren erantzuna“ezinhobea” izan dela dio Zendoiak:“Espero genuena baino jende gehiagoetorri da erakusketara eta saresozialetan gero eta leku gehiagohartzen goaz”, kontatu du. Gauzakhorrela, proiektuarekin jarraitzekoasmoa erakutsi du hirukote lekeitiarrak:“Oraingoz, amateur gisa ?argitudute?. Bakoitzak bere ikasketakdauzka eta badakigu zaila dela honetatiksoilik bizitzea, errealistak izanik.Hala ere, errealismo kutsuhorrek ez digu ilusiorik eta ideiariklapurtzen, zorionez”.

EUSKARA, BEREIZGARRI Euskalkulturan badago, hortaz, horrelakolanak aurrera ateratzeko aukera.Ildo horri jarraiki, proiektuarenbereizgarritasun nagusiena aipatunahi izan du Zendoiak: “Hizkuntzaminorizatu batean ere formatuhonetan lan egin daitekeela erakusteakegiten gaitu berezi”. Askotanmodernitatea ingelesarekin edo gaztelerarekinlotzen dela dio, etaberaiek horrekin apurtu nahi izandute: “Euskarara ere ekarri daitezkeformatu hauek; euskara berbalizatuz,euskaraz margotuz eta euskarailustratuz”. Modu berean, kontatudu ez diotela ingelesari uko egiteneta lamina batean jada euskararekinfusionatu dutela, eleaniztasunari keinueginez: “Berbek ematen dutenaskatasuna ez litzateke hizkuntzabatera mugatu behar, ondorioz, eztamodernitatea ere”.