BERE aitarengandik jasozuen tradizioarekiko loturaAguxtin Alkhatek(Heleta, Behe Nafarroa,1982). Ernest Alkhat bertsolariazuen aita, duela zazpi urte zendua.Haren aldamenean hasi zen Aguxtinsormenaren bideak urratzen.“Bera bertsolaria zen, baina musikataldeentzat ere abestiak idaztenzituen. Txikitatik ukan dugu sormenarekikomaitasuna etxean, etaneu ere bere ondoan hasi nintzenidazten, nahiz eta kantugintzarabideratu dudan nire ibilbidea”,kontatu du.
Haizeen meneko ez da heletakomusikariaren lehen lana; 2013an,Ihes egin, sei kantuz osaturiko EPaargitaratu zuen, Usopopen laguntzarekin.Elkar Estudioak programanparte hartu ondoren,diskoetxe honen gonbitari erantzunezgrabatu du argitaratu berriden bere ibilbideko bigarrendiskoa. Musikari gisa, “Iparraldekomusikagintza tradizionalarenoinordeko” moduan ikusten dubere burua Alkhatek, nahiz etarock banda baten babesean aritzean“modernitate kutsu bat” hartzenduten abestiek, bere esanetan.
TALDE IZAERA Aurrez bakarlarimoduan ere aritu izan da Alkhat,gitarra soil bat lagun, baina duelahiru urte taldea osatu zuenaspaldiko lagun batzuekin, etaHaizeen meneko lana taldekidehoriexekin burutu du. Berarekinbatera aritu dira disko honetanWillis Drumond taldeko kideJulien Labat (gitarra elektriko etaakustikoa), Xan Bidegain (gitarra),eta Felix Buff (bateria eta perkusioak).Gonbidatu gisa, Txus Aranburukteklatuak jo ditu diskokozenbait abestitan. “Azalean nireizena ageri bada ere, talde gisafuntzionatu dugu, eta talde lanhorren emaitza da disko hau”,argitu nahi izan du.
Diskoko kantu guztien hitzak etamelodiak Alkhatek berak sorturikoakdira. Pieza batzuetan Aguxtinbakarrik ari da, gitarrarekin.“Kantu batzuek, sinpleak direnez,gitarra eta ahotsarekin aski dute”,dio. Beste batzuetan, ordea, “gitarraelektrikoak, baxuak eta bateriakabestien indarra handitudute” iritzi dio heletarrak. “Esandaiteke, beraz, nik ekarri dudalamamia, baina gero guztien arteanjantzi ditugula kantuak”.
ESTILO DESBERDINAK Haizeenmeneko diskoan badaude, aldebatetik, folk ukituko kantu tradizionalak,baina baita modernitate kutsuaduten doinu rockeroagoak ere.“Hastapenean, kantu aski tradizionalakegin nituen, gitarra akustikobatekin, Iparraldeko tradizioarijarraituz, eta gero taldean musikamodernoagoarekin nahastu ditugu”,azaldu du Alkhatek. “Diskoanbadaude momentu lasaiak etaintentsoak ?jarraitu du?, izan ere,nik kontrastea dut maite. Taldeanegiten dugun musika nahiko eklektikoada, iturri askotatik edaten dugulakoziurrenik”.
LETRA ILUNAK Kantuz-kantu gaiaskori heldu die Alkhatek. “Hunkitzennauten gaiak dira, gehienetanilunak eta tristeak. Nahiz eta egunerokoanpertsona alaia izan, alaitasunariez diot kantatzen, gehiagoinspiratzen naute doinu eta hitz ilunek,ez dakit zergatik”, adierazi du.Era berean, bere abestietan letreigarrantzia handia ematen dielaaitortu du, eta horren arrazoia entzulearenhausnarketa bilatzekonahia dela dio. “Testu sakonak dira;nahi dudana entzuleari galdera batzukpausaraztea da. Nahi nuke jendeakdiskoa denbora ukanez entzutea,testuak barneratzeko”.
Diskoa zabaltzen duen Haizeenmeneko kantuan trasmisioaren gaialandu du Alkhatek, “gurasoengandikjaso dudan transmisioa, hainzuzen”, zehaztu du. “Lur honek ekarditzala / gero ta gehiago / jendeberriak plazara / hurrengo aldirako”,dio kantu horretan heletarrak.“Uste dut biziki inportantea delamezu hori pasaraztea, eta berezikiIpar Euskal Herrian, euskararentransmisioak izan duelako azkenhamarkadetan etenaldi handi bat.
Belaunaldi batzuek ez dute jakinedo ez dute nahi izan transmititubere ondorengoei euskararekikomaitasuna eta euskaltzaletasuna, ezdute euskara erakargarri egin, etagaur egun belaunaldi hutsune handibat dago nahiko larria”, agertu dubere kezka. Hain justu, euskaltzaletasunaetxean jaso zuen Alkhatek,eta hori bere gurasoei zor diela dio.“Garai hartan, Behe Nafarroanbehintzat, ez ginen asko bide horihartu genuenak, eta horregatik kantuhonekin omenaldi bat egin nahinien bai gurasoei eta baita EuskalHerri osoan euskara transmititzekolan egiten duten guziei”.
Bestalde, Odol ixurien lurra kantuan,Nafarroa du hizpide Alkhatek.“Baxenabartarra naizenez, etanire familiak badituenez sustraiakNafarroa Garaian, inportantea atzematennuen idaztea gutxienez kantubat Nafarroari buruz”, esan du.Aurrera begira, diskoa zuzeneanaurkeztea da orain Alkhaten nahia,baina zailtasunak ikusten ditu. “Iparraldeanbai, baina Hego EuskalHerrian ez da samurra mugaz bestaldekojendearentzat toki bat egitea.Dena den, baditugu kontaktuaketa ari gara, besteak beste, San Ferminetanjotzeko aukera aztertzen.Ziur aukera gehiago ere etorrikodirela”, agertu du itxaropentsu.