GARAZIKO portueneskualdean, Izura etaDonibane Garazikoherrietan, jendea pikutarabidaltzeko modukoa da. Erromesarenganahurbiltzen dira bi edohiru makilekin, zerga bidegabe batkobratzeko. Eta bidaiariren batek ezbadie dirurik ematen, makilakaastintzen dute eta galtzamotzak erearakatzen dizkiete”. Aymeric Picauderretxinaren hitzak dira, XII. mendeanidatzi zuen Done Jakue Bidekogidakoak. Baina lasai: duela 900urteko ohar hori zahartuta dago etaegun, kafetegi turistiko bat edo bestekenduta, Garazin ez dituztekanpotarrak makilaka hartzen. Abegikorrakdira erromesekin.
Baionako trena Donibane Garazikogeltokira iristen denean, dozenakaibiltari jaisten dira motxila, bota etabastoiekin, mapak zabaltzen dituzte,kantinplorak iturrietan bete,hizketan pozik eta urduri aritzendira. Badira autobusez edo kotxezetorritakoak ere. Gutxi batzuk Frantziakoeta Europako bideetatik oinezdatoz, eta harridura pixka batekinso egiten diote Donibanen topatzenduten iskanbila jendetsuari.
Urtero berrogeita hamar mila erromesbaino gehiagok zeharkatzendute Errobi ibaiaren gaineko zubia,Lepoederko igoera hasteko. Urterohiri ertain bateko biztanle guztiekPirinioak oinez zeharkatzea bezalakozerbait da. Desberdintasunbatekin: ibiltari hauek 118 nazionalitatekoakdira. Milaka urteko mugimendubat errepikatuko dute: Pirinioenzeharkaldia, Garazitik Orreagara.
Europako historiako igarobidenagusietako bat da. Hemendikpasa ziren dolmenak eraiki zituztenhistoriaurreko artzainak, zeltaharrespil-egileak, erromatarrak Bordele-Astorga galtzadarekin, sueboak,alanoak, bandaloak, Europa menderatunahi zuten tropa islamiarrak,Iberiar penintsula menderatu nahizuten tropa karolinjioak, Orreagakosegadan erori zirenak?
Egungo erromes askok, beraz, DonibaneGarazin hasten dute lehen etapaSantiagorantz. Bat-batean, hogeikilometroko igoera eta 1.200 metroko desnibela topatzen dute. Bat bainogehiago akituta gelditzen da aldapan:gorputza ez daukate prest,motxila zamatuegi daramate, goikozelai soiletan beroak kiskali, hotzakizoztu, euriak blaitu edo lainoak bildukoditu, agian. Done Jakue bideosoan erreskate gehien egiten direntartea da. Eta, askorentzat, damueneguna.
Motxila erraldoien azpian makurtutazihoazen erromesak ikusi nituenLepoederko igoeran; litro etaerdiko bi botila aldakaren aldebanatan lotuta eta zintzilikzeramatzaten korearrak;neska alemaniar bat, txakurñimiño bat lotuta zeramala,eta txakurrak txalekobat jantzita, bere urbotila txikia belkroz lotuta.Ez nituen bikote frantsesakikusi, zama titanikoarenazpian hondoratutazihoazelako, baina bai euren bastoiak haztamuka mugitzen,urrats bakoitza ondo tinkatzen,uneoro Lurraren muineraino hondoratzekobeldurrez edo.
DAMUEN EGUNA Motxilatik gauzakateratzen eta abandonatzen hastendira zenbaitzuk. Aldapa gogorrenetakobatean, alemanez idatzitakoliburu tantriko mardul bat aurkitunuen, zutoin baten gainean utzita.Eta poltsa batean bildutako otoitzliburu bat, alemanez hori ere. Nonbaitirakurri nuen peregrinazioa gorputzarekinegindako otoitza dela.Zertarako, orduan, otoitz liburu batmotxilan.
Gorago, harri batenan, Paulo Coelhorenliburukote bat. Eta Orreagakoaterpetxean ?lehen gaua askorentzat?Coelho, Bucay, Chopraeta hutsean ontziratutako hitzenmaisuen liburu abandonatuakpilatuta, energiak,zoriontasuna, autolaguntzaeta blablabla. Han zeuden,liburu literalki astunak,apaletan pilatuta,benetako erabakien garaiaheltzen denean abandonatuta.Ibiltariek, beti, soberakopisua baztertzen dutelako