URTEETAKO lanaren emaitzada Karlos Linazasororen LiteraturaHiztegi tekniko laburra(Elkar). “Joaten zara urteetanidazten eta gauzak kajoi batean gordetzen.Gauzak pilatzean, lan horiek guztiakliburu batean nola argitaratu pentsatzenduzu”, kontatu du idazle tolosarrak.Izan ere, Linazasorok leporaino betetazeukan kajoia, urteetan bildutako materialanitzez gainezka. “Genero eta moldedesberdinetako testuak neuzkan gordeta,eta pentsatu nuen interesgarria izangolitzatekeela denak liburu bakar bateanbiltzea. Horrelaxe sortu zen hiztegi teknikoarenideia”, azaldu du.

Bederatzi urte luze iraun duen lanarenemaitza da Linazasorok argitaratu berriduen liburua. Denbora guzti horretannekatuta sentitu dela eta idazteari uztekoerabakia hartua zuela ere aitortu du.“Liburua argitaratu baino lehen, pentsatzennuen honakoa nire azken lana izangozela; izan ere, nire literatur lan etagenero oro biltzen ditu, eta aukera politaizan zitekeen zirkulua ixteko”, dio Linazasorok.Jubilatu nahi, baina ezin, ordea:“Kajoia berriro betetzen hasia dago, eta,beraz, ez da nire azken lana izango. Gainera,datorren urtean 25 urte betetzendira Eldarnioak nire lehen ipuin liburuakargia ikusi zuela, eta zerbait berezia eginnahi nuke hain efemeride biribila beharbezala ospatzeko”, aurreratu du.

LAN LITERARIOA Irakurlea ezin daitekeerabat fidatu izenburuarekin, izan ere,saiakeraz mozorrotutako sormen lanada Literatura hiztegi tekniko laburra.Izenburuak eta egiturak iradoki dezaketenazurrun, lan literarioa osatu du Linazasoroketa, definizioak ez ezik, aforismoak,poesia, mikro-ipuinak, antzerkiaeta orotariko literatur generoak tartekatzendira, orrialdez-orrialde. “Egia esan,liburuak tituluak esaten duenarekinbetetzen du ?uste du Linazasorok?. Hiztegiteknikoa da eta literatur hitz teknikoakbiltzen dira, baina, hori aprobetxatuz,fikzioa egin dut. Molde askotarikotestuak neuzkan eta denak batera ateranahi nituen. Horretarako, pieza guztiakharilkatuko zituen egitura bat asmatubehar nuen, eta halaxe sortu zen hiztegia”,kontatu du.

Era horretan, Literatura hiztegi teknikolaburra generoen arteko bidegurutzeankokaturiko lana dela esan daiteke, nahizeta egileak genero etiketak ez dituen gustuko.“Ez dut generoetan gehiegi sinesten.Testu hibridoak atsegin ditut nik, elkarrenartean nahasten direnak, eta hiztegi hauhorixe da, testu eta jardun desberdinenkatalogo txiki bat. Bada hiztegia, badasaiakera, baina, batez ere, literatura da.Hutsa. Adjektiborik gabea”, gehitu du.

Hiztegi bat bailitzan, ordena alfabetikohertsian antolatzen da liburua, Adagiotikabiatu eta Zientzi Fikzio-ra. Eta, definiziobakoitzaren ostean, egileak beraksortutako adibideak datoz. “Lehenik etabehin, testua idatzi dut eta, ondoren, 50epigrafetan kokatu ditut lanak. Baina baitaalderantziz ere ?jakinarazi du Linazasorok?.Adibidez, Antzerki hitza aukeratudut antzerki pieza bat idatzita neukalako,eta beste askorekin ere berdin egindut. Baina guztiekin ez dut formula beraerabili: Hiperbatoi edo Redondilla hitzenkasuan, adibidez, aurrena hitza aukeratudut eta gero testua idatzi dut”.

LABUR ETA UMORETIK Linazasorokdioenez, hiztegi akademikoaren egiturahorrek ahalbidetu dio bere barne obsesioetakobat gauzatzea: gauzak labur esatea,hain zuzen. “Behar-obsesioa da niretzatidazkera kasik aforistiko bat erabiltzea.“Liburuko hitz eta esaldi bakoitzakbere zentzua eta esanahia dauka, eta,hain zuzen ere, hori da nik idazteandaukadan obsesio eta kezka. Horregatikidazten dut labur eta zuzenean, gauzaklabur eta ondo esan behar direlako, etahori oso idazle gutxik egiten du ongi. Niaspaldian ari naiz horretan saiatzen”,agertu du. Horrez gain, umorea da lanhonen ?eta, orokorrean, Linazasororenobraren ? beste ezaugarrietako bat. “Umoreabehar-beharrezkoa da bizitzeko. Ezinliteke umorerik gabe bizi, ezta literaturarikegin. Niretzako umorea salbabide batda, ihesbide bat, jolasa, filosofia, bizitzarenaurrean hartzen den jarrera bat”,gehitu du.

Literatura hiztegi tekniko laburra “bereliburu guztiak biltzen dituen liburua” deladio egileak; edo, beste era batera esanda,“Linazasoro guztien batuketa”. “Antologoekesaten dutena diot nik ere: ez daudediren guztiak, baina dauden guztiak dira.Ni halakoxea naiz, beti bera baina betiezberdina. Ez dakit zenbat Karlos Linazasorodauden liburuan, baina hemen daudedenak. Esango nuke nire pertsonalitatearenikuspegi ugari azaleratzen direlaliburuan: Karlos poeta hunkibera, umoretsuaeta gaiztoa, petrala, pentsalaria,injeniosoa, ergela? Agian besteren bat ereegongo da, baina oraindik ez dut ezagutzen,ez dut deskubritu”.

Urteetako lanaren ondoren, emaitza“gazi-gozoa” begitandu zaio Linazasorori.“Nik, egia esatera, ez nuen hiztegi laburbat idatzi nahi, luze bat baizik; 50 epigrafeizan ordez, 500 izango zituena. Bainaezetz esan zidaten medikuek, nahikotxonuela 50ekin”. Gogoekin geratu arren,pozik da, erraz irakurtzeko liburua onduduelakoan baita. “Nire liburuek zail famadute, baina hau erraz irakurtzen da: saltokairakur liteke, atzekoz aurrera, alfabetoaerrespetatuz, edo ez? Nahierara.Beraz, jendeak lau arrazoirengatik irakurdezake: literatura liburua delako, hiztegibat delako, liburu tekniko bat delako,eta laburra ere badelako”.