BIZIKI hunkituta”. Horrela dago ElenaAitzkoa (Apodaka, Araba, 1984),Eusko Jaurlaritzaren Gure Arteasarietako bat jaso zuela jakin zuenetik.“Amets bat bezalakoa izaten ari da”, ziurtatudu. “Emozionalki gozatzen ari naiz, jendeaskok zoriondu bainau, maitasun pilajasotzen ari bainaiz. Eta, ekonomikoki, lasaitasunhandia da”, azaldu du artista arabarrak.Izan ere, jasotako errekonozimenduakbere lanean oso era positiboan eragingo duelauste du Aitzkoak. “Hainbat proiektu berriditut, eta sosegua behar dut lanari ekiteko;nire arreta guztia behar dute”, argitu du.Eusko Jaurlaritzak emandako Gure Arteasariek Aitzkoaren sorkuntza lana saritu dute.“Artea ulertzeko bere era bitalista” nabarmendudu epaimahaiak, eta, zehazki, “egunerokokontuak aparteko bihurtzeko duengaitasuna”. “Indar poetikoen bidez unibertsopropio bat sortzeko ahalmen natural bat du”,azpimarratu dute. Artista arabarra harritutageratu zen balorazioa ezagutu zuenean.“Izugarri gustatu zait, nire burua islatutaikusten baitut deskripzioan. Baina ez nuenhorrelakorik espero, harrigarria izan da”,gehitu du.
Saritua izan zela jakin eta hurrengo eguneanhitz horiek egunkari batean irakurri zituen.“Amets bat bezala da. Bere lekua egiten ariden ametsa. Nire ametsa”, gaineratu du. Halaere, bere ametsa zein den zehaztea ez du lanerreza Aitzkoak. “Eten barik aldatzen da,horretan egiten dut lan, horixe da nire zeregina.Nire ametsa barru-barruko zerbait da,nirea, baina, aldi berean, besteen ametsekinguztiz lotuta dagoena, batez ere nigandikhurbilen dauden pertsonen ametsekin”, jakinarazidu.
Epaimahaiak bere lana “arlo artistiko ugaritan”eta “material oso ezberdinekin” eginizana ere aitortu dio artistari. Horrela, margoketa,zinemagintza, performancea, eskulturaedo idazketa dira arabarrak jorratutakoarloetariko batzuk. Hala ere, azken urteetan,idazketa eta eskultura landu ditu gehien, baita perfomancea ere. “Perfomanceakez ditut sarritan egiten, ez, baina osogarrantzitsuak dira, energia asko jartzenbaitut bertan”, argitu du. Horren adibide da,besteak beste, duela bi urte Gasteizko Artiumeneskaini zuen La Mujer Primitiva lana.Bere azalpenak aditzean, aise antzematenda Aitzkoak egiten duena izugarri maite duela.Izan ere, sorkuntza prozesuak “bizitzekogogoa” eskaintzen diola aitortu du. “Hartuemanada; nire burua ezagutzeko bide bat.Oso inportantea da hori, bai niretzat, eta baitamunduarekiko dudan harremana garatzekoere. Sorkuntza prozesua bizirik egotekoabentura da”.
EMAITZA BATEN BILA Proiektu ezberdinaknoiz hasi eta noiz amaitzen diren zehaztueta erabakitzea kosta egiten zaio Aitzkoari.“Prozesu bakoitza mundu bat da, gainontzekoengandikoso bestelakoa, eta inoiz ezdut jakiten zelan hasi, nondik abiatu. Gero,kanpoko eskaerek energia norabide zehatzbatera zuzentzera behartzen zaituzte, emaitzabaten bila”, gaineratu du. Emaitzahorrekin batera, jarduera baten sustapena“konpromiso handia” bilakatzen da, bereesanetan. “Prozesu batzuk laburrak dira, etabeste batzuk, berriz, bidea zurekin bateraegiten dute, eta denbora asko behar dute”,gaineratu du artista arabarrak.
Artean egunero murgilduta bizi bada ere,sorkuntza errealitatea ulertzeko edo eraldatzekobaliogarria den ala ez, ez dauka osoargi. Izan ere, errealitateari buruz gehiengoakduen kontzepzioarekin ez datorrelabat nabarmendu du. “Errealitatea aldatzekolan egiten dudala esan ahalko nuke, jakina;baina, nire aburuz, errealitatea izugarri handiada, eta artistok nahi duguna errealitatehori azalaraztea da, denok goza dezagun”.
