EDUARDO Galeanoren arimak beregorputza utzi zuela munduak jakinbaino pare bat ordu lehenago, gogorazekarren Iñigo Muguruzak bezperanharen bideo batean ikusitakoa: “Kolonbianarrantzale batzuekin hitz egiten egonomen zen behin, eta arrantzale haietako batekesan omen zion bere testuak gustuko zituelasentipentsanteak zirelako. Izugarri gustatzenzait definizio hori, sentipentsantea”. Galeanobezala, gustuko ditu irundarrak Uruguaikobeste idazle eta pentsalari batzuk, MarioBenedetti edo Jose Mujica presidente ohia,esaterako. Horiek ere, berak bezala, egungogizartearen akatsak, sistemaren akatsak, agerianjarri eta haien inguruan hausnartzen baitute.Hain zuzen ere, Akatsa sisteman izenadu Muguruzatar gazteenak sortutako Lurrataldearen bigarren lanak, musika estilo anitzenmelange fina, izenburua justifikatzenduten mezu eta hitzen bilduma.
Iñigo Muguruza (gitarra akustikoa) eta AneGarciak (ahotsa) gidatuta, Carlos Zubikoa(baxua) eta Xabi Dolsek (bateria) osatzen dutegaur egun Lurra. Duela lau urte inguru abiatuzen taldearen ibilbidea; Muguruzak gitarraeskolak ematen zizkion Garciari eta harenahotsa entzun zuenean azkenaldian lokarturikzuen nahia piztu zitzaion Muguruzari, taldebat sortzeko ideia buruan bueltaka hasi zitzaion.“Egia esan, ez neukan pentsatuta ezeregitea, Ane abesten entzun arte. Hezkuntzamunduan sartuta nengoen eta, musika eskolazaparte, musika baztertuta nuen nolabait;haurrak izanda kontzertuetara joatea ere zailagoazenez, soinu frogetara joaten nintzengehienez ere”. Baina ez zen bere ikaslearenahotsa bakarrik izan irundarrari atentzioaeman ziona: “Eskolak ematen nizkion garaian,16 bat urte zituela, berak idatzitako ipuin baterakutsi zidan eta oso ederra iruditu zitzaidan.Literatur sariak irabazi izan ditu AnekHondarribian. Gainera, bere dantza irakasleaezagutzen nuen, eta dantza ere oso ondo egitenzuela esaten zidan. A zer fitxaketa!”
Garciak familiatik dakar musikarako grina etadoaina, eta gitarrari laguntzen beti abestu izanzuen arren, bere bizitzako asmoen zerrendakez zekarren talde bat osatzearen inguruko ezer. “Sorpresa izan zen Iñigok aukera horiematea, ez bainuen uste nire ahotsa inolaz ereberezia zenik”, azaltzen du abeslariak. “Iñigokproposamena egin zidanean baietz esan nion,baina hamasei urte nituen eta ez nekien osoondo zeri ari nintzaion baietz esaten, ez zerizan nahi zuen taldeak, ezta zertaz zihoan ere.Gero ikusi nuen uste baino serioagoa zela”.
Muguruzak argi zuen, taldearizegokionez, zerbait lasaiaegin nahi zuela, “Sagarroitiknentorren,musika erabatdantzagarria egitetik;eta zerbaitlasaiagoa beharnuen”. Hala, Garcia etabien artean ideiari formaematen joan ziren. “Anek pasazizkidan letra batzuk eta nik musikatuegin nituen, akordeak eta melodiak jarrita”,kontatu du Muguruzak. Taldea osatzen joanzen gero, Carlos Zubikoa eta Ander Larrañagarekin.“Carlos beti egon izan da nire alboan,nire ikaslea izan zen hura ere, eta orain nirelagun mina da”, dio; Sagarroi taldean arituziren elkarrekin. Larrañagak, abeslaria bainoaregazteagoa denak, perkusioajotzen zuentaldea osatzean. Bostabestiko maketa grabatuzuten 2012an, Lurra izenekoa, etahorren ostean Garcia Berlinera joan zenurtebeterako. Hala ere, proiektuak aurrerajarraitu zuen, eta urte horretan elkarri musikaketa letrak bidaltzen jarraitu zuten. Handikbueltatzean oso serio hartu zuten proiektua eta denbora gehiago ematen hasiziren horretan. Akatsa sisteman iazko udangrabatu zuten, eta ordurako Larrañagak taldeautzi zuenez, Iban Larreburuk hartu zituenmakilak diskorako. Grabazioarekin amaitzenari zirenean sartu zen taldean gaur egungolaugarren taldekidea, Xabi Dols bateria-jolea.
ETIKETEI IHES “Ez dakigu nola definitu egitendugun musika, baina hori ez da txarra gureustez”, dio Muguruzak. Gustatzen zaizkienmusikak egin dituzte. Izan ere, musika motadesberdinen zaleak dira taldekide guztiak, etahorietako batzuk agertzen dira diskoan.“Behin galdetu nien ea zein musika mota ezzitzaien gustatzen; batek countrya esan zuen,baina gero countryak eman dituen kantu izugarriakgogoratzen hasi ginen, Neil Youngenhau edo bestearen hura”, kontatu du Muguruzak.
Etiketei ihesi, barruak eskatutakoa egindute. Hala, Fenneh edo Lurraren Blue Noteabestien reggaea, Oinutsik edo La luna dormida-ren pop akustikoa, Izan-en jazz kutsua,Eguzki berbera, Gaiztotzen edo Heart Bluesabestietako bluesa, Lurtar gehiago-ren rocka,Munduaren aurrean abestiko ska bizia, PlanetBrazil-eko funky brasildarra eta RandyNewmanen You’ve got a friend in me abestiagogorarazten duen Akatsa Sistema-ko gitarraalaien doinuak biltzen dira diskoan.Carlos Zubikoak egin ditu diskoko bi abestiakustikoak, Gaiztotzen eta Planet Brazil. Gainerakoenletrak Garcia eta Muguruzak egindituzte. “Sumatzen da letretan bi ildo nagusidaudela ?dio Muguruzak?, nireak letrakonprometituak dira, mundua nola dagoeneta salatzeko zenbat gauza dauden ikustendudanean ateratzen zaizkit horrelako letrak.Aneri aldiz gehiago gustatzen zaio bere sentipeneta bizipenak ateratzea”.
Garciak, bere aldetik, uste du daukan adinarekinoraindik “bizitzeko gauza asko falta”zaizkiola, “ez daukadala hainbeste gauza kontatzeko,bizipen aldetik behintzat”. Horregatik,ateratzen zaiona idazten du, barrura begiratuzaskotan. “Gertatu izan zait oso letra erromantikoaedo ‘pastela’ idaztea, eta neureburuaz harritzea, berez ez bainaiz horrelakoa!(kar, kar)”. Idazteko ohitura txikitatik dakarGarciak, baina abestien letrak idaztea ez delaerraza dio. “Kostatzen zait musika baterakoletra bat moldatzea. Baina ederra da, eta gaineraematen dizu aukera idazten duzun horiargitara ateratzeko”, onartzen du. Alai kontatzendu iaz Durangoko Azokara Lurrarendiskoarekin joan zirenean arraroa egiten zitzaiolamusika atalean egotea. “Abestu bainoaskoz lehenagotik idatzi izan dut, eta betipentsatu izan nuen noizbait Durangon egonezgero, liburuen atalean egongo nintzela, eznuen inoiz pentsatuko musika atalean egongonintzenik”. Bizitzaren itzuliak.
GAKOA, TALDE-LANA Muguruzak “grazia,izaera eta esperientzia” ematen dizkio taldeari,Garciaren ustez; horrek, berriz, “heldutasunaeta bizitasuna”, Muguruzaren ustez. Biekdiote Zubikoaren lasaitasuna eta jakinduriaoso garrantzitsuak direla taldean, “esaterako,leku batera iritsi eta bertsolari ekipo bat jarridutela konturatzean ?dio Muguruzak?.
Momentu horietan garrantzitsua da norbaitlasaia edukitzea alboan, ‘lasai, konponduko da’edo gurpila zulatu eta ‘ez kezkatu, iritsiko gara’esango dizuna”. Dolsen bertuteak, “kultura etaezagutza musikal oso zabala” edukitzeaz gain,“ordena eta inplikazioa” direla diote.Bat eginda daude, guztiz, eta ilusioa eta sormenaez zaie falta. Han eta hemen kontzertuakematen dabiltzan bitartean, hasiak dirahurrengo lanaren zertzeladak marrazten.Orain arte taldearen gidaritza eta sortze prozesuarenzati nagusia Muguruzak eta Garciakeman duten arren, euren lan egitekomodua aldatu egin da eta gaur egun laurakari dira abestien sorkuntzan parte hartzen.
Zubikoak eta Dolsek ere euren proposamenakgrabatu eta eramaten dituzte taldera, Garcialetren munduan murgiltzen hasia denbitartean. Oinak lurrean eta hegoak zabal,doinu eta hitzen jitoan aurrera egitea da taldearennahia, jendea hunkitzea, dantzan jartzea,Galeanori arrantzaleak esan moduan,sentipentsaraztea.