HATSA hats, begia begidireino, / hitz bizi haubiziz zaude gaurgero”.Hala diote William Shakespearen18. sonetoaren azkenlerroek Juan Garziak euskararengalbahetik pasa ostean. Shakespearek,bere zahartzeaz kezkaturik,esan nahi izan zuen bera hiltzeanere bizirik izango zela bere hitzakirakurtzen zituenaren begietan.Urtarrilaz geroztik euskaldunonbegietan ere bizi da poeta ingelesa,euskaraz irakur ditzakegu gaurharen hitzak Garziaren Sonetoak,Zeru horren infernuak liburu argitaratuberrian.
Dramaturgian eginiko lana ezagunagoduen arren, Shakespeare poetaeta sonetogile bikaina ere bazen,eta hain zuzen ere obra liriko unibertsalarengailurrean kokatzendiren sonetoak dira Garziak euskararaekarri dituenak; 154 sonetoguztira, ia bi hamarkadatan behineta berriro txukundu eta orraztuak.Ariketa soil moduan hasi zena,“sukar gaitz” bihurtzera iritsi zitzaionazkenean, “gelditu ezin bat”.
Izan ere, lehen aldiz Shakespearerensonetoen liburua esku arteanhartzean ezer ez zuela ulertuaitortzen du. “Gerora konturatunaiz lehen urteetan hitz horienatzean zegoen guztiaz jabetzenjoan nintzela eta, gozameneko gauzekingertatzen den moduan, gerohori partekatu nahi izan nuela”.
Sonetoak liburuan ingelesezkosoneto original bakoitzaren azpian,gainera, Garziak berak idatzirikoazalpenak datoz, hain zuzen erelerro-arte horietan ikusten zituenakirakurlearen esku jarri eta sonetoaeta poeta bera modu sakonagobatean ulertu ahal izateko lagungarriizan daitezen.
Sonetoak itzultzeak badu apartekozailtasun bat: neurria errespetatzea.Lau lerroko hiru ahapaldi eta bikoerrimatu batek osatzen dute sonetoa,eta lerro guztiek dituzte hamaikasilaba. Itzultzailea hitz-jolas, elipsieta moldaera bitxietara behartzendu horrek, nahitaez. Horrenbestez,irakurketa ere zailagoa egitenda, bai behintzat lehen irakurraldietan.Garziaren hizkuntza-trikimailuetaraohitzen joan ahala,ordea, sonetoan gero eta hondoagomurgil daiteke irakurlea, hizkuntzarenhasierako oztopo hori gaindituta,esanahiari eta esaldien zentzuarierreparatuz.
IRAKURRI ETA ENTZUTEKO Sonetoak,Zeru horren infernuak ez daliburu soil bat, hitza, musika eta artegrafikoa uztartzen dituen diskoliburuabaizik. Euskal Herriko UnibertsitatekoMikel Laboa Katedrakhasieratik babestu zuen proiektuhau, “testuarekin batera, euskal kulturakobestelako arte-hizkuntza batzukere hitzezko hizkuntzaren jaihonetara gogoatzeko ametsarenatzetik”, azaltzen du katedrakozuzendari Juan Kruz Igerabidek hitzaurrean.
Hala, Aztarna etxearenLiteratura saileko lehen ale honetan,Koldobika Jauregiren collagemarrazkisortak apaintzen ditusoneto idatziak eta liburuarekinbatera datozen bi diskoak. Horietakolehenengoan, Ahotsak deiturikoan,154 sonetoen errezitazioakbiltzen dira, 140 errezitatzaile ingurukirakurriak. Bigarrengoan,berriz, Musikak izenekoan,proiektuaren bigarren zutabeaagertzen da, Joxan Goikoetxea etahark musikatutako 22 sonetoen bilduma.
Idazlearen eta musikariaren lagunartekobazkari batean atera zensonetoak musikatzeko ideia. “Kantubat egin nuen lehenengo, frogamoduan, ea zer moduz gelditzenzen ikusteko, eta gustatu egin zitzaigunemaitza ?azaltzen du Goikoetxeak?.
Gauzak horrela, hasierankantu bakarra izango zena diskooso bat bihur zitekeela ikusigenuen”. Mikel Laboa Katedrakproiektua bultzatuko zuela jakitean,beraz, sonetoak hautatzeari etaabestiak konposatzeari ekin zionmusikari hernaniarrak.