Ildo beretik, dagoeneko dena asmatutadagoen gizarte batean gauza berriak asmatzeaposiblea dela uste du Aitzkoak. “Bizitzauneoro berrizten da. Bizitza maite dut,eta, bizitza bizi egiten dut”, dio. Hala ere,batzuetan, onartu du gizarteak deprimitzenduela. Baina aurrera egiten duela dio. “Besterikez dago eta”.
Pasa den astean banatu ziren Gure Arteasariak, Bilboko Azkuna Zentroan egindakoekitaldian. Bertan, Elena Aitzkoarekin batera,Txomin Badiola eta Mugatxoan elkartekoBlanca Calvo eta Ion Munduate izanziren sarituak, eginiko ibilbide artistikoa etaarte bisualen arloan buruturiko lana aitortuz,hurrenez hurren. Guzti horien lana ezagutzendu Aitzkoak, eta baita gainontzekosarituak maila pertsonalean ere. Izan ere,artisten arteko harremanak “ezinbestekoak”direla uste du arabarrak. “Gure arteko elkarlanainportantea da oso. Besteei esker egitendugu aurrera, ia konturatu barik. Etababes hori egiten dugun honetan sinestekobeharrezkoa da, benetan gozatu ahal izateko”,ziurtatu du.
SENTSAZIO GAZI-GOZOA Jaso berri duensariarekin pozik bada ere, artistak saritzeaksentsazio gazi-gozoa sorrarazten dio barneanAitzkoari. Bere ustez, inportanteenaartista guztiak batera dirdira egiteko aukeraizatea da. “Denok daukagu asko emateko.Ni poz-pozik nago sariarekin, jakina. Bainabatzuk goraipatzea eta beste batzuk ez, apurbat itsusia da. Horrek atsekabeak sortaraztenditu”, ohartarazi du. Aitzkoaren aburuz,gure gizartean sariak emateko dagoen ohiturarenoinarria zerbait gailentzeko gainon tzekoak urtu egin behar duela sinesteanaurki daiteke. “Hori ez da egia. Beste bidebatzuk zailagoak izan daitezke, baina posibleakdira, eta askoz aberatsagoak agian”,uste du. Zentzu horretan, gaur egun errekonozimenduazhitz egiteak tristetzen dueladio. “Ederra eta justua izango den mundubatera heltzeko bidea da artea. Eta, bidehorretan, bere bizitza eman dute askok.Horrexegatik uste dut aitorpenaz hitz egiteatristea dela, artista asko asebete gabe sentitzenbaitira”, azpimarratu du.
Ildo berean, sari bat jasotzen duena “gizartearenerdian kokatzen da halabeharrez”, Aitzkoarenustez. Hala ere, besteen iritziek ezdute kezkatzen. “Sorkuntza artistikoan osobabestuta sentitu naiz beti, gazte-gaztea nintzenetik”,azaldu du. Konparaketak, baina,saihestezinak dira. Clarice Lispector idazlebrasildarrarekin lotu dute inoiz Aitzkoarenlana. Konparazio horrekin pozik badago ere,ez du uste egia denik. “Lispectorrek muturrekoera batean egiten du lan, idazterakoanburu-belarri aritzen dela. Era horretakoidazlea izatea ederra izan behar da, baina, aldiberean, baita gogorra ere. Oso indartsua izanbehar zara lanerako modu hori jasan ahal izateko”,nabarmendu du.
Aurrera begira, geldirik egoteko asmorik ezdu Aitzkoak. Azaroan Lisboan izango da, aurtengoneguan Generacion 2015 erakusketarenbarruan eginiko Objetos Nómadas lanarekin.Gainera, Azala gunean grabatutakoartisten bileren irudiekin pelikula bat egitekoasmoa ere badauka. Nuestro Amor nació enla Edad Media, la media de tus ojos mis mismosojos izenburua izango du lan horrek.“Hamabost zinta ditut kutxa batean sartuta,oraindik ikusi gabe, baina proiektua aurreraeraman nahi dut, jende askok parte hartubaitu bertan”, azaldu du. Hori gutxi balitz,Grupo de Fe izeneko artista taldeak disko batgrabatzeko ere proposatu dio. “Askatasunosoa daukat formatu horretan nahi dudanaegiteko”, dio pozarren. Azkenik, La repúblicade las cúpulas azules izeneko liburuaamaitzeko asmoa ere badarabil buruan.