OSO desberdina da errealitateaz edofikzioaz hitz egitea. Gakoa koherentziandago: gertatu diren gauzezhitz egiten duzunean, ez diozukoherentziari arreta handiegirik jarri behar,hain zuzen ere errealitateak berak sinesgarritasunaematen dielako: guri esaten badigutezerbait gertatu dela, nahiz eta gauza osoharrigarria izan, sinetsi egingo dugu, gertatuegin delako. Baina, istorioak eraikitzekoorduan, arreta berezia jarri behar da koherentzian;asko zaindu behar da sinesgarritasuna,irakurleak kontatzen diozun horisinets dezan”.
Errealitatetik fikziorako saltoa eman duMikel Ayllon idazleak (Laudio, 1980) Ez tiroegin anbulantziei nobelarekin, hots, berebigarren lanarekin. Izan ere, 2006an, Gerezigorrien garaia kronika liburuaidatzi zuen, eta, oraingoan,aldiz, mundu zahar honenerrealitate zaharraz mintzozaigu arabarra fikziotonuan.“Patxadaz irakurtzekoliburua da Eztiro egin anbulantziei.
Gaur egun, gizarteanezeri ez diogu arretahandirik jartzen, denaegiten dugu arrapaladan,eta atsedenerako eta hausnartzekogero eta denbora gutxiagohartzen dugu”. Zentzu horretan, arretaeskatzen duen liburu bat da Ayllonena, “irakurlearenbarruraino” iritsi nahi duelako.“Irakurleak istorioan parte hartzea nahi dut;horregatik, nobelak baditu hainbat elipsi,eta horiek irakurleak berak bete beharkoditu”. Gainera, autoreak dio nobela ilun bataurkituko duela irakurleak; izan ere, “munduarengainbehera bat kontatzen da, baina,aldi berean, badu itxaropenerako mezu bat.Horregatik, nobelan zehar ilunetik argirakobidai bat egiten da: egoera gogorrak kontatzendira hasieran, baina, gero eta aurreragojoan, kontua apur bat argitzen hasikoda. Beraz, badago halako mezu bat unerikgogorrenetan ere itxaropenari eutsi beharzaiola dioena, ez dugula bururik galdubehar, eta ez garela anbulantziei tiro egitenhasi behar”.
GURE MUNDUAREN ISLA Oinak lurrean jartzekobalio du Ez tiro egin anbulantziei nobelak,telebistak urrunekotzat jotzen dituengaiak batere urrutikoak ez direla ohartzeko.Ayllonek parekotzat ditu liburuak agertzenduen errealitatea eta egunerokoan guk biziduguna: “Ikusten dut oso agerikoa dela bailiburuan, bai gure errealitatean badela munduzahar bat, hau da, gure iparraldea edogure Europa, eta mundu hori antolatzekoizan dugun modua agortuta dago. Ez du guztionbeharra asetzen, eta tragedia asko ikustenditugu. Plano guztietan: plano ekonomikoan,politikoan zein sozialean; argi dagohiltzen ari den paradigma bat dela”.
Baina, idazlearen hitzetan, mundu zahar horiordezkatzera ez dator berririk, eta orduansortzen dira tragediak. “Argi-ilun horretansortzen dira munstroak, eta testuinguruhorretan aurkituko ditugu liburuko pertsonaiak.Gizakiak utzi egin dio gizaki izateari,eta munstro bihurtu da: pertsonak lanetiketxera doaz, jendea ez da gelditzen, ez duaurrez aurre besteekin hitz egiten: nahikomundu ilunean bizi dira pertsonaiak”.ONDORIOEN BILA Gertakariek eta haienjazoeren zergatiek pisu gutxi dute orrialdeetanbarrena, ez baitzituen horiek helburuidazleak: “Arrazoiak ez zitzaizkidan gehiegiinteresatzen, uste dudalako arrazoiak nahikoagerikoak direla eta sobera ezagutzen ditugula;aitzitik, ondorioak ezagutzea nuen helburu,eta, ondorioen bidez, norbera iritsidadila arrazoietara”.
Hori dela eta, alderantziz kontatutako nobelada Ez tiro egin anbulantziei: irakurleakhasieratik izango du ondorioen berri, pertsonaiakegoera jakin batean ezagutuko ditu,baina ez du jakingo egoera horretara zergatikiritsi diren. Liburuak eduki badauka ekintzabat, baina oso azaletik kontatuta dago,“ondorioen eta sentimenduen azpian kokatuta”.“Lehenbizi galderetara eta arrazoietarajotzeko joera dugu, eta, hain zuzen, horregatikegin nahi nuen kontrakoa; lehenengoerantzunak eman eta gero galderak jarri”.Irakurlearen esku dago, beraz, ondorioakbanan-banan aletzea eta nork bereak ateratzea.GOGOETARAKO BIDE Hausnarketarako heldulekuugari ditu Ez tiro egin anbulantzieiliburuak. Ayllonek ez du istorio soil bat kontatunahi izan eta horrela irakurlea entretenitu:hortik harago, irakurleari hausnartzekopista batzuk eman nahi izan dizkio.
“Gai ugari lantzen dira nobelan, eta badagonahi bat irakurlearen baitan halako hausnarketabat sortzeko horien inguruan. Nolabait,lortu nahi nuke liburua irakurtzen hastenden pertsona eta amaitzean dagoena ezizatea bera, edo aldaketaren bat, behintzat,egotea beregan”.