Sonetoen itzulpena nola, jostunfinenen lanarekin parekatu daitekeabestien konposizio prozesua ere,izan ere kantu bakoitza nork abestukozuen pentsatuta konposatuzituen doinuak, bakoitzaren kantaeraramoldatuak. “Nabaria dahori diskoan, Eñaut Elorrietaren,Pettiren edota Mikel Urdangarinen abestietan, esaterako”, dio Goikoetxeak.Jazz kutsukoak, doinuepikoak, bossa nova airekoak, rockerritmoak eta beste hamaika estilotakodoinuak aurki daitezkediskoan. Gainera, soneto bakoitzakdu bere jantzi propioa. “Melodiabakoitza soneto batentzat eginadago ?azaltzen du musikariak?,alegia, doinu berak ez du balio bisoneto desberdinentzat”.
Musikak diskoan 11 soneto abestueta beste 16 soneto errezitatuakaurki daitezke. Abeslarien zerrendandira Goikoetxeak martxandituen Sortuko Dira Besteak etaEgunsentiaren Kantak bezalakoproiektu kolektiboetan ezagututakohainbat lagun, Eñaut Elorrieta,Olatz Prat, Petti, Estitxu Pinatxo,Pier Paul Berzaitz eta Mikel Urdangarin,kasu, eta baita Paco Ibañezkantautore ospetsua eta AmaiaAzkue gazte hernaniarra ere. Errezitatzaileenartean daude, besteakbeste, Aizpea Goenaga, BernardoAtxaga, Maika Etxekopar, KirmenUribe, Beñat Achiary, Maddi Oihenart,Harkaitz Cano edota XimunFuchs. Musikarien zerrenda EuskalHerriko naiz kanpoko musikariekosatzen dute: Txema Garces, BalenLopez de Munain, Oihane Igerabide,Ara Malikian, Suso Saiz etaRoberto Yabenek, beste askorenartean. Aniztasuna da, beraz, diskohonen ezaugarrietako bat, doinuetan,erritmoetan, instrumentazioaneta ahotsetan, beti ere sonetoenhariak josten duelarik obra osoa.Mikel Laboa Katedrak lagundutakoproiektua izanik, Goikoetxeakbi keinu egin nahi izan dizkiourteetan bidelagun izan zuenLaboari. Bata Txinaurriak abestikodoinuaren moldaera bat,diskoan Paco Ibañezek abestenduen Bihotz oroz bitxi bihurtua;bestea, Laboak moldatutako DanielFortearen Estudioa, diskoan PierPaul Berzaitzek abestutako Sukargaitz-era ekarria. Gainera, Goikoetxeakdioenez, Laboak bazuen“bizitzaren eta kulturaren ikuspegiunibertsal bat, ikuspegi ez-lokalistabat”, eta ziur da gustuko izangozukeela lan hau.
ANTZOKIA ERE BEHAR ZUEN Argizuten egileek Shakespearek, paperazgain, antzokia ere merezi zuela.Horregatik, disko-liburua ikuskizunbatean gorpuztu da. Goikoetxeakazaltzen duenez, “Shakespearek osoobra gutxi ditu antzerki ez direnaketa honek, antzerkia ez den arren,badu halako trama dramatiko bat,eta horretan oinarritu dugu emanaldia,Shakespeare guztiz gauzatzekobeharrezkoa baita hura antzerkiraeramatea”.
Liburua egitea erabaki zenetik argitaratuden arte bi urte pasa dira,besteak beste, 154 sonetoak errezitatzeaketa abestiak grabatzeakkoordinazio lan eta denbora askoeskatu baitu. Baina hernaniarrakazaltzen duen moduan, “gauzakluzatzeak baditu bere alde onak ere:gauzak mimoz egiteko astia emandigula eta zuzenekoa ondo prestatzekoa”.
Hala, martxoaren 29an egin zutenestreinaldia Donostiako VictoriaEugenia antzokian; oholtzan bostabeslari, bederatzi musikari, hirudantzari eta errezitatzaile bat. Duelahogei urte Ametsaren bidea izenekoikuskizunean egin bezala,musika, hitza eta dantza nahastunahi izan ditu Goikoetxeak ikuskizunhau sortzerakoan. Diskokoabestiak eta errezitatzaile batek ?estreinaldiaren kasuan, XimunFuchs aktorea? irakurritako sonetoezgain, Shakespearek sortutakopertsonaiak hiru dantzarirenganhartzen dute bizia: Montse Zabalzakoreografoa Dama iluna bezalaaurkezten da, Ion Barbarin Jaungazte argia bezala ageri da eta TxoriGarcia Uriz Poeta maitalearenazalean jartzen da. Hiruren arteanegiten duten dantza antzeztuhorrek irudia jartzen die, nolabait,abesti eta errezitatuetan entzutendiren sonetoei, Shakespearerenobran agertzen den trama dramatikohori ikusgarri bihurtuz.
Orain asmoa emanaldi hau antzokizantzoki aurkeztea da. Bigarrenemanaldia Hernaniko Biteri antzokianizango da, maiatzaren 8an, etaemanaldi gehiago iragarri dituzteudazkenerako.