EIDER Rodriguez jaio zenurte berean, JosebaSarrionandiak BernardoAtxaga, Manu Ertzilla,Joxemari Iturralde, Jon Juaristi etaRuper Ordorikarekin batera, PottBanda sortu zuten Bilbon, euskalletrei astinaldi estetikoa emateko.Rodriguez 1977ko maiatzeko ilberrianjaio zen Oreretan (Gipuzkoa),asteazkenez, hilaren 18a hasi berriberriazela.
Handik hiru urtera, Pott Bandakizen bereko aldizkariaren seigarreneta azken alea argitaratu zuen(1980ko ekainean), eta, bost hilabetegeroago, poliziak Sarrionandiaatxilotu zuen Durangon, ETAkokidea izatea leportatuta. Sarrionandiakhiru literatur sari irabazizituen urte hartan: Azkue Saria,Ignacio Aldecoa Saria eta BilboHiria Saria.
Hogeita hamar urteko kartzelazigorraezarri zioten arren, 1985ekoSan Fermin egunean, Eiderrek zortziurte besterik ez zituela, Sarrionandiakbozgorailuetan ezkutatutaalde egin zuen Martuteneko kartzelatik,Imanolek emandako kontzertuarenondoren. Hortxe hasizen, Kortatu taldearen Sarri, Sarrikantu ezagunaren erritmoan, Iurretakoidazlearen mitoa eta deserrialdia.“Batzuetan gertatzen da idazlebaten obra osoa bereziki ulertzenduzula eta bereziki ailegatzenzaizula, eta hala gertatzen zait niriSarrionandiarekin, konexio horisentitzen dut, eta hori ez da maizgertatzen den zerbait”, aitortu duRodriguezek.
Askotxo dira euskal idazle eta irakasleakSarriren obratik nabarmenduditzakeen alderdiak: “Gurera idazmolde ezberdinak ekarri dituenidazlea da, gureak diren testuenesanahiak berritu ditu eta gureakez direnak geuretu ditu”. Baina,gauza guztiez gain, Sarrionandiarenlanen edukiari erreparatu diourte hauetan guztiotan: “Nire belaunaldiazipriztindu ez ezik busti ereegin duen gatazka politikoa daukabere baitan: nondik gatozen, nongauden eta nora joango ginatekeenberdinean jarraituz gero”.
Rodriguezek hogeita bat urte betezituenerako, indarkeria politikoak13 pertsonaren odolaz zipriztinduakzituen Oreretako kaleak. 1979tik1998ra bitartean, ETAk lau polizianazional, hiru taxilari, bi industriagizon,bi guardia zibil eta okin bathil zituen Oiartzualdeko herrihorretan, eta GALek, Ezker Abertzalekomilitante bati zuzendutakogutuna postontzian utzi behar zuenpostari bat.
Iaz, doktorego tesia irakurri zuenRodriguezek Sarrionandiaren lanaabiapuntu eta helmugatzat hartuta,eta ordurako prestatu zuenmaterial guztiarekin, Itsasoa dabide bakarra. Sarrionandia irakurrizizenburuko lan mardula plazaratudu Utriusque Vasconiaeargitaletxearen eskutik, idazleiurretarraren literatura zabaleanagertzen diren itsasoen labirintoanmurgilduta.
“Lagun izoztua eleberriak lehenirakurraldian liluratu ninduen, etaostera egindako irakurraldietan,icebergaren azpiko geruzak azaleratuizan zaizkit. Eleberri horretanSarrionandiaren itsaso guztiakdaude: Kantauriko itsaso harro,epiko, transgesore, kosmopolita etaabenturaz beterikoa; Ameriketakoitsaso epel, monotono, geldi etamisteriorik gabekoa, eta Antartikakoitsaso izoztu, mortu eta zientifikoa,non bizitza ezinezko bilakatzenden. Itsaso horiek non, nolaeta zergatik jaio ziren ikertu dut,zergatik urteen joanarekin bateraitsaso hori erakargarritasuna galduzjoan den, zer gertatu denbidean, zergatik, nola, noiz...”, azaldudu.
Rodriguez geruzaz-geruza murgilduda Sarrionandiaren espirituarenbila, aiztoa tipularen bihotzarenxerka bezalaxe. “Nobelak kontatzenduenaz gain, iradokitzen duenainteresatzen zait areago, nobelakegiten dituen galderak norkbere kabuz erantzun beharra; aldehorretatik lan hau sendagarria ereizan da”, ziurtatu du.