musika -Lain taldeak bere hirugarren diskoa aurkeztu du, Tximeletak izenekoa eta Baga-bigarekin argitaratutakoa. Kristina Aranzabek (ahotsa), Leire Berasaluzek (ahotsa), Ion Altunak (bateria), Javi Riverok (baxua), Joseba de Arribak (gitarrak) eta Mikel Benitok (gitarra elektrikoa) osatutako taldeak rock esparrura jo du gero eta gehiago, doinu biziagoekin eta gogorragoekin jolastuz, abesti kementsuagoak sortuz baina melodien ezaugarria galdu gabe. Lan honekin taldearen metamorfosia gauzatu da, jada hain gazteak ez direla erakusten dute, hamaika kantuetako batzuk transiziozkoak badira ere. - N.G.
- Multimedia
- Servicios
- Participación