Hamaika kantuz osatutako ‘U’ diskoa kaleratu berri du Piztiak taldeak
Jesus Galanenitzulerarekin berriro ere laukote izatera igaro da Ondarroako rock talde mitikoa
OSPAKIZUNETARAKO arrazoirik ezzaio falta Piztiak taldeari. Hasteko,aurten 30 urte bete dira taldea sortuzenetik; baina, gainera, 25 urtebeteko dira bandaren lehen diskoa kaleratuzenetik ?Huts nazazu (Elkar, 1990)?. Urteekaurrera egin arren, “garai bateko ilusio etagogo berdinarekin” dira Txomin Uribe, JosuAranbarri, Peio Larrañaga eta Jesus Galan, etaU izenpean kaleratu du orain laukote ondarrutarrakbere zazpigarren diskoa, Buztenbaltzazigilupean argia ikusi duena.
Urtea hastearekin batera, aurretik ere ondoezagutzen duten Tio Pete estudioetan burubelarrisartuta aritu zen laukotea. Emaitzaesku artean, “beti-betiko soinuekin” datozelaziurtatu du Txomin Uribek, Piztiaken abeslarieta gitarra-joleak, nahiz eta berritasunenbat edo beste badakarten. Izan ere, hamaseiurteren ostean, Jesus Galan gitarra-jolea talderabueltatu da eta, horrenbestez, hirukoteizatetik laukote izatera igaro da Piztiak, taldearenhasierako formazioa berreskuratuz.
“Bere garaian beste bide bat hartu zuen Galanek,baina bizitzak buelta asko ematen ditueta berriro ere gurekin izatea guretzako albisteezinhobea da, indar asko ematen baitio taldearibere gitarra doinuekin”, dio Uribek.
Diskoaren izen bitxiak ere Galanen itzulerarekin“nolabaiteko zerikusia” duela aitortu duUribek. “Ez da erraza izaten lan bati izenburuajartzea, eta hitz-joko bat egin nahi izandugu. Galanekin grabatu genuen lehen diskoaArgiak eta itzalak izan zen; hau da, A, E eta Ihizkiak ageri ziren izenean. Zero lana etorrizen gero, O hizkiaren itxurako izenarekin.Joko horri segida bat ematearren, azkendiskoa U izan behar zuela erabaki genuen”,argitu du Uribek.
IZAERA POSITIBOA Ohi bezala, kantuen hitzakUribek berak eta Josu Aranbarrik sortudituzte, baina, azken urteetan ohikoa bihurtuden moduan, Txominen anaia eta “Piztiakenbosgarren kidea” den Kirmen Uriberenkolaborazioa ere izan dute. “Kantu gehienekegunerokotasunari buruz hitz egiten dute ?adierazi du abeslariak?. Taldekideok desberdinakizan arren, musika sortzerakoan bategiten dugu gauza askotan, eta disko honetanikusten da hori nabarmen”. Orohar, diskoaentzun duen jendeak kantuen “izaera positiboa”nabarmendu duela dio Uribek. Hamaikaabesti berrien artean, Aitzol Aramaio zinegileeta taldearen lagun mina zenari eskeinitakoZu gabe kantua bildu dute, “hau erealdarte positiboan”, gehitu du.
Lehen diskotik 25 urte pasatu badira ere, “gaztehasiberrien esentzia” gordetzen du Piztiakenazkenengo lanak, taldekideen iritziz.“Beti-betikoak gara; nahiz eta urte guzti hauetanmusika asko entzun dugun eta gure musikagaratu den, gure betiko soinuarekin jarraitzendugu, onerako edo txarrerako”. Hala, lanberriak Argiak eta itzalak eta Zero diskoenukitua du soinuan, Uriberen esanetan.
Hala ere, eta Gabeko kalapitxixak lanean gertatubezala, azken lan horretan ere “beste estilobatzuk” atzeman daitezkeela dio abeslariak.“Aurreneko aldiz country estiloa landu dugu,adibidez, eta instrumentazioari dagokionezere bada berritasunik; izan ere, kantu bakoitzariikutu berezi bat emateko teklatuak, mandolinaeta cavaquinhoa sartu ditugu”. Gainera,Petti kantariaren ohiko kolaborazioaz gain,Urtzi Leek eta Katu Buru perkusio taldeak ereparte hartu dute diskoan.
Taldekideen iritziz, aurreko lanek baino soinu“helduagoa eta egonkorragoa” du labetik ateraberria den diskoak, eta jendearen erantzuneanere nabaritu omen dute hori. “Gauza osoon bat gertatu zaigu disko honekin. Aurrenekoaldiz jendeak entzun duenean bat-batean esandu: ‘Hara, Piztiak!’ Entzuleek errekonozitu egingaituzte. Geu izatea lortu dugu eta hori osoinportantea da guretzat”, dio Uribek. Ildoberean, Ametsik ederrena euren lehen singleajendearen gustoko izaten ari dela dio.
EZ-OHIKO PLANTEAMENDUA Galanen itzuleraez da taldeak dakarren berritasun bakarra.Musikaren merkatuak bizi duen egoeraikusita, “gauza berritzaileak probatu” nahiizan dituzte taldekideek, eta diskoa “era berezibatean” aurrera ateratzea erabaki dute. Hala,internet bidez martxan jarritako crowdfoundingkanpainaren bidez, jarraitzaleei aportazioekonomikoak egiteko aukera eskaini diete,eta emaitzak “oso onak” izan direla jakinarazidute. “Diskoa ekoizteko behar genuenaren%30 inguru lortu dugu 125 zaleen aportazioariesker. Aurreikusita genuen kopururairitsi bakarrik ez, ia bikoiztu ere egin dugu”,dio Uribek.
Disko berria eskutan, oholtza gainean beraienbertsiorik onena emateko gogoz dira ondarrutarrak.Datozen asteetan badituzte egutegiangorriz markaturiko zitak. Esaterako, maiatzaren23an, Iruritako Jauregiarte tabernan aritukodira; ekainaren 5ean, Ondarroako Bekoziniaretoan; eta, ekainaren 20an, Urretxun, Kalegorrianmusika zikloaren baitan.