BI hamarkadatik gora daramatzaIban Urizarrek(Elgoibar, 1975) musikarenmunduan murgilduta.Haurtzaroan tronpeta jotzen ikastenhasi zenetik, talde eta proiektuugaritan utzi du haren arrastopertsonala gipuzkoarrak; Amoranteda bere azken sorkuntza.

Bi artista ezberdinei zor die izenaUrizarren proiekturik berrienak:“Rodrigo Amarante brasildarrareneta Enrique Morente espainiarrarenabizenak hartu, eta bien artekokonjuntzio batetik sortu nuen Amoranteizena, euskarazko hitza izanik,kontzeptualki oso interesgarriabaita. Fonetikoki ere, izenak berakiradokitzen duena egiten dudanarekindat datorrela uste dut”, dio.

Tradizio ugaritako musika batzendu Urizarrek Amorante izenpean,eta “guztia” inspiratzeko aitzakiaegokia izan daitekeela adierazi du.“Ez dakit banatzen zer erabiltzendudan Amoranterako eta zer besteproiektuetarako. Musikari bezala,egindako ibilbidea motxilabatean sartzen dut, eta hortik ateratzenden guztia erabili daitekeinspiratzeko. Irakurritakoak etaikusitakoak; bildutako elementudenak oso neureak dira, eta bizitzanpasatu izan dudan gauza orosar daiteke hor”.

ESPERIMENTAZIOTIK Hogei urtetikgorako ibilbide musikal horretan,esperimentazioak tarte bereziadu Urizarrentzat. Jorratu dituenproiektu guztietan, esperimentatzea“oso fase garrantzitsua” izandela aitortu du elgoibartarrak, etainprobisazioa ere asko landu duelaadierazi du. “Biak ala biak egunerokogauza izan dira, sortududan musika eta jo ditudan instrumentuakkontuan izanda”. Artistarenhitzetan, esperimentatzea“ezinbestekoa” da musika egiteko,“musikari izateko egin beharrekozerbait” dela azpimarratuz.

Guzti-guztia inprobisazio askearenesku utzi ordez, Amoranterenabestiei hitzak jartzean kontuhandiz aritu da Urizar. “Letra batzuknireak dira, batzuk eskatutaegin dizkidate, eta beste batzuk,aldiz, ‘lapurtu’ egin ditut. Hirumodu horietara lortzen ditut kantuenhitzak”. Horrela, lagunei edo“interesgarri” suertatu zaizkionpertsonei eskatu dizkie zenbaitletra Urizarrek. “Idazleak diraasko, eta horrek asko errazten dulana. Niri asko kostatzen zait idaztea;egiten dut, baina beste pertsonabaten laguntzak ikuspuntu desberdinaematen dio”, argitu du.

“Lapurtutako” letren harira, JoseMari Iparragirreren ZuganaManuela abestiaren eta BixentaMogelen kopla baten hitzak erabilidituela adierazi du musikarigipuzkoarrak.

Esperimentazioaren, inprobisazioareneta han eta hemengo hitzenbaturarekin, Amorante sortzerairitsi da Urizar, eta proiektuhorrekin “egia transmititu” nahiduela aitortu du elgoibartarrak.“Egiten dudana benetan egitendudala eta gustatzen zaidan zerbaitdela erakutsi nahi dut. Zuzeneaneskaintzen dudana oso benetakoada, musika jotzean eta abesteansentitzen dudana da”. Gainera,“sekula” ez dela abeslaria izan dioUrizarrek, eta egungo proiektuarekin,fase horrek “oso papergarrantzitsua” jokatzen duela adierazidu. “Lana ongi egitea etahorrekin gustura egotea nahi dut”.

DISKOA, JOMUGA Zuzeneko emanaldiakeskaini izan ditu jada Amorantek.“Gehienetan gitarra batekinaritzen naiz, eta nire musika niremodura eta nire elementuekin aurkeztendut. Kantautore baten itxuraeman ohi dut, baina berez ez naizkantautorea. Batzuentzat arraroaizango da, beste batzuentzat ezhainbeste, baina halaxe da”.

Momentuz, hiru emanaldi daudeapuntatuta Amoranteren agendan:maiatzaren 8an Berrizko kulturetxean, maiatzaren 17an Larrabetzukogaztetxean (Joseba Irazokiizango du alboan), eta ekainaren14an, aldiz, Urretxun, SantaBarbaran.

Aurrera begira,“disko bat kaleratzea”du buruanUrizarrek, bainahorretarako“denbora preziatuhori” beharkolukeela dio. “Denboraoso garestidago. Ez naiz musikatikbizi, eta familiadaukat; beraz, zaila egitenzait musikarentzat beharbezalako tartea aurkitzea. Ahaldudanean grabatuko dut diskoa, lantxukun bat egin nahi baitut. Ea urteaamaitu baino lehen lortzen dudan”.

ESPERIENTZIA BERRIAK Egunbakarka aritu arren, talde etaproiektu ugariren parte izan da Urizarharen ibilbidean zehar: CafeTeatro, Mengele Quartet, Bizarra,Sinuose eta Andrakan taldeetan arituda, besteak beste, eta Joseba Irazoki,Rafa Rueda, Napoka Iria, JosebaTapia eta We Are Standardekinkolaborazioak egin izan ditu, batzukaipatzearren.

Bakarlanera jauzi eginda, “zerbaitberria” dela eta “oso ondo” sentitzendela aitortu du Urizarrek. “Artistapoliedrikoa izan naiteke, inork ezbaitu baldintzatzen bakarka egitendudana. Taldean eroso egon izannaiz, baina orain bakarrik aritzeatokatzen zait”.