DOKUMENTAZIO lan sakonaegin behar izan du JoxemariIturraldek (Tolosa, 1951) berebederatzigarren nobela osatuahal izateko: Perlak, kolpeak, musuak,traizioak (Pamiela). Paulino Uzkudun etaIsidoro Gaztañaga boxeolarien bizitzenpeskizan ibili da hiru urtez, eta haiekinharremanetan egondako emakumeen azaletikkontatu du bi pertsonaia horien inguruanharilkatu duen istorioa. “Historiatikabiatutako istorioa”, egilearen esanetan.Gainera, bi boxeolarien bidez, oraindik ere“bi Euskal Herri kontrajarrita” daudela erakustekoahalegina egin du Iturraldek,fikzioa eta errealitatea uztartuz.

Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañagaboxeolariei buruzko nobela dakarzu. Zeintzukizan ziren eta zer dela eta haiei buruzkointeresa?

Paulino Uzkudun errezildarra eta IsidoroGaztañaga ibartarra oso behetik hasita goimailaraino igo ziren bi boxeolari izanziren. Dena lortu zuten: ospea, dirua, emakumeak?Baina haien amaiera ez zen osodistiratsua izan. Biak hasi ziren nire herriaden Tolosan, eta lagunak izan ziren hasieran,baina urteekin etsai porrokatu izateraigaro ziren. Prozesu hori da niri gehieninteresatu zaidana: lagun minak zirenaknola etsaitu ziren traizioak zirela medio.Punta-puntako bi boxeolariren adiskidetasuneta gorrotoz jositako harremanakkontatzen dira nobelan. Uzkudunen aldebat aski ezaguna da, eta ni saiatu naiz berealde ilunago bat erakusten. Ahalegindunaiz, era berean, Gaztañagaren berri ematen,jendeak ez baitu hainbeste ezagutzen.

Egiazko pertsonaietan oinarritua egonik,liburuak asko du errealitatetik, baina errealitatehutsa izan gabe.

Bai, ez nuen eta haien biografia bat eginnahi. Liburu hau nobela bat da, fikzioa,beraz. Gertatzen da pertsonaia historikoakazaltzen direnean gertatu zitzaizkien gauzakizan ziren bezala kontatu behar direla.Eta halaxe egin dut. Badago fikzioa etabadaude hainbat gertakizun historiko ere.Gertakizun batzuk (gerra zibilean suertatutakoak,kasu) oso latzak dira. Orduan,saiatu naiz hainbat istorio suabeago aurkezten.Horrela, benetan gertatu ziren kontubatzuek fikzioa ematen dute eta, alderantziz,gezurrezko diruditen hainbat gertakaribenetan suertatu ziren.

Beraiekin erlazioa izan zuten 25 emakumerenbegiradatik kontatu duzu bi boxeolarienbizitza. Zergatik ikuspuntu hori?

Egitura berezia dauka nobelak: kapitulubakoitza emakume ezberdin bati dagoeskainia, eta kapitulu horretan bera izangoda garrantzitsuena. Hogeita bost emakumehoriek nolabaiteko harremana dutenobelan ardatz diren hiru pertsonaianagusiekin ?Uzkudunek eta Gaztañagakez ezik, Ladis Goiti medikuak osatzen duhirukoa?. Liburuan ikusten da hiru pertsonaiekzer-nolako harremana izan zutenemakume horiekin: nola maitatu zituzten,nola tratatu zituzten, nola engainatu zituzten?Emakume horietatik batzuk existituziren, eta beste batzuk nik asmatu ditutinguruko pertsonaiak psikologikoki hobetodeskribatuta gera daitezen. Emakumeguztiek ezagutu, disfrutatu, nozituko dituzteperlak, kolpeak, musuak eta traizioak.

Izenburuak ez du laburbiltzen kontakizunarenmamia, baina zertzelada batzuk ematenditu?

Hitz bakoitzak hainbat elementu ordezkatzendu: Perlak glamourrarekin, goi-mailakobizimoduarekin, diruarekin, famarekin?lotu behar dira. Kolpeak izan daitezkemoralak eta fisikoak, eta sarritan batzuekbesteek baino min handiagoa sordezakete. Musuak esaterakoan segituanetorriko zaio gogora irakurleari sexua?benetakoa zein diruaz erosten dena?,amodioa eta desamodioa? Eta, azkenik,liburu honetan pisu gehien dutentraizioak, lagun artean direnean are mingarriagoakdirenak.

Noiz eta non girotu duzu istorioa?

Nobelak 60 bat urte hartzen ditu, 1920anabiatzen da, eta hasi eta bukatu EuskalHerrian egiten da. Tartean, hainbeste istorioematen dira Espainian, Europan etaAmeriketan. Protagonistak aise mugitzendira Parisen, Berlinen, New Yorken, Kalifornian,Kuban, Bolivian, Argentinan?

Esan duzu nobelak balio izan dizula biEuskal Herriren berri emateko.

Antonio Machadok esaten zuen bi Espainiazeudela, guztiz kontrajarriak eta elkarrenetsai zirenak. Uste dut Euskal Herrianere antzeko zerbait gertatu dela aspaldisamarretik. Nolabaiteko sinbologia aurkidaiteke nobelako protagonisten artean etaeuskaldunek azken hamarkada hauetanezagutu dugun egoerarekin. Bi pertsonaianagusiek gorpuzten dituzte liburuan biEuskal Herri horiek, hasieran adiskide estudirenak eta amaieran arerio porrokatubihurtzen direnak. Bata frankismoak goratutakoizar handi bat (Uzkudun) eta besteaahanzturan eroritako parrandazalea(Gaztañaga). Biek txanponaren alde banaordezkatzen dute, nahiz eta jatorri beraizan: Biak izan ziren herri gizonak, ezjakinsamarrak... baina iritsi ziren goi mailaramunduan.

Dokumentazio lan handia izango du atzeanliburu honek, ezta?

Bai. Urteak eman ditut materiala pilatzeneta pilatutakoa irakurtzen. Liburua gauzatzeapentsatu nuenetik hiru urte joanzaizkit, bai idazten eta baita artxiboak,liburutegiak eta hemerotekak arakatzen.Dena dela, informazio baliotsuena nireherriko jende adinduak eman dit, eurekentzun, ezagutu eta bizi izan zituztelakogertu-gertutik hainbeste gertakari, horietakoasko oso gogorrak. Batzuk goxatuegin ditut, beratu, susmo mailan utzi,nahiz eta errealitatean gertatu ziren